Idazle japoniarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Yukio Mishima (三島 由紀夫, Mishima Yukio) —literatur ezizena; jatorrizko izen-deiturez, Kimitake Hiraoka (平岡 公威, Hiraoka Kimitake)— (Tokyo, Japonia, 1925eko urtarrilaren 14a — 1970eko azaroaren 25a) japonierazko idazlea, poeta, aktorea eta zinema zuzendaria izan zen. XX. mendeko japoniar idazlerik garrantzitsuenetakotzat daukate[1]; hiru aldiz hautagai izan zen Literaturako Nobel Saria jasotzeko. Abangoardiazko haren lanak estetika tradizionala eta modernoa nahasten ditu, kultura arteko mugak hautsita, eta gai nagusiak sexualitatea, heriotza eta aldaketa politikoa dira. Porrot egindako estatu kolpe ahalegin baten ondoren seppuku errituzko suizidioa egin zuelako ere famatu da[2][3].
Yukio Mishima | |
---|---|
(1955) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | 平岡 公威 |
Jaiotza | Tokio, 1925eko urtarrilaren 14a |
Herrialdea | Japonia |
Lehen hizkuntza | japoniera |
Heriotza | Tokio, 1970eko azaroaren 25a (45 urte) |
Hobiratze lekua | Tamako hilerria |
Heriotza modua | suizidioa: sastakatzea |
Familia | |
Aita | Azusa Hiraoka |
Ama | Shizue Hiraoka |
Ezkontidea(k) | Yōko Hiraoka (en) (1958ko ekainaren 1a - 1970eko azaroaren 25a) |
Seme-alabak | |
Haurrideak | |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Graduate Schools for Law and Politics and Faculty of Law, University of Tokyo (en) |
Hizkuntzak | japoniera |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, prosalaria, eleberrigilea, antzerkigilea, gidoilaria, poeta, saiakeragilea, itzultzailea, kritikaria, antzerki aktorea, zinema aktorea, film-zuzendaria, antzerki zuzendaria, modeloa, militante politikoa, funtzionarioa eta ipuingilea |
Altuera | 163 zentimetro |
Lantokia(k) | Japonia |
Enplegatzailea(k) | Ministry of the Treasury (en) Bungakuza (en) |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Murasaki Shikibu, Izumi Shikibu (en) , Fujiwara no Teika, Chikamatsu Monzaemon, Ihara Saikaku, Mimei Ogawa (en) , August Strindberg, Raymond Radiguet eta Jean Racine |
Kidetza | Tatenokai (en) |
Mugimendua | Japoniar nazionalismoa Japan Romantic School (en) Second Generation of Postwar Writers (en) Estetizismoa Postmodernitatea |
Izengoitia(k) | Yukio Mishima, 榊山保 eta 三島由紀夫 |
Genero artistikoa | drama saiakera manifestua lezio magistrala film laburra |
Diskoetxea | King Records |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | sintoismoa |
| |
Mishima 1925eko urtarrilaren 14an jaio zen Tokion, Shizue eta Azusa Hiraoka Nekazaritza Ministerioko Arrantza idazkariaren semea. Hyogo probintzian zuen jatorria familiak baina Teitarok, Yukioren aitonak, Estatuko goi funtzionari izatera iritsi zen Tokion. Teitarok zenbait gorabeherarengatik lana galdu zuenean, familiaren gainbehera etorri zen. Natsu, amonak, gorroto zuen senarra, hark lanbidea eta bizitzako beste gai batzuk aurrera ateratzeko gai ez zelako eta emakume eta ardoarekiko zuen zaletasunagaitik. Natsuren kontsolamendurako Yukio aurreneko iloba izan zen.[4]
Haurtzaroko lehen urteak Natsu amonaren itzalpean igaro zituen, hark eraman eta bere familiagandik banandu zuen hainbat urtez[5]. Tokugawa garaiko samuraiarekin lotutako familia batetik zetorren Natsu, eta asmo aristokratikoak izan zituen beti. Izaera txarra eta indarkeriarako joera zituen amonak, baita eromenetik hurbil dauden joerak ere, geroago Mishimaren zenbait idazkitan erretratatuko direnak[6][4].
Hamalau urte zituenean hil zitzaion amona baina ordurako bere etxera itzulia zen. Bertan, amaren babespean, askatasuna berreskuratu zuen eta idazteko grina piztu zitzaion.[4]
Hamabi urte zituela, Mishima lehen istorioak idazten hasi zen. Wilde, Rilke eta Japoniako klasiko ugariren lanak irakurri zituen. Ikastetxe elitista batean, Gakushuin, sei urte bete zituenetik eman ondoren, nerabe ahul eta higuingarria izaten jarraitzen bazuen ere, aurrera egin zuen eta eskolako literatura-elkarteko kide gazteena izan zen. Izan ere, liburu moduan argitaratu zuen, 1944. urtean, hemeretzi urte zituela, Bungei-Bunka literatur aldizkari ospetsuan azaldutako bere kontakizun bat, Hanazakari no Mori. Aitak ez zuen gogoko semearen zaletasun hau eta etorkizun seguruago bat nahi zuen beretzako. Egunean zehar eskolara joan eta gauez idazten, Mishima Tokioko Unibertsitatean graduatu zen 1947an, Zuzenbidean[7], aitaren aholkua jarraitu zuenaren seinale[4].
Mishima, Bigarren Mundu Gerran, Japoniako Armadako filetara deitu zuten. Azterketa medikoan, hotzeria zuela eta, armadako doktoreak tuberkulosiaren sintomak zituela diagnostikatu zuen, eta hori dela eta, ezgaituta zegoela esan zuen[8]. Mishima errudun sentitu zen bizirik irauteagatik eta heriotza heroiko baten aukera galdu zuelako.
Ikasketak amaitzean, lan bat lortu zuen Finantza Ministerioan, eta etorkizun oparoa zuen. Goi funtzionari lana eta idazle lanak batera egiten zituen eta hain nekatuta amaitu zuen bere aita ados izan zela, 1949an bere lehen urtean, idazten jarduteko bere kargua uztearekin[4].
Mishimak bere lehen eleberria, Tōzoku (Lapurrak), 1946an hasi zuen eta 1948an bukatu, gerraosteko literaturan agertu ziren idazleak biltzen dituen japonierazko literatura modernoaren bigarren belaunaldian — 1948 eta 1949 artean —. Kamen no Kokuhaku (Maskara baten aitormena) izan zen hurrena, gizartean txertatzeko maskara baten atzean ezkutatu behar duen gazte bati buruzko obra autobiografikoa. Eleberriak sekulako arrakasta izan zuen eta Mishima famatu bihurtu zuen 24 urte zituela[9].
Mishima idazle disziplinatua eta bertsozalea izan zen. Eleberriak, serie herrikoien nobelak, kontakizun eta literatur saiakerak idatzi zituen, kabuki antzerkirako lan oso txalotuak eta Nō drama tradizionalen bertsio modernoak.
Bere idazkerak nazioarteko ospea eta Amerikan eta Europan jarraipen nabarmena eman zion eta bere lan ezagunenetako asko ingelesera eta Europako beste hizkuntzetara itzuliak izan ziren.
Asko bidaiatu zuen, atzerriko argitalpen askok bilatzen zutela, eta Literatura Nobel sarirako hiru aldiz proposatua izan zen, baina ez zuen lortu, ustez eskuin muturreko jarduera erradikalen ondorioz. Halaber, Mishimak Kawabatari saria utzi nahi izan ziola esan izan da, izan ere, 1940ko hamarkadan Tokioko literatura-zirkuluetara aurkeztu zuen gizonarekiko errespetuaren adierazle gisa. 1968an, Yatividad Kawabatak saria irabazi zuen eta Mishima etorkizun hurbilean saria beste egile japoniar bati emateko aukerak urriak zirenaz konturatu zen[1].
Kamen no kokuhaku (Maskara baten aitormena) ondoren, Mishima bere buruaren barruan bakarrik bizi zen gizon gaztea atzean utzi nahian aritu zen. Mundu errealari eta fisikoari lotzen saiatu zen, ariketa fisiko zorrotza eginez. 1955ean, Mishimak pisuekin entrenatu zuen, eta ez zuen asteko hiru saioetako entrenamendu-erregimena eten bere azken 15 urteetan. Material eskasetik abiatuta izugarrizko gorputza lortu zuen, bere buruari egin zizkion argazkiek erakusten dutenez. Gainera, oso trebea bihurtu zen kendoan, Japoniako eskrima arte martzial modernoan.
