From Wikipedia, the free encyclopedia
Minamoto (japonieraz: 源 ) Heian aroan Japoniako politika menperatu zuten lau klan handietako bat izan zen, beste hirurak, Taira, Fujiwara eta Tachibanatarrak zirelarik. Minamoto klanak Genji (japonieraz: 源氏 ) izena ere bazuen, Minamotorako gen eta familiarako ji txinatar karaktereen ahoskera alternatiboa erabiliz.
Minamoto klana | ||
---|---|---|
Datuak | ||
Mota | uji (en) , familia noblea eta Errege-familia | |
Herrialdea | Japonia | |
Erabilitako hizkuntza | japoniera | |
Osatuta | Ashikaga Takauji Daigo (en) Minamoto Takahito (en) Minamoto no Sanetomo Minamoto no Tōru (en) Minamoto no Yoriie Minamoto no Yoritomo Minamoto no Yoshinaka Minamoto no Yoshitomo (en) Minamoto no Yoshitsune Watanabe no Tsuna (en) | |
Historia | ||
Sorrera | 814ko maiatza | |
Sortzailea |
Bere jatorria, Minamoto, Heian garaiko (794-1185) Japoniako enperadoreek euren seme eta bilobei errege meneko bezala onartu ondoren emandako ohorezko izen (edo kabane) bat zenean datza. Tradizioaren arabera, oinordetza inperiala errazteko eta tronurako lehiei aurrea hartzeko, hautaezinak ziren printzeei titulu bat eskaintzen zitzaien eta enperadorearen meneko bihurtzen ziren. Minamototarrak, euren aurkariak bezala Tairatarrak ere, tradizio honen mende zeuden.
Titulu hau eman zuen lehen enperadorea Saga enperadorea izan zen, bere 50 seme-alabetatik 33ri. Horrela, bada, familia inperialeko kide izateari utzi zioten, Saga Genji lerroa sortuz. Harrezkero, ondorengo enperadoreek oinordeko ez ziren ondorengoei titulu hori emateko ohiturari jarraitu zioten.
Artikulu hau Japoniako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.