Euskal Herriko udala From Wikipedia, the free encyclopedia
Donostiako Udala Donostia udalerriko administrazioak eta hautetsiek osatzen dute. Donostiako udaletxea da egoitza nagusia.
Donostiako Udala | |
---|---|
Datuak | |
Izen ofiziala | Donostiako Udala eta Ayuntamiento de San Sebastián |
Mota | udala, Udala eta argitaletxea |
Herrialdea | Espainia |
Agintea | |
Egoitza nagusi |
|
Legezko forma | zuzenbide publikoko korporazio |
webgune ofiziala |
Francoren diktaduraren ondoren, udal erakunde kudeatzaileak izan zuen hirian ardura, hasieran Ramon Jauregik eta gero Iñaki Alkizak gidatua. 1979an egin ziren hauteskunde demokratikoetan Jesus Mari Alkain jeltzaleak lortu zuen alkatetza, alderdi bozkatuena izan zelako, nahiz eta gehiengo absoluturik ez eduki[1][2].
Hurrengo legealdian, Ramon Labaien alderdikideak lortu zuen alkatetzea, gehiengo absoluturik gabe honek ere. Eusko Alkartasuna banatu zenean, Donostian EAJko botoen gehiengoa lortu zuen alderdi berriak eta hurrengo hauteskundeetan (1987an) Xabier Albisturrek irabazi zuen. Gutxiengoan egonda, Euskadiko Ezkerrarekin koalizioa egin zuen eta alkatetzan iraun legealdi osoan.
1991n, Odón Elorza (PSE-EE) alkate izendatu zuten, PP eta EAJ alderdien botoekin. Harrez geroztik alkatetzan jarraitu zuen 2011ra arte, legealdi bakoitzean egoera desberdinean: EAJ eta EArekin 1995ean, PPrekin 1999an. 2007ko udal-hauteskundeetan, beste hainbat herri eta hiritan bezala, Espainiako epaileek galarazi eta baliogabetzat jo zituzten Euzko Abertzale Ekintzaren zerrenda, baita honek lortutako botoak eta egokituko litzaizkiokeen zinegotziak ere. Urte beretik Aralar-Alternatibarekin zen udal gobernuan.[3]
2011n, Bildu koalizioak ustekabean lehen postua lortu zuen Gipuzkoako hiriburuan (8 eserleku), egoerari buelta emanez. Sozialistek Bilduk baino eserleku bat gutxiago lortu zuten, 7. EAJk eta PPk seina eserleku lortu zituzten bakoitzak, alderdi espainiarra izanik bozkatuagoa. Hala ere, alkatea nor izango zen ez zegoen batere argi, EAJk baitzuen giltza. Azkenean, espero zen bezala Juan Karlos Izagirre (Bildu) izendatu zuten alkate.[4]
Honako hauek izan dira Donostiako alkate, 1979tik aurrera:
Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia |
Jesus Mari Alkain | 1979 | 1983 | EAJ |
Ramon Labaien | 1983 | 1987 | EAJ |
Xabier Albistur | 1987 | 1991 | EA |
Odón Elorza | 1991 | 2011 | PSE-EE |
Juan Karlos Izagirre | 2011 | 2015 | Bildu |
Eneko Goia | 2015 | Karguan | EAJ |
Izena | Legealdia | ||||||||
1979–1983 | 1983–1987 | 1987–1991 | 1991–1995 | 1995–1999 | 1999–2003 | 2003–2007 | |||
Bildu | ~ | ~ | ~ | ~ | ~ | ~ | ~ | ~ | 8 |
Eusko Alderdi Jeltzalea (EAJ) | 9 | 10 | 3 | 4 | 3 | 7 | 9 | 5 | 6 |
Herri Batasuna (HB) / Euskal Herritarrok (EH) | 6 | 5 | 6 | 5 | 4 | 5 | ~ | ~ | ~ |
Coordinadora Independiente / Coalición Popular / Alderdi Popularra | 5 | 3 | 2 | 5 | 7 | 6 | 7 | 6 | 6 |
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-PSOE) / Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerra (PSE-EE) | 4 | 7 | 5 | 5 | 7 | 9 | 10 | 11 | 7 |
Euskadiko Ezkerra (EE) | 3 | 2 | 4 | 2 | ~ | ~ | ~ | ~ | ~ |
Eusko Alkartasuna (EA) | ~ | ~ | 7 | 6 | 5 | (EAJrekin batera) | (EAJrekin batera) | 2 | Bilduren barnean |
Euskadiko Partidu Komunista (EPK-PCE) / Ezker Batua Berdeak (EBB) | 0 | 0 | 0 | 0 | 1 | 0 | 1 | 3 (Aralarrekin batera) | 0 |
Aralar | ~ | ~ | ~ | ~ | ~ | ~ | 0 | 3 (Ezker Batua - Berdeak-ekin batera) | 0 |
Donostiako Udalbatza | ||||
Izena | Zinegotziak | Boto kopurua | ||
Bildu | ||||
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE-PSOE)) | ||||
Alderdi Popularra (PP) | ||||
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ-PNV) | ||||
Baliogabeak |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.