Tene Mujika saria Debako udalak eta Elkar argitaletxeak Robustiana Mujika Egaña idazlearen omenean urtero antolatzen duten beka da .

Sari honetara, Euskal Herriko historia hurbilari buruzko ez-fikziozko proiektuak aurkeztu behar dituzte parte hartzaileek. Izan ere, euskal literatura aberastearekin batera, Euskal Herriko historia hurbila ezagutaraztea da bekaren helburua. Idazleak saridun suertatzen badira, euren lanak argitaratzeko aukera izaten dute.[1]

Robustiana Mujika, Robustenez eta Tene Mujika-z ezaguna dena, 1888an Deban jaiotako euskal idazle eta olerkaria izan zen eta gaur egun martxan dagoen bekari ematen dio izena. Lehen Tene Mujika Literatur Lehiaketa 1984an egin zen. 2006. urtean lehiaketatik beka izatera pasa zen. Urte bateko epea izaten dute irabazleek proiektua garatzeko eta ondoren publikatzeko[1].

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.