Itzultzailea eta idazlea From Wikipedia, the free encyclopedia
Asun[1] Garikano Iruretagoiena (Tolosa, Gipuzkoa, 1962ko abuztuaren 15a) literatura-itzultzailea, idazlea eta irakaslea da. Euskal Filologia ikasi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean eta, gaur egun, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren IRALE programako irakaslea da Gasteizen. Lan ibilbidean atzera, Garziarena (1992-1994) eta Garziarena berria (1997-1998) fanzineen editore izan zen eta Euskaltzaindiaren babespean argitaratutako Erlea (2009-2018) aldizkari literarioa editatzeaz ere arduratu zen. Horrez gain, Euskaltzaindiak berak euskaltzain urgazle izendatu zuen 2021ean.[2]
Asun Garikano | |
---|---|
(2020) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Tolosa, 1962 (61/62 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Bernardo Atxaga |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania ingelesa frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | itzultzailea, idazlea eta filologoa |
Lantokia(k) | Euskal Autonomia Erkidegoa |
Far Westeko Euskal Herria-n (Pamiela, 2009), XIX. mendearen erdialdetik aurrera Estatu Batuetako Mendebaldera emigratutako euskaldunen historia kontatu zuen, protagonistek edo haien ondorengoek utzitako ondare idatzian oinarrituta. Far Westeko Euskal Herria obra argitaratu berritan HABEren Ikasbil atarian elkarrizketa egin zioten[3] eta bertan honakoa adierazi zuen: "Oso harrera ona izan zuen, oso iritzi onak jaso ditut. Nik liburu hori zorion handiz egin nuen, oso pozik egin nuen, eta irakurleak hori antzeman du". Halaber, beste elkarrizketa ugari ere egin zizkioten[4], hala nola Hasier Etxeberriak ETB1eko Sautrela saioan, Arantxa Iturbek Euskadi Irratian eta Jon Martijak Herri Irratian.
Denboran atzera joanez, bigarren liburuan, Kaliforniakoak (1533-1848) (Pamiela, 2013), euskaldunek Kaliforniaren esplorazioan eta kolonizazioan izandako parte-hartzea aztertu zuen, jatorri euskalduneko esploratzaile, misiolari, agintari eta bestelako protagonisten lehen eskuko dokumentuetatik abiatuta.
Literatur lan ugari ditu itzuliak Garikanok; batetik, Bernardo Atxagaren lan gehienak itzuli ditu gaztelaniara; bestalde, hainbat autore euskaratu ditu ingelesetik, besteak beste Robert Louis Stevenson, Patricia Highsmith, John Steinbeck, William Faulkner eta Carson McCullers[5].
Egilearekin elkarlanean jardun du honako obren gaztelaniazko itzulpenak egiteko:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.