Tolosaldeko Arraun Kluba

Tolosaldeko arraun elkartea From Wikipedia, the free encyclopedia

Tolosaldeko Arraun Kluba

Tolosaldeko Arraun Kluba, labur TAK Oria izenez ere ezaguna, 2005. urtean Tolosan (Tolosaldea, Gipuzkoa) sortutako arraun elkartea, bere jardueretarako Oria ibaiak Tolosan zehar egiten duen ibilbidea baliatzen duena[1]. Instalakuntza nagusiak Tolosako Zerkausiaren azpian daude, ibaiaren ondoan eta 2009 urtean eraikitako presa puzgarritik gertu, arraunketarako ur maila metro bat igo zuena.

Datu azkarrak
Tolosaldeko Arraun Kluba
Sorrera2005
Herria Tolosa, Gipuzkoa
Lehendakaria Sabino Alijostes
Entrenatzailea Ramon Erostarbe
Patroia(k) Laiene Izagirre
Maialen Amondarain
Kolorea(k)               urdina, horia eta beltza
Trainerua     Tolosaldea
Palmaresa0 Kontxako Bandera
1 Euskotren Liga
2 Gipuzkoako Liga
2 ETE Liga
4 Euskadiko Txapelketa
2 Gipuzkoako Txapelketa
2024: Kontxa4.a
20242.a (Euskotren Ligan)
Webguneawww.arraunatolosa.blogspot.com.es
Itxi
Thumb
Getaria-Tolosa, 2010ean.
Thumb
Tolosaldea, emakumezkoen trainerua, 2019ko ETE Ligan.
Thumb
Tolosaldea, emakumezkoen trainerua, 2020ko ETE Ligan.

1977 eta 1980 artean gizonezkoen batelek maila bikaina izan zuten eta Espainiako txapelketak ere irabazi zituzten. Tolosaldeko Arraun Kluba sortu zenean arraunketa bultzatzea zuen helburu eta harrobia sortzea. Emakumezkoen traineru indartsua eratu zuten getariarrekin batera eta Getaria-Tolosa Ligako txapeldun izan zen eta Kontxan bigarren egin zuen birritan. 2018an traineru propia osatu zuen eta Liga nagusian egiten du arraun.

2024ko martxoan Espainiako Arraunketa Federazioak Kantauriko aulki finkoaren saria eman zion modalitate guztietan aritzeagatik eta bereziki emakumezkoen arraunketa bultzatzen egindako lanarengatik[2].

Batelak

Elkartea 2005ean sortu bazen ere, Tolosako arraunlariek bateletan hainbat garaipen izan zituzten 1970eko hamarkadaren amaieran, beste elkarte batzuen izenpean. 1975ean, Emendek elkarteak Gipuzkoako txapelketa irabazi zuen; eta 1976 eta 1980 artean, S.R. La Veletak Espainiako txapelketa bi, Euskadiko bat eta Gipuzkoako hiru irabazi zituen. Tolosarren palmaresa, beraz, honako hau da:

Emakumezkoen batelek ere irabazi dituzte txapelketak:

Emakumezkoen trainerua

2008an emakumezkoen trainerua atera zuen Tolosaldea izenarekin eta Euskadiko eta Gipuzkoako txapelketetan hirugarren egin ondoren Kontxako Banderara sailkatzeko zorian egon ziren, sailkapen estropadan bosgarren egin baitzuten.

Getaria-Tolosa puntako trainerua

Sakontzeko, irakurri: «Getaria-Tolosa»

2009an Getariarekin batera Getaria-Tolosa eratu zuen eta euskal trainerurik onenetakoa izan da, emaitza aipagarriak lortu baitituzte. Tartean Euskadiko eta Gipuzkoako bina txapelketa, 2011eko Liga nagusia[3] eta 2010 eta 2011ko Kontxako bigarren postuak. Getaria-Tolosaren ibilbidea 2012 denboraldiaren amaieran bukatu zen.

Tolosaldea bakarka

2018an bakarkako ibilbideari ekin zioten Zarautzekin ituna lortu ondoren. Zarauztarrek trainerua eta hainbat arraunlari eman zizkioten. Lehenengo bandera ere eskuratu zuten, Errenteria Hirikoa. Irailean Kontxako Banderarako sailkatu zen eta zortzigarren egin zuen. 2019an ere ETE Ligako ohorezko txandan ibili zen eta Colindresko Bandera irabazi zuen.

2020an Sanpedrotarrarekin egin zuen hitzarmena. Pedreñarena zen "Seve Ballesteros" traineru beltza eskuratu zuen eta branka morez margotu zuen. Bi jardunaldiren faltan matematikoki ETE Liga irabaztea lortu zuen. Kontxako Banderan ere sartu zen sailkapen estropadan bigarren denbora eginaz. Azkenean laugarren postua eskuratu zuen. Play-offetan ez zuen mailaz igotzerik lortu, bigarren jardunaldian egindako akats bat tarteko[4]. 2021ean ere nagusitasun osoz irabazi zuen ETE Liga[5] bigarrenez jarraian eta play-offetan Euskotren Ligara igo zen.

Euskotren Ligan

2022. denboraldian Euskotren Ligako debutaria da eta traineruan klubaren kolore urdina berreskuratu zuen. Liga txukuna bete zuen, azken estropadararte play-offa sahiesteko aukerarekin. Kontxako Banderara sailkatu zen, sailkapen proban hirugarren denbora eginez, eta Banderan laugarrena izan zen, hirugarren izan zen Donostiarratik 3 ehunenekotara[6]. Play-offetan ez zuen arazorik izan mailari eusteko[7].

2023an ohorezko txandako trainerua izan zen eta laugarren amaitu bazuen ere estropada pare bat irabaztear egon zen. Arazorik gabe sailkatu zen Kontxako Banderarako eta lehenengo jardunaldia irabazi zuten[8]. Bigarren jardunaldian ordea eskasago ibili ziren eta laugarren postua eskuratu zuten[9]. 2024an puntan ibili zen eta bigarren egin zuen Euskotren Ligan, Arraun Lagunakek irabazi ez zuen estropada bakarra eskuratuz.

Kontxako Bandera

  • Txapelduna (0)
  • Bigarrena (2): 2010 eta 2011.
  • Hirugarrena (2): 2009 eta 2012.
  • Laugarrena (5): 2020, 2021, 2022, 2023 eta 2024.
  • Sailkapen estropada (2): 2010 eta 2011.
  • Sailkatua (10): 2009, 2010, 2011, 2012, 2018, 2020, 2021, 2022, 2023 eta 2024.

Emakumezkoen Traineru Liga

  • Txapelduna (1): 2011.
  • Bigarrena (1): 2024.
  • Hirugarrena (1): 2012.
  • Laugarrena (1): 2022.
  • Irabazitako estropadak (2024 barne): 5
  • Parte hartzeak (5): 2011, 2012, 2022, 2023, 2024
  • Gipuzkoako Liga (2): 2010 eta 2011.
  • ETE Liga (2): 2020, 2021.

Txapelketak

Gainontzeko banderak

HandiakZarauzko Ikurrina (1): 2011.
Getxoko Bandera (1): 2011.
EtxekoaTolosaldeako Ikurrina (2): 2020, 2021.
GipuzkoanTxingudi Bandera (3): 2009, 2010, 2011.
Donostiarra Bandera (2): 2009, 2010.
Orioko Bixigu Eguna (2): 2009, 2010.
Getariako Bandera (1): 2010.
Debako estropada (2): 2010, 2011.
Pasaiako Bandera (1): 2011.
Zumaia, Gipuzkoako Ligakoa (2): 2009, 2011.
Oriako Traineru Jaitsiera (1): 2011
San Pedroko Bandera (1): 2011.
Zarautz Arraun Elkartearen Ikurrina (2): 2012, 2021.
Errenteria Hiriko Bandera (2): 2018, 2020.
Zumaiako Ikurrina (2): 2020, 2021.
Adegi Bandera (2): 2020, 2021.
LapurdinDonibane Ziburuko Estropada (2): 2020, 2021.
BizkaianIsuntzaren Bandera (1): 2011.
Bilboko Bandera (1): 2011.
Ondarroako Bandera (2): 2020, 2021.
Bilbo Hiriko Bandera (1): 2020.
Erandioko Ikurrina (2): 2020, 2021.
Sestaoko Bandera (1): 2021.
Uribarren Abaroa, Lekeitio (1): 2021.
Ane Aizpuru Basterretxea memoriala (1): 2021.
KantabrianMarina de Cudeyoko Bandera (3): 2010 (Gipuzkoa), 2011, 2021.
Colindresko Bandera (1): 2019.
Comercio Castro Urdiales (1): 2020.

Trainerillak

Batelak

Denboraldiak

Informazio gehiago Dendoraldiak ...
Dendoraldiak
Euskotren8
ETE4
2025 barne.
Itxi
Informazio gehiago Getaria-Tolosa, Urtea ...
Getaria-Tolosa
UrteaLigaKontxa
2009Gipuzkoa, 2.a3.a
2010Gipuzkoa, 2.a2.a
2011Emakumezkoen Liga, 1.a2.a
2012Emakumezkoen Liga, 3.a3.a
2013-
2017
--
Tolosaldea
UrteaLigaKontxa
2018ETE Liga, 4.a8.a
2019ETE Liga, 4.a-
2020ETE Liga, 1.a4.a
2021ETE Liga, 1.a4.a
2022Emakumezkoen Liga, 4.a4.a
2023Emakumezkoen Liga, 4.a4.a
2024Emakumezkoen Liga, 2.a4.a
2025Emakumezkoen Liga,
Itxi

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.