From Wikipedia, the free encyclopedia
Tokugawa Ieyasu (japonieraz: 徳川 家康 , 1543ko urtarrilaren 31a-1616ko ekainaren 1a) Japoniako Tokugawa shogunerriaren sortzailea eta shogunerri honetako lehen shoguna izan zen, Sekigaharako gudutik gobernatu zutenak, 1600ean, Meiji berrezarpeneraino 1868an. Ieyasuk, 1600etik (ofizialki 1603tik) 1605ean bere karguari uko egin zion arte gobernatu zuen.
Tokugawa Ieyasu | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1616ko martxoaren 21a - 1616ko apirilaren 17a
1605 -
1603ko martxoaren 24a - 1603ko azaroaren 18a ← Imadegawa Harusue (en) - Toyotomi Hideyori →
1603 - 1605 ← Ashikaga Yoshiaki - Tokugawa Hidetada → | |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotzako izen-deiturak | 松平竹千代 | ||||||||
Jaiotza | Okazakiko gaztelua, 1543ko urtarrilaren 31 | ||||||||
Herrialdea | Japonia Tokugawa shogunerria | ||||||||
Bizilekua | Edoko gaztelua | ||||||||
Heriotza | Sunpu gaztelua, 1616ko ekainaren 1a (73 urte) | ||||||||
Hobiratze lekua | Kunō-zan Tōshō-gū Nikkō Tōshō-gū | ||||||||
Heriotza modua | berezko heriotza: urdaileko minbizia | ||||||||
Familia | |||||||||
Aita | Matsudaira Hirotada | ||||||||
Ama | Odai no kata | ||||||||
Ezkontidea(k) | Tsukiyama-dono (en) Seiei-in (en) Seiunin (en) Ryoūn-in (en) Sutsien-si (en) Taieiin (en) Shinjuin (en) Fushoin (en) Q24875678 Rengein (en) Sanjōshi (en) Yōgen-in (en) Lady Acha (en) Yōju-in (en) Shimoyama-dono (en) Asahihime (en) Kame no kata (en) Chōshō-in (en) Chaa no Tsubone (en) Lady Saigō (en) Okaji no Kata (en) Q109658502 | ||||||||
Bikotekidea(k) | |||||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||||
Haurrideak | |||||||||
Familia | ikusi
| ||||||||
Leinua | Tokugawa klana Tokugawa family (en) Matsudaira clan (en) | ||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Hizkuntzak | japoniera | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | Samuraia | ||||||||
Gradua | jeneral | ||||||||
Tokugawa Ieyasu 1543an jaio zen Mikawa probintziako Okazakiko gazteluan. Bere jatorrizko izena Matsudaira Takechiyo zen. Matsudaira Hirotadaren (1526-1549) semea zen, denbora gehiena Oda klana eta Imagawa klanaren aurka borrokan pasatzen zuen Mikawako daimyō bat. Matsudaira familia bi alderditan banatua zegoen: batek, Imagawa klanaren basailu izan nahi zuen, besteak, Oda klanarena izan nahi zuen bitartean. Familiarteko borroka hau, Hirotadaren aita eta Takechiyoren aitona zen Matsudaira Kiyoyasu erail izanaren arrazoia. Bere aita eta bere familiako jende gehiena ez bezala, Hirotadak, Imagawa klana, bi gauza txarren artean, txarrena ez zena bezala ikusi zuen. Hirotadak Imagawa klanari zion leialtasunaren ondorioz, bere gainontzeko senideek, Oda klana ordura arte baino are indar gehiagoz defendatzea eragin zuen. 1548an, Oda klanak Mikawa inbaditu zuenean, Hirotada, Imagawa Yoshimotorekin joan zen, Imagawa klaneko buruzagia zena, inbaditzaileen aurka borrokatzeko laguntza eskatzera. Yoshimotok, laguntzea onartu zuen, Hirotadak, bere seme Takechiyo, Sumpura, erbestean zegoen bahitu bat bezala bidaltzekotan. Hirotadak baldintza hori onartu egin zuen, Matsudaira familiako kideen presioa gora-behera. Takechiyo eta zerbitzari batzuk, Sunpura bidaliak izan ziren bahitu bezala.