Une batez, gerora enperadorearen emaztea izango zen Michiko Shundarekin ezkontzea pentsatu bazuen ere, Yoko Sugiyamarekin ezkondu zen 1958an. Hurrengo hiru urteetan, bikoteak alaba bat eta seme bat izan zituen[10].
Kinjiki-en (1951) (Kolore debekatuak) lanean ari zela, Mishimak Japoniako gay tabernak bisitatu zituen[11]. Mishimaren sexu orientazioak alarguna kezkatzen zuen arazoa zen, eta egilea hil ondoren beti ukatu zuen haren homosexualitatea[12]. Jiro Fukushima idazleak, 1998an, Mishimarekin 1951ean izan zuen harremanari buruzko istorio bat argitaratu zuen, bera eta nobelagile ospetsuaren arteko hamabost gutun gehituz. Mishimaren seme-alabek Fukushima auzitara eraman zuten bere intimitatea eta copyrighta urratzeagatik[13].
1967an, 42 urterekin, Mishima Japoniako Autobabes Indarretan sartu zen (Japoniako armada) eta oinarrizko entrenamendua izan zuen. Urtebete geroago, Tatenokai (Ezkutuaren Elkartea) sortu zuen, batez ere ikasle abertzale gazteek osatutako milizia pribatua, borroka-arteen printzipioak eta diziplina fisikoak aztertzen zituena[4]. Horiek ere Japoniako Autodefentsa Indarren bidez entrenatu zituzten, Mishimaren zuzendaritzapean.
Bere bizitzako azken hamar urteetan, Mishima hainbat filmetan aritu zen, eta bere istorioetako baten egokitzapena elkarzuzendu zuen, Yûkoku (Abertzaletasuna).
1970eko azaroaren 25ean, Mishimak Hōjō no umi (Emankortasunaren itsasoa) tetralogiaren azken zatia bidali zuen bere argitaletxera. Ondoren, Tatenokaiko lau kiderekin batera, aitzaki batekin bisita egin zioten Ichigaya kanpamenduko komandanteari, Japoniako Autodefentsa Indarren Ekialdeko Komandoaren Tokioko kuartel nagusian[12]. Bulegoa barrikadekin itxi eta komandantea bere aulkira lotu zuten. Bere eskaerak zerrendatzen zituen manifestu eta pankartekin, Mishima balkoira irten zen, bertan bildutako soldaduei hitzegiteko. Bere hitzaldiak inspiratu egin nahi zituen, estatu-kolpea eman eta enperadorea bere lekura itzuli zezaten. Ezin izan zuenez aditzera eman, minutu gutxi batzuen ondoren amaitu zuen hitzaldia. Komandantearen bulegora itzuli eta bere seppukua egin zuen. Masakatsu Morita, Tatenokaiko kidea, izendatu zuten erritual honen amaierako buru moztea egiteko, baina Morita ez zen bere lana modu egokian egiteko gai izan. Hainbat saiakera egin ondoren, Hiroyasu Kogari, Tatenokaiko beste kide bati, lana bukatzea baimendu zion. Orduan, Moritak ere bere seppukua egin zuen eta Kogak lepo egin zuen.
Erritual heriotzaren beste elementu tradizional bat jisei no ku konposizioa— nork bere buruari idatzitako poema bat, heriotzaren ordua hurbiltzen denean — kuartel nagusian sartu baino lehen egitea izan zen[14].
Hil zenean, gerraosteko Japoniako kritikari zuhurrenetako bat desagertu zen, eta Japoniako literatura garaikidearen historian norabidea markatu zuen artista bat.
Mishimak modu zorrotzean prestatu zuen bere heriotza, gutxienez lau urtez, eta Tatenokai taldeko kide ez zen inork ez zuen uste hura antolatzen ari zela. Mishimak bere gaiak ordenan zeudela ziurtatu zuen, eta, gainera, hil ez ziren Tatenokaiko hiru kideen defentsarako dirua uzteko aurreikuspena ere izan zuen.
Bere omenez, 1988an, Shinchōsha argitaletxeak Yukio Mishina Saria sortu zuen[15].
Yukio Mishimaren lan ezagunen zerrenda honetan izenburuak parentesi artean euskaratu dira, errazago identifikatzeko.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.