IRALE
From Wikipedia, the free encyclopedia
IRALE (irakasleak alfabetatu edota euskalduntzeko programa)[1] Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren programa bat da. Programak bi helburu hauek ditu:
- Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko herri-ikastetxeetan eta ikastetxe pribatuetan lanean diharduten irakasleak eta Heziketa Bereziko langileak euskalduntzea eta alfabetatzea.
- EGA edo HE2tik gorako titulazioa duten irakasleen hizkuntza-prestakuntza sendotzea.
Horrez gain, IRALEk beste eginkizun hauek ditu:
- Irakasleek, ikastetxeek eta laguntza-zerbitzuek sortzen eta zabaltzen dituzten dokumentuen hizkuntza-kalitatea bermatzea (Kontsulta Zerbitzua).
- Hezkuntza administrazioko hainbat esparrutan eskolara zabaltzen diren dokumentuak nahiz ikasmaterialak zuzentzea, orraztea eta argitaratze-bidean jartzea (material didaktikoa).
- Hizkuntza-eskakizunen eta EGAren azterketa-lanean jardutea.
Ikastaroak
- Irakastordu barnekoak (liberazioa dute):
- euskalduntze-ikastaroak, HE1, HE2 edo HLEA lortzekoak:
- U ikastaroak, urte osokoak
- 3000 eta 5000 ikastaroak, urte erdikoak
- EGA edo HE2tik gorako ikastaroak (R ikastaroak), euskara-maila sendotzekoak:
- R300: irakasgaitasuna eta hizkuntza-gaitasuna sendotzeko ikastaroa
- R400: ikasmaterialak euskaraz prestatzeko ikastaro praktikoa
- R500: ahozko komunikazioa lantzeko ikastaroa
- R600: Curriculumaren euskal dimentsioa (euskal kulturaren inguruko ikastaroa)
- R700: ikastetxeetan hizkuntza-gaitasuna garatzeko ikastaroa
- euskalduntze-ikastaroak, HE1, HE2 edo HLEA lortzekoak:
- Irakastorduz kanpokoak (ez dute liberaziorik):
- euskalduntze-ikastaroak, HE1, HE2 edo HLEA lortzekoak
- H ikastaroak[Betiko hautsitako esteka], hainbat gai (zuzentasuna, mintzamena, hizkuntza-erregistroak...) lantzekoak
Irakastegiak
IRALE programak berezko bost irakastegi hauek ditu EAEn:
- Araban: Gasteiz
- Bizkaian: Dolaretxe eta Artazugoikoa (biak, Bilbon)
- Gipuzkoan: Donostia eta Eibar
- Artazugoikoa (Bilbo)
- Dolaretxe (Bilbo)
- Larratxo, Altza (Donostia)
- Eibar
- Gasteiz
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.