Ripleyren jokoa (ingelesez: Ripley's Game) 1974an argitara emandako Patricia Highsmithen eleberria da. Asun Garikanok 1995ean euskaratu zuen.[1]
Ripleyren jokoa | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | Patricia Highsmith (1974) |
Argitaratze-data | 1974ko martxoaren 11 |
Generoa | Thriller |
Jatorrizko izenburua | Ripley's Game |
Hizkuntza | Ingeles |
Argitaletxea | Heinemann (en) eta Random House |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Orrialdeak | 288 |
Formatua | Azal gogorra |
ISBN | 0-434-33514-2 |
OCLC | 1057535 |
Euskaraz | |
Izenburua | Ripleyren jokoa |
Itzultzailea | Asun Garikano |
Argitaratze-data | 1995 |
Orrialdeak | 292 |
ISBN | 9788487484223 |
1977an Wim Wendersek Der Amerikanische Freund izenburupean zinemaratu zuen, Dennis Hopperrek Tom Ripley antzeztua.
Sinopsia
Tom Ripley hogeita hamar urteko gizon aberatsa da eta Villeperceko (Frantzia) Belle Ombre jauregitxoan bizi da, Heloise emaztearekin batera. Tom eroso bizi da etxean, margolaritzan eta lorezaintzain aritzen, harik eta bere bazkideetako batek, Reeves Minot izeneko gaizkile estatubatuarrak, krimen pare bat egin ditzakeen galdetu dion arte. Krimen horien truke 96.000 dolar eskaintzen dizkio. Ripleyk gorroto du hilketa, guztiz beharrezkoa ez bada behintzat, eta eskaintza baztertu eta Reevesek Hanburgora (Alemania) itzuli behar du.
Aurreko hilabetean, Ripley festa batera joan zen Fontainebleauen. Han, Jonathan Trevanny anfitrioiak, leuzemia duen koadroetarako marko-egileak, iraindu egin du. Hutsegite horrengatik mendeku hartzeko, Ripleyk Minoti proposatu dio Trevanny krimenak egitera konbentzitzeko. Planak ongi funtzionatzen duela ziurtatzeko, Ripleyk zabaldu egin du Trevannyk bi hilabeteko bizitza besterik ez duela dioen zurrumurrua, eta iradoki du Minotek ebidentzia faltsuak sor ditzala haren gaixotasunak okerrera egin duela bermatzeko. Egoera horren aurrean, eta bera falta denean familia pobrezian uzteko beldurrez, Trevannyk Minoti Hanburgon mediku bat ikustera laguntzea onartu du, eta krimenak egitera bultzatua da.
Pertsonaiak
- Tom Ripley: Frantzian bizi den amerikar aberatsa.
- Heloise Plisson: Tom Ripleyren emaztea; ez da batere kezkatzen Tomen gorabeherengatik.
- Reeves Minot: Hanburgon bizi den gaizkile amerikarra, Tomen adiskidea. Hilketa batzuk egitea behar du bere joko ilegalaren negozioa arrakastatsu izaten jarraitzeko.
- Jonathan Trevanny: leuzemia duen koadroetarako marko-egilea; Minotek eta Ripleyk hilketak egiteko aukeratzen dute.
- Simone Trevanny: Jonathan emaztea, zapatadenda batean lan egiten du; gero eta mesfidatiago egongo da bere senarraren joan-etorriengatik.
- Georges Trevanny: Jonathanen eta Simoneren seme txikia.
- Salvatore Bianca: Mafiako kidea; Jonathan Trevannyk hilko du tiroz Hanburgoko metrