euskal idazlea From Wikipedia, the free encyclopedia
Pako Aristi Urtuzaga (Urrestilla, Azpeitia, Gipuzkoa, 1963ko irailaren 17a - ) euskal idazlea eta kazetaria da.[1]
Pako Aristi | |
---|---|
(2006) | |
Ahotsa | |
Bizitza | |
Jaiotza | Urrestilla, 1963ko irailaren 17a (61 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, poeta, kazetaria, iritzi-kazetaria, haur literaturaren idazlea eta eleberrigilea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | antzerkia Haur eta gazte literatura olerkigintza saiakera Iritzi artikulua |
Betharran ordenako fraideekin egin zituen bere lehen ikasketak eta ondoren Euskal Herriko Unibertsitatean, Leioan, Kazetaritzan lizentziatu zen. Komunikabideetan kolaboratzen du iritzi artikuluak, elkarrizketak eta erreportaiak idatziz hainbat egunkaritan:[2] La Voz, Egin, Liberación, Euskadi Irratia eta Herri Irratian kolaboratzeaz gain, EiTBko gidoilaria ere izan da.[3] Urrestillako elizako organo-jotzailea izan da eta beste instrumentu batzuk menderatzen ditu, horien artean gaita, Galizian egindako egonaldi ugarien ondorioz.[1]
1984an, literaturatik eta prentsako noizbehinkako kolaborazioetatik bizitzea erabaki zuen.1985ean bere lehen bi liburuak argitaratu zituen, oihartzun eta onarpen handia izan zutenak: alde batetik, bere lehen eleberria, Kcappo. Tempo di tremolo (Erein),[4] eta bestetik Euskal kantagintza berria (Erein) 1961etik 1985era bitarteko euskal kantagintzari buruzkoa, non lehen aldiz Ez Dok Amairu taldearen hausturaren xehetasunak ematen ziren. Kcappo trilogia baten lehen eleberria izan zen, Irene, tempo di adagio (Erein, 1987) eta Krisalida (Erein, 1990) lanekin osatu zena.[1]
Poesiari dagokionez, Aristik Iraileko ipuin eta poemak (Elkar, 1989) argitaratu zuen lehenik, eta Castletown (Erein, 1996) eta Oherako hitzak (Erein, 1998) izan ziren haren oinordekoak.[5]
1992an eta 1993an Rikardo Arregi Saria irabazi zuen kazetaritza arloan egindako lanagatik.[2]
1998an, Urregilearen orduak eleberriagatik (Las buenas palabras gaztelaniazko bertsioan), Espainiako Literatur Kritikarien Elkarteak urtero ematen duen Kritikaren Saria jaso zuen.[6]
1999an, Aristik Tribuaren hitz galduak ikuskizuna eskaini zuen herri askotan, Mikel Markez musikariarekin batera. Lan honen emaitza disko moduan argitaratu zen. Hurrengo urtean, Venezuelako lurretan Markez abeslariarekin batera egindako bidaia baten kronika argitaratu zuen, Venezuela, iraultza isilaren hitzak (Txalaparta) izenburuarekin. 2000. urtean ere, Nire Uztapide argitaratu zuen, Uztapide bertsolariaren biografia heterodoxoa, bertsolariak bere autobiografian isilarazi zuena erakutsi nahi zuena.[1]
Aristik haurrei eta gazteei zuzendutako literatura ere landu du. Matinellok ez du kukurik entzuten (Erein, 1985), Zazpi pirata baltsa batean (Erein, 1988), Azken lamiaren bila (Erein, 1991), Benetako lagunen aterbea (Ibaizabal, 1998) eta Nemesioren itzala (Elkar, 2005) besteak beste.[5]
Irakurleen erantzun onaren adierazgarri, saiakera-esparruan kokatu izan den Gauza txikien liburua (Erein, 2004) izenburuko lanak Beterriko Liburua saria jaso zuen.[2][7]
2008an Euskaltzaindiaren eta BBKren antolaturiko Toribio Altzaga Sariaren irabazlea izan zen, Josu Dukatiren proposamena lanarekin.[8]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.