Oda Nobuhidek, Odatarren buruzagiak, Hirotada eta Imagawaren arteko adostasunaren berri izan zuen, eta Takechiyo zihoan karabana eraso zuen. Harrapatua eta Owariko Kowatari gaztelura eramana izan zen. Nobuhidek, Takechiyo hiltzearekin mehatxatu zuen, Hirotadak Imagawa klanarekin zituen loturak hautsi ezean. Hirotadak, bere seme propioa sakrifikatzeak, Imagawa klanarekin zuen itunaren seriotasuna adieraziko zuela esan zuen.
Takechiyok, baina, ez zuen inongo kalterik jasan. 1549an, Hirotada modu naturalean hil zen; handik gutxira, Nobuhide ere hil zen. Heriotza hauek, jada oso ahuldua zegoen Oda klanari kalte handia egin zioten, eta Matsudaira familia buruzagirik gabe utzi zuten. Imagawa egoera sendo batean, Yoshimotok, bere aitaren anaia txikia zen Imagawa Sessairen kargu zegoen armada bat bidali zuen, Nobuhideren seme nagusia eta Odatarren buruzagi berria zen Oda Nobuhiro bizi zen gaztelu bat erasotzera.
Sessaik, gaztelua hartu zuen, eta Nobuhiro bahitu bezala hartu zuen. Nobuhideren bigarren semea zen Oda Nobunagarekin negoziatuz, gaztelua Odatarrei itzultzea eta Nobuhirori bizia barkatzea eskaini zion, trukean, Takechiyori, Imagawatarrekin itzultzea uzten bazitzaion. Nobunagak onartu egin zuen eta Nobuhiro eta gaztelua Odatarrei itzuliak izan ziren. Sessai Sunpura itzuli zen Takechiyorekin. Takechiyo Sunpun hazi zen, baina Mikawako bere senideak, Matsudairatarren etorkizunaren beldur ziren, Oda klana ahul zegoen eta Matsudairatarrak Imagawatarren basailu ziren honetan.
1556an, 13 urte zituenean, Takechiyok, bere izena, Matsudaira Motoyasugatik aldatu zuen. Mikawara itzultzearen truke, Imagawatarrek, Oda klanaren aurka gudu batzuetan borrokatzea agindu zioten. Motoyasuk bere lehen gudua irabazi zuen Teraben, ospe handia lortuz. Garai horretan, Oda Nobuhiro hilda zegoen, eta Oda klanaren buruzagitza Oda Nobunagarentzako izan zen. Gudu horien ondoren, Matsudairatarrek eta Mikawako soldaduek, Imagawatarrei autonomia handiagoa eskatzen hasi zitzaizkien. 1560an, Yoshimoto, beste 20.000 gizonekin batera (horietako asko Mikawakoak) hauekin Kiotora joan zelarik, 1538tik hau egin zuen lehen daimyōa izan zen. Motoyasu, Mikawatik bidalia izan zen bere gizonekin Marune gotorlekua erasotzera. Gotorlekua hartu ondoren, Motoyasu eta bere soldaduak bertan geratu ziren tokia defendatzen. Honegatik, Motoyasuk eta bere soldaduek, Okehazamako gudu odoltsuan parte hartzea eragotzi zuten, Nagoiatik gertu gertatu zena, non Imagawa klana garaitua eta Imagawa Yoshimoto eraila izan zen. Motoyasu, bere soldaduekin, Mikawara erretiratu zen, eta, azkenik, Yoshimotoren heriotzarekin, Imagawatarren eraginetik libratzea erabaki zuen.
Motoyasuk, Odatarrekin aliatzea erabaki zuen, tratu sekretu bat adostuz Oda Nobunagarekin. Ezkutuan ibiltzen hau, beharrezkoa zen, Matsudaira familiako kide asko (Motoyasuren emaztea eta bere seme Hideyasu barne), oraindik, Yoshimotoren semea eta Imagawa klaneko buruzagi berria zen Imagawa Ujizaneren bahituak bait ziren Sunpun. 1561ean, Motoyasu eta bere soldaduak, abiatu eta Kaminojo gotorlekua hartu zuten, Imagawatarrena zena, Nobunagari, Motoyasu jada Imagawatarrei leiala ez zela adierazi ziona. Motoyasuk gazteluko komandantea zen Udono Nagamochi hil zuen, eta honen emaztea eta bi semeak bahitu bezala hartu zituen. Ujizanek, Udonotarrak Matsudairatarrak baino garrantzitsuagoak zirela konturatuz, Matsudaira familia askatu zuen Udonoren emaztea eta seme-alaben truke.
Orain, bere familiaren itzulerarekin edozer egiteko libre zela, Motoyasu, denbora luzez gainbehera joan ondoren, Matsudaira klana eraberritzen eta Mikawa baketzen hasi zen. Bere basailuak sendotu eta boteretsuago ere bihurtu zituen lurrak oparituz eta Mikawako gazteluak garrantzitsuenen artean banatuz (horien artean Honda Tadakatsu, Ishikawa Kazumasa, Koriki Kiyonaga, Sakai Tadatsugu eta Sakikabara Yasumasa) 1566an.
1564an, Motoyasuk Mikawa Monto garaitu zuen, Matsudairatarren aurkako talde militar bat, prozesu honetan ia bizia galduz bere armajantzia zeharkatu ez zuen bala batek jo zuenean. 1565ean, Imagawatarren defentsak eraso zituen Totomin. 1567an, Ogimachi Enperadoreari, bere abizena Tokugawagatik aldatzea eskatu zion, Tokugawa Ieyasu izena hartuz. Honen ondoren, Minamoto klanaren aldetik Mitta klanaren bidez ondorengotza izatea eskatu zuen, eta, azkenean, Familia Inperialetik ondorengotza izatea eskatu zuen. Aldi berean, Fujiwara klanetik ondorengotza hartzen zuen zuhaitz genealogiko bat egin zuen. Egungo historialariek, hau, Ieyasuren ondorengotza inperialaren eskakizunak, bere burua deslegitimatzeko egin izanaren froga bezala erabiltzen dute.
Tokugawa familia, sinbolikoki independentea bazen ere, oraindik ezin ziren mantendu Oda klana gabe, ezta Nobunaga bera gabe ere. Nobunagak, 1568an Kioto hartzen duenean, Japoniako izatezko buruzagi bihurtzen da, tropa garaileetako asko, Tokugawarenak ziren. Aldi berean, Ieyasu, bere lurralde propioak hedatzen hasteko irrikitan zegoen. Berak eta Takeda Shingenek, Takeda klanaren burua zena Kain, elkarrekin, Imagawatarren gainontzeko lurraldea bereganatuko zutela zioen adostasun bat lortu zuten. 1570ean, Ieyasuren tropak, azkenik, Totomi hartu zuten, eta, ondoren, Shingenek, Suruga eta Sumpu hartu zituen, Imagawatarren hiriburua zena. Baina, garai horretarako, Takeda eta Tokugawatarren arteko aliantza ahultzen zihoan, Ieyasu bera bere etsai Imagawa Ujizanerekin elkartuz, Totomi eta Suruga itzuliko zizkiola promes eginez. Aldi berean, Ieyasuk, beste adostasun bat ere egin zuen, oraingoan Uesugi Kenshinekin, Uesugi klaneko burua eta Takeda klanaren etsai porrokatua. Uesugitarren babesa ziurtatua izanez, Ieyasuk, bere hiriburua, Mikawako Okazakitik Totomiko Hamamatsura mugitu zuen.
Imagawatarren lurrak Tokugawatarren eraginaren ondorioz erabat xurgatuak, Imagawa klaneko kideak, Tokugawatarren basailu bihurtu ziren, Uesugitarrak euren aliaturik indartsuenak bezala zituztelarik. Tokugawatarrak eta Takedatarrak, gerrarako prest zeuden. Ieyasuk, oraindik Nobunagaren babesa zuen, baina honek, Ieyasu sartzen ari zen gauzaren batzuk, erabat ziurrak ez zirela uste zuen. 1570ean, Ieyasuk bere armadako 5.000 soldadu gidatu zituen Nobunagari Anegawako guduan laguntzeko Azai klana eta Asakura klanaren aurka. Honek, Tokugawa eta Odatarren arteko aliantza sendotu zuen. Baina Ieyasu ez zen berriz Nobunagari laguntzeko gai izan bi urtetan, eta Takedatarren aurkako gerra 1571n hasi zen.
