1961eko Kontxako Bandera
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
1961eko Kontxako Bandera (Banderaren 66. ekitaldia, garai hartan 59. ekitaldia bezala aurkeztu bazen ere) urte honetako irailaren 3 eta 10ean jokatu zen, eta San Juanek bere hirugarren Kontxako Bandera eskuratu zuen.
Datu orokorrak | |
---|---|
Antolatzailea | Donostiako Udala |
Partaideak | 7 |
Estropadak | 2 estropada |
Hasiera | 1961eko irailaren 3a |
Amaiera | 1961eko irailaren 10a |
Palmaresa | |
Txapelduna | San Juan |
Txapeldunordea | Jaizkibel (Donostia) |
← 1960 |
1962 → |
Azken urteetako traineru kopuru handiena animatu zen Kontxan lehiatzera, zazpi hain zuzen ere. San Juango traineruak beti bigarren egiten zuela eta, Pasai Donibanen banaketa egon zen eta Kontxan bi koadrilak hartu zuten parte, alde batetik Jose Angel Lujanbiok gidatutako traineru herriko ofizialak eta bestetik Bibiano Etxaberen Sanjuandarra taldeak. Sanjuandarra nagusitu zen eta hurrengo urteetan hauek izango ziren herria ordezkatuko zutenak.
Lehia handia izan zen Sanjuandarra eta Jaizkibelen artean. Lehenengo jardunaldian pasaitarrak nagusitu ziren 19 segundoren aldeaz, eta bigarrenean donostiarrak, baina hauek lau segundo baino ez zizkioten atera.
Bi elkarteren estrenaldia ere izan zen 1961eko estropadetan, Tolosa (hirugarrena) eta Ibaeta (zazpigarrena). Bietatik inork ez du oraingoz esperientzia errepikatu. Bestalde Zarautz ere aritu zen zortzi urteko hutsunearen ondoren.
Talde parte-hartzaileak | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
Taldeak | Traineruak | Patroiak | ||||
Ibaeta (Donostia) Jaizkibel (Donostia) San Juan Sanjuandarra Tolosa Trintxerpe Zarautz |
? ? ? ? ? ? ? |
Angel Isturiz Jose Urdanbide "Gorrion" Jose Angel Lujanbio Bibiano Etxabe Klaudio Etxeberria "Gorria" Juan Mariscal Jose Luis Miralles |
Behin betiko denborak | |||||
---|---|---|---|---|---|
Postua | Elkartea | 1. Eguna | 2. Eguna | Denera | Diferentzia |
1 | Sanjuandarra | 21:23:8 | 21:10:6 | 42:34:4 | |
2 | Jaizkibel | 21:42:2 | 21:06:2 | 42:48:4 | + 0:14:0 |
3 | Tolosa | 21:53:8 | 21:30:4 | 43:24:2 | + 0:49:8 |
4 | San Juan | 22:03:4 | 21:27:4 | 43:30:8 | + 0:56:4 |
5 | Zarautz | 22:17:0 | 21:39:0 | 43:56:0 | + 1:21:6 |
6 | Trintxerpe | 22:31:8 | 22:17:4 | 44:49:2 | + 2:14:8 |
7 | Ibaeta | 25:31:4 | 22:44:0 | 48:15:4 | + 5:41:0 |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.