From Wikipedia, the free encyclopedia
John Ruskin (Londres, Ingalaterra, 1819ko otsailaren 8a – Brantwood, Cumberland, Ingalaterra, 1900eko urtarrilaren 20a) ingelesezko idazlea, arte-kritikaria, historialaria eta soziologoa izan zen. William Turner ingeles pintorearen eta prerrafaelisten aldeko agertu zen Modern Painters (1843-1860, Pintore modernoak, bost liburuki) obra handian. Estetikari buruz zituen ikuspegiak The Seven Lamps of Architecture (1849, Arkitekturaren zazpi puntuak) eta The Stones of Venice (1851-1853, Veneziako harriak, hiru liburuki) obretan azaldu zituen. Ingalaterrako langileentzako gutun politikoak idatzi zituen (1871-1887, Fors Clavigera), eta amaitu gabe utzi zuen autobiografia bat (1885-1889, Praeterita). Oxfordeko Unibertsitateko arte-saileko irakasle izan zen 1869-1879 eta 1883-1884 urteetan.
John Ruskin | |||
---|---|---|---|
1871 - 1900 | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Londres, 1819ko otsailaren 8a | ||
Herrialdea | Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua Erresuma Batua | ||
Lehen hizkuntza | ingelesa | ||
Heriotza | Coniston (Cumbria), 1900eko urtarrilaren 20a (80 urte) | ||
Hobiratze lekua | Coniston (Cumbria) | ||
Familia | |||
Aita | John James Ruskin | ||
Ama | Margaret Cock Ruskin | ||
Ezkontidea(k) | Effie Gray (en) (1848ko apirilaren 10a - 1854) | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Christ Church (en) Londresko King's College | ||
Hizkuntzak | ingelesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | idazlea, arte-kritikaria, arte-historialaria, filosofoa, margolaria, soziologoa, unibertsitateko irakaslea, poeta, literatura-kritikaria, arkitektoa, kazetaria, esteta eta daguerreotypist (en) | ||
Lantokia(k) | Britainia Handia | ||
Enplegatzailea(k) | Oxfordeko Unibertsitatea | ||
Lan nabarmenak | |||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Historic Society of Lancashire and Cheshire (en) Guild of St George (en) | ||
Mugimendua | Prerrafaelismoa librepentsalaria | ||
Izengoitia(k) | Kata Phusin | ||
Gizarte modernoak eragiten dituen arazoak aztertu zituen ondorengo lanetan: The Two Paths (1859, Bi bideak), Sesame and Lilies (1865, Sesamo eta loreak) eta The Crown of Wild Olive (1866, Oihaneko olibondoaren koroa). Obra sozialetan ahitu zuen bere dirutza.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: John Ruskin |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.