Ormaiztegi
Gipuzkoako udalerria From Wikipedia, the free encyclopedia
Gipuzkoako udalerria From Wikipedia, the free encyclopedia
Ormaiztegi Gipuzkoa hegoaldeko udalerri bat da, Goierri eskualdekoa. 6,77 km2 ditu, eta 1.300 biztanle zituen 2016. urtean. Tomas Zumalakarregi jeneral karlistaren jaioterria delako eta autobusak egiten dituen Irizar enpresaren egoitza bertan dagoelako da ezaguna, batez ere. Ormaiztegiko monumenturik ospetsuena Ormaiztegiko bidezubia da; Madril-Hendaia burdinbidearen zati bat da.
Ormaiztegi | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Gipuzkoa, Euskal Herria | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||||
Lurraldea | Gipuzkoa | ||||||||||
Eskualdea | Goierri | ||||||||||
Izen ofiziala | Ormaiztegi | ||||||||||
Alkatea | Rosario Urkia Goitia | ||||||||||
Posta kodea | 20216 | ||||||||||
INE kodea | 20062 | ||||||||||
Herritarra | ormaiztegiar | ||||||||||
Ezizena | harrikalarik | ||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Koordenatuak | 43°02′35″N 2°15′17″W | ||||||||||
Azalera | 7 km² | ||||||||||
Garaiera | 195 m | ||||||||||
Distantzia | 50 km Donostiara | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 1.228 (2023) −14 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 175,43 bizt/km² | ||||||||||
Hazkundea (2003-2013)[1] | % 9,88 | ||||||||||
Zahartze tasa[1] | % 16,46 | ||||||||||
Ugalkortasun tasa[1] | ‰ 67,62 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera tasa[1] | % 75,44 (2011) | ||||||||||
Genero desoreka[1] | % 17,61 (2011) | ||||||||||
Langabezia erregistratua[1] | % 7,7 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[1] | % 73,42 (2010) | ||||||||||
Etxeko erabilera[2] | % 62.48 (2016) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Sorrera | 1615 (juliotar egutegia) | ||||||||||
Webgunea | https://www.ormaiztegi.eus | ||||||||||
Hiri senidetuak | Mijek |
Herri hauek ditu mugakide: iparraldean, Ezkio-Itsaso; ekialdean, Beasain; hegoaldean, Mutiloa eta Idiazabal; eta mendebaldean, Gabiria.
1384. urtean, gaizkile eta lapurrei aurre egitearren Segurako herriarekin bat egin zuenean, auzo bat besterik ez zen Ormaiztegi. 1615 arte iraun zuen bi herriguneen arteko batasunak; urte horretan jaso zuen hiri-gutuna Filipe III.a Espainiako erregearen eskutik. 1617. urtean Astigarreta, Gudugarreta, Zerain eta Mutiloako herriguneekin bat egin zuen, San Esteban herri-elkartea osatzeko eta bosten artean Gipuzkoako Batzar Nagusietara prokuradore bat bidaltzeko. Zegamako herri-elkarte bihurtu zen 1637. urtean, Zegamako herriak aurrekoekin bat egin zuenean. 1863. urtean, Norteko burdinbidea heldu zen herrira, eta ospe handiko Ormaiztegiko burdinazko zubia eraiki zen.
Industria (metalurgia, makineria, industria kimikoa, eraikuntza) da ekonomia jarduera nagusia.
Irizar kooperatibak Ormaiztegin dauka egoitza nagusia.[3]
2017an honela banatzen ziren sektore ekonomikoak: Lehen sektorea BEGaren %0,3. Bigarren sektorea BEGaren %88,6. Hirugarren sektorea %10,3. Eraikuntza %0,8.[4]
Herriak 2019an zituen 1.295 biztanleetatik %21,93k 65 urte edo gehiago zituen, eta atzerrian jaiotakoak %9,73 ziren.[4]
Ormaiztegiko biztanleria |
---|
2011ko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: EH Bilduk 279 boto. Ormaiztegiko Herri Taldeak 218 boto. Orbel - Ormaiztegiko Bizilagunak Elkarlaneanek 210 boto. PSE-EEk 13 boto. PPk 12 boto.[5][6] Rosa Mari Urkia (EH Bildu) izendatu zuten alkate, Orbelen aldeko botoekin.[7]
2015eko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: Ormaiztegi Batzenek 452 boto. EH Bilduk 244 boto. PSE-EEk 10 boto.[6][5] Jon Enrike (Ormaiztegi Batzen) izendatu zuten alkate.[8]
2019ko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: Ormaiztegi Batzenek 421 boto. EH Bilduk 258 boto. Elkarrekin Podemosek 20 boto. PSE-EEk 8 boto.[6][5] Jon Enrikek jarraitu zuen alkate.[9][10]
Hauek izan dira Ormaiztegiko azken alkateak:
Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia[11] | |
Jose Maria Elosegui Aldanondo[11][12] | 1979 | 1983 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Jose Maria Elosegui Aldanondo[12] | 1983 | 1987 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Arantza Campos Otegi | 1987 | 1991 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Juan Carlos Leturia Yurrita[12] | 1991 | 1995 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Martin Perez de Albeniz Campos | 1995 | 1996 a | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Iñaki Maiora Oria | 1996 | 1999 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Iñaki Maiora Oria | 1999 | 2003 | Euzko Alderdi Jeltzalea-Eusko Alkartasuna | |
Iñaki Maiora Oria | 2003 | 2007 | Ormaiztegiko Herri Taldea | |
Jon Intxausti Ugalde[7] | 2007 | 2011 | Ormaiztegiko Bizilagunak Elkarlanean | |
Rosa Mari Urkia Goitia[7] | 2011 | 2015 | Bildu | |
Jon Enrique Galarza[8] | 2015 | 2019 | Ormaiztegi Batzen | |
Jon Enrique Galarza[9][10][13] | 2019 | Jardunean | Ormaiztegi Batzen |
a Alkateak dimisioa aurkeztu zuen.
Ormaiztegiko euskara[20] gipuzkeraren aldaera bat da, zehatzago esanda, Goierriko euskara[22] da bertan hitz egiten dena. Urolaldeko hizkerarekin batera Sartaldeko azpieuskalkia[21] osatzen du Goierrikoak, baina Urolaldekoan sakonagoa da mendebaleko euskararen eragina. Nortasun beteko hizkera da Goierrikoa, batasun handikoa, nahiz eta gorabeherak badiren mendebaletik ekialdera, hau da, Segura, Zegama eta Legazpitik Zaldibia edo Legorretara. Ataungoa ere berezia da, ziurrenik, bakarti samar eta Nafarroako mugan dagoelako. Abaltzisketak eta Ikaztegietak Tolosaldearekin lotura egiten dute, eta Urretxuk eta Zumarragak, berriz, Goierri eta Urolaldearen artekoa.
2016an herritarren %73,85 euskalduna zen.[4]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.