Donostiako udaletxea

eraikitako euskal ondare nabaria Donostian From Wikipedia, the free encyclopedia

Donostiako udaletxeamap

Donostiako udaletxea Donostiako Udalaren egoitza da eta Kontxako badia eta Klub Nautikoaren aldamenean dago, Parte Zaharra, Donostiako portua eta Alderdi Ederreko lorategiaren artean. Eraikina, hasieran, Donostiako Kasinoa izan zen.

Datu azkarrak Kokapena, Herrialdea ...
Donostiako udaletxea
Kultura ondasuna
Thumb
Donostiako udaletxea kasinoa izan zen 1887an eraiki zutenean.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Koordenatuak43°19′18″N 1°59′09″W
Thumb
Historia eta erabilera
EraikuntzaXIX. mendea -
Inaugurazioa1887ko uztailaren 1a
JabeaDonostiako Udala
ErabiltzaileaDonostiako Udala
Arkitektura
ArkitektoaAdolfo Morales de los Ríos (en)
Luis Aladrén
EstiloaArkitektura eklektikoa
Ondarea
BICRI-51-0005101
38
Kontaktua
HelbideaIjentea, 1
    Itxi

    Kokapena

    Eraikina Donostiako Alderdi Eder lorategietan dago. Bere inauguraziora Maria Kristina Austriakoa joan zen. Klub Nautikotik hurbil da.

    Bilakaera historikoa

    Eraikinak erabilera ugari izan ditu historian zehar.

    Gran Casino

    Sakontzeko, irakurri: «Gran Casino (Donostia)»

    Kasinoa Alderdi Ederren egon zen 1887-1924 bitartean.

    Turismogunea

    1928ko apirilaren 14an, eraikin horretan turismogunea irekitzea erabaki zuten. Geroago, horti gertu dagoen Maria Kristina hotelera lekualdatu zuten erakundea.

    Udala

    Udaletxea 1947ko urtarrilaren 20an lekualdatu zuten eraikin honetara.

    Aurrekari historikoak

    Gran Casino eraikina Udalaren jabetzara bueltatu behar zen, sortu zenetik 70 urte igaro zirelako. Horretarako, 1937an, Udala bihurtze-lanak kudeatzen hasi zen Sociedad de Fomentorekin; Luis Gaytán de Ayala zen orduan Casino elkartearen lehendakaria. 1943an, Aldai eta Arizmendi arkitektoek lehenbiziko proiektua aldatu, eta kasino izandakoa udaletxe bihurtu zuten. Ordura arte, Konstituzio plazan egon zen udaletxea (Parte Zaharra), gaur egun udal-liburutegia dagoen lekuan.[1]

    Sakontzeko, irakurri: «Donostiako Udala» eta «Donostiako alkateen zerrenda»

    Gaur egun

    Egungo osaera, 2015eko maiatzaren 24ko hauteskundeen ondotik:

    Donostiako Udalbatza

    Izena Zinegotziak Boto kopurua
    Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ-PNV)
    9
    29.029 boto
    Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE-PSOE))
    7
    24.007 boto
    Euskal Herria Bildu (EH Bildu)
    6
    20.467 boto
    Alderdi Popularra (PP)
    3
    9.272 boto
    Irabazi Donostia
    2
    6.947 boto

    Iruditegia

    Erreferentziak

    Ikus gainera

    Kanpo estekak

    Loading related searches...

    Wikiwand - on

    Seamless Wikipedia browsing. On steroids.