1572an, Ieyasurena zen Futamata gaztelua hartu zuten Takedatarrek, eta Shingenek Ieyasu garaitu zuen Mikatagaharako guduan, non Ieyasuk ia bere bizia galdu zuen bere tropak gidatzen. Takeda Shingen 1573an hil zen, eta bere oinordekoa bere seme Takeda Katsuyori izan zen, Taketenjin gaztelua hartu zuena 1574an. Baina, Tokugawatarren portu garrantzitsu hau hartu arren, Takedatarren nagusitasuna amaitzen ari zen. 1575ean, Katsuyorik Nagashino gaztelua eraso zuen Mikawan, eta Ieyasuk laguntza eskatu zion Nobunagari. Nobunagak, Takedatarrak erasotzeko beldurra erakutsi zuenean, Ieyasuk, Takedatarrekin bakeak egin eta Oda klana Owarin eta Minon erasotzeaz mehatxatu zuen. Nobunagak iritzia aldatu zuen, eta bere armada bidali zuen Mikawara. Oda-Tokugawatarren 38.000 soldaduko armadak, Takedatarrak suntsitu zituzten 1575eko ekainak 28an, hurrengo urteetan, Takeda Katsuyorik Odatarren eta Tokugawatarren lurraldeak erasotzen jarraitu zuen arren.
1579an, Ieyasuren emazteari eta bere seme nagusia zen Tokugawa Hideyasuri, Takeda Katsuyorirekin Nobunaga hiltzeko konspiratu izana leporatu zitzaien. Ieyasuren emazteari burua moztu zioten, eta Hideyasu, seppukua egitera behartu zuten. Orduan, Ieyasuk, bere hirugarren semea (eta gogokoena) Tokugawa Hidetada izendatu zuen oinordeko bezala, bere bigarren semea, Toyotomi Hideyoshi samurai handiak adoptatu bait zuen.
1582an, Oda eta Tokugawatarren arteko beste eraso bateratu batek Takedatarrak suntsitu zituen. Takeda Katsuyorik eta bere seme nagusia eta oinordekoa zen Takeda Nobukatsuk, seppukua egin zuten. Jada Takedatarrak desagertuta, Ieyasuk, Nobunagari lagundu ahal izan zion Japonia berriz bateratzeko bere kanpainarekin. Bere laguntzagatik, Ieyasuk Suruga probintziako kontrola jaso zuen (Sumpu barne) eta Hojo klanaren lurrekin muga egiten zuten lurrena. Tokugawatarrak eta Hojotarrak aliatu egin ziren, Ieyasuk harreman ona bait zuen Hojo Ujinorirekin, Hojotarren buruzagi zen Hōjō Ujimasaren anaia txikia zena.
1582an, Ieyasu Sakain geratzen ari zen, Settsu probintzian, Oda Nobunaga, Akechi klaneko buru zen Akechi Mitsuhidek hil zuenaren berri izan zuenean. Ieyasu Mikawara joan zen, bera ere hila izateko beldurrez. Ieyasuk ez zuen Akechi klana eraso nahi, baina Tokugawatarrek aurrea hartu zuten Kai eta Shinano hartuz. Yamazakiko guduan garaipen erabakigarri bat lortu ondoren, Hojo Ujimasak, mehatxatua sentituz, Kaira tropak bidali zituen. Baina ez zen gudurik egon, eta Hojo eta Tokugawatarrek laster egin zituzten bakeak. Baldintza onetan geratzeko, Ieyasuk, Hojotarrei, lurrak eman zizkien Kain eta Shinanon. Ieyasu bere administrazioa aldatzen hasi zen, Takedatarren ereduan oinarrituz, Takedatarren armada, Tokugawatar armadan barneratuz. 1583an, Japoniako agintaritza hartzeko hautagai nagusiak, Toyotomi Hideyoshi (Ieyasuren bigarren semearen adopziozko aita), eta Shibata Katsuie ziren. Ieyasu, gatazka honetatik at geratu zen, eta Hideyoshik Katsuie garaitu zuen Shizugatakeko guduan, 1583an. Shibata Katsuiek seppuku egin ondoren, Toyotomi Hideyoshi eta Toyotomi klana, Japoniako gobernari bihurtu ziren.
Artikulu nagusia: Komaki eta Nagakuteko gudua
1584an, Ieyasuk, Oda Nobukatsu babestea erabaki zuen, Oda Nobunagaren semea eta oinordekoa zena.
Tokugawaren tropek, Odatarren gaztelu tradizionala hartu zuten, Owari gaztelua, eta, beraz, Hideyoshik hara zuzendu zituen bere tropa batzuk. Komakiko kanpaina izan zen Japoniaren bateratzaile handiek, bata bestearen aurka borrokatu zuten aldi bakarra izan zen. Gudu honetan, Ieyasuk garaipena lortu zuen Nagakuteko kanpainan. Hilabete batzuk arrakastarik gabeko martxak eta tratuak eginez, gerra, zenbait negoziaketen bidez amaitu zen: lehenik Oda Nobuorekin bakea egin zuen, eta, ondoren, su eten bat eskaini zion Ieyasuri. Ituna, urte horren amaieran ospatu zen, eta, baldintzetako bat, Ieyasuren bigarren semea, Ogi Maru, Hideyoshiren adopziozko seme bihurtzea izan zen.
1590ean, Hideyoshik, Japoniako azken daimyo independentea zen Hojo Ujimasa eraso zuen. Hojo klanak, garai horretan, zortzi probintzia gobernatzen zituen Kanto eskualdean. Hideyoshik, bere autoritatearen aurrean errenditzeko esan zion, baina klaneko kideek halakorik egiterik arbuiatu zuten. Ieyasu, bere 30.000 soldaduekin, Hideyoshiren armadara batu zen, klanaren lurren mugetan kokatutako zenbait gaztelu eraso zituztenak, horietatik nabarmenena, Odawarako gazteluaren setioa izan zelarik, sei hilabeteren ondoren erori zena. Hideyoshik, Hojotarrengandik hartu berri zituen lurrak eskaini zizkion, ordurarte Kanto eskualdean kontrolatu zituen bost probintzien truke, eta honek onartu egin zuen. Azkenik, Hojo klaneko buruzagi garrantzitsuenek seppukua egin zuten, eta Ieyasuk, eskualdearen kontrola hartu zuen.
Bere armada eta basailuak bere lurralde berrira eraman ondoren, Ieyasu Edo gazteluan ezarri zen. Urte gutxiren buruan, Ieyasu, herrialde osoko bigarren daimyorik boteretsuena bihurtu zen.
1592an, Hideyoshik Korea inbaditu zuen, Txina erasotzeko bere planaren aurrerapen bezala, baina Tokugawaren tropek, inbasio horretan parte hartzeari uko egin zioten. 1593ko hasieran, Hideyoshik, Ieyasu, bere Nagoiako gorterako aholkulari bezala izendatu zuen, non, kargu horretan bost urte eman zituen.
1598an, Hideyoshik, biltzar bat deitu zuen Bost erregeordeen kontseilua ezartzeko, bera hil ondoren eta bere seme Toyotomi Hideyori adin nagusikoa izan arte, herrialdea gobernatzeaz arduratuko zen organo bat. Bost aukeratuak, Maeda Toshiie, Mōri Terumoto, Ukita Hideie, Uesugi Kagekatsu eta Tokugawa Ieyasu bera izan ziren.
Hideyoshi, hiru hilabetez gaixo eman ondoren, azkenean, 1598ko irailak 18an hil zen. Hideyorik bost urte baino ez zituenez, Bost Erregeordeen Kontseilua hasi zen gobernatzen. Une horretatik aurrera, Ieyasu, daimyo ezberdinekin aliantzak ezartzen aritu zen. 1599an, kontseiluko kiderik zaharrena eta errespetatuena zen Toshiie hil egin zen, eta, beraz, Ieyasuk, bere armada Fushimira zuzendu eta Osaka gaztelua hartu zuen, Hideyori bizi zen lekua zena. Ekintza honek, beste hiru erregeordeak haserrarazi zituen, eta, beraz, bi aldeak, gerrarako prestatzen hasi ziren.
Ieyasuganako oposizioa, Ishida Mitsunarigan zentratzen zen, beste hiru erregeordeen eta Honshu uharteko ekialdeko zenbaitaimyoren babesa zuen daimyo boteretsu bat zena, Ieyasu, Data klana, Mogami klana, Satake klana eta Maeda klanarekin aliatu zen bitartean.
1600eko ekainean, Ieyasu eta bere aliatuak, Uesugi klanaren aurka joan ziren, hauei, Toyotomi administrazioaren aurka matxinada bat sortu nahi izatea leporatzen zitzaielarik, baina haien lurretara iritsi baino lehen, Ieyasuk, Mitsunari buru zuen armada, bere aurka zihoanaren berri izan zuen, eta, beraz, Kiotorantz joan ziren. Urte horretako uda amaieran, Mitsunariren tropek Fushimi gaztelua hartu zuten.
Ieyasuren armada nagusia Tokaidotik joan zen bitartean, bere seme Hidetada, 38.000 soldadurekin, Nakasendōtik joan zen. Sanada Masayukiren aurka izan zuen gudu batek, atzeratu egin zuen, eta, beraz, ezin izan zuen bere aita harrapatu gudu erabakigarrian.
Sekigaharako gudua 1600eko urriak 21ean hasi zen, bi aldeen artean 160.000 soldadu zeudelarik, eta Tokugawaren behin betiko garaipen batekin amaitu zen. "Mendebaldeko Armada", erabat zanpatua izan zen, eta, egun gutxiren buruan, buruzagirik garrantzitsuenak, harrapatuak eta hilak izan ziren. Une horretatik aurrera, Tokugawa Ieyasu, Japonia osoko izatezko gobernari bihurtu zen.
Sekigaharako guduan garaipena lortu eta berehala, Ieyasuk, lurra euren laguntza eman zioten bere basailuen artean banatu zuen. Ieyasuk ez zuen errepresaliarik hartu mendebaldeko daimyo batzuen aurka, Shimazu klanaren kasuan bezala, beste batzuk, erabat suntsituak izan ziren bitartean. Toyotomi Hideyorik, ia bere lur guztiak galdu zituen, eta daimyo arrunt mailara jaitsi zuten, jada ez herrialdeko gobernari bezala. Handik urte batzutara, Sekigaharako guduaren aurretik leial izan zitzaizkion daimyoak, fudai-daimyō bezala ezagutuak izan ziren, eta, gudu horren ondoren leial izan zitzaizkionak, berriz, tozama-daimyō bezala.
1603an, Tokugawa Ieyasuk, shogun titulu ofiziala lortu zuen Go-Yozei Enperadorearen eskuetatik, Ieyasuk 60 urte zituenean. Ieyasuk, bere garaiko gizon handi guztiak garaitzea lortu zuen: Oda Nobunaga, Toyotomi Hideyoshi, Takeda Shingen, Uesugi Kenshin. Ieyasuk, geratzen zitzaizkion urteak, Tokugawa shogunerria sortu eta ziurtatzen eman zituen (Edo aroa bezala ezagutzen dena eta 250 urte baino gehiago iraungo zuena, Japonian existitu zen hirugarren shogunerria izan zelarik, Kamakura shogunerria eta Ashikaga shogunerriaren ondoren.
Bere gobernuaren oinarriak ezarri ondoren, Ieyasuk, bere shogun kargua utzi zuen 1605ean, oinordeko bezala, bere seme Tokugawa Hidetada izendatuz, benetan, boterea, Ieyasuk mantendu zuen arren.
Ōgosho tituluarekin bazen ere (japonieraz 大御所, shogun komenturatua), Ieyasuk, herrialdeko botere politikoa mantentzen jarraitu zuen. Hiriburua, Kiototik Edora pasatzea agindu zuen, horretaz gain, Edo gazteluaren berreraikitzea gainbegiratu zuelarik, Japonia osoko gaztelurik handiena izango zena, herrialde guztiko daimyoak gaztelu honen eraikuntzan parte hartzera behartuta zeudelarik. Ieyasuk, Herbehereak, Espainia eta Portugalekin zeuden harreman diplomatikoak ere gainbegiratu zituen, 1609tik aurrera, herrialde hauekin distantzia mantentzea nahiago izan zuen arren, beranduago, Herbehereei, 1611n Hiradon merkataritza lanak egiteko baimen mugatu bat onartuko zioten arren. 1605etik hil zen arte, herbeheretarren zerbitzuan zegoen pilotu ingelesa zen William Adamsen aholkularitza jaso zuen, aholkulari bezala aritu zena Espainia eta Eliza Katolikoarekin zituen harremanetan.
1611n, 50.000 pertsonako ordezkaritza baten buru bezala abiatu zen Kiotora Go-Mizunō Enperadorearen koroaketaren lekuko izateko, eta Gorte Inperialaren birmoldatzea agindu zuen, eta mendebaldeko daimyoak, beraganako leialtasun zin bat sinatzera behartu zituen. 1613an, Kuge Shohatto aldarrikatu zuen, non daimyoak, gainbegiratze zorrozpean jartzen dituen, txotxongilo zeremonial bezala utziz. 1614an, kristauak kanporatzeko ediktu bat aldarrikatu zuen, kristautasuna, herrialde guztian debekatuz.
1615ean, Buke Shohattoa prestatu zuen, Tokugawa erregimenaren etorkizuna ezarriko zuen dokumentu bat.
Bere gobernuarentzako zegoen azken mehatxua, Hideyori zen, Hideyoshiren oinordeko legitimoa, orain, Osaka gaztelua okupatzen zuen daimyo gazte bat zena. Ieyasuren aurka zeuden samurai asko, Hideyoriren inguruan bildu ziren, herrialdeko gobernari legitimoa berau zela argudiatuz. Ieyasuk, gaztelua uzteko agindu zion, eta, beraz, bere aldekoak biltzen hasi zen. Tokugawatarrek, Ieyasu ogoshoa eta Hidetada shogunaren gidaritzapean, armada handi bat zuzendu zuten gaztelura "Osakaren neguko setioa" bezala ezagutzen denean. Halako batean, Tokugawak tratu bat egin zuen Hideyoriren ama zen Yodogimirekin, eta Tokugawaren tropak, lubakia hareaz betetzen hasi ziren, ondorioz, Ieyasu Sunpura itzuliz. Hideyorik, beste behin, gaztelua uzteari uko egin ondorn, gaztelua, Osakaren udako setioa deritzonean setiatua izan zen. Azkenik, 1615eko amaieran, gaztelua, Tokugawaren armadaren kontrolpean erori zen, eta defendatzaileak hilak izan ziren, Hideyori, honen ama Yodogimi eta Hideyoriren semea barne. Hideyoriren emaztea, Senhime, Ieyasuren biloba zena, bere familiarekin salbu itzulia izan zen. Toyotomitarrak azkenik suntsituak izan ondoren, jada ez zegoen mehatxurik Tokugawatarrek Japonian domeinatzeko.
1616an, Ieyasu 73 urterekin hil zen. Lehen Tokugawa shoguna, hil ondoren jainkotua izan zen, Gongen edo Gongen-sama bezala. Gongen izena, Tōshō Dai-Gongen (東照大権現, Tōshō Dai-Gongen) jainko titulutik dator, Kami baten eran agertu zen buda bat esan nahi duena. Bere bizitzan zehar, Ieyasuk, hil ondoren jainkotua izateko nahia adierazi zuen, "bere ondorengoak gaizkitik babesteko" asmoz. Nikkō Tōshō-gū tenpluko Gongen Mausoleoan kontserbatzen dira bere hondarrak.
Aurrekoa Ashikaga Yoshiaki (Ashikaga shogunerria) |
Shoguna 1603-1605 |
Ondorengoa Tokugawa Hidetada |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tokugawa Ieyasu |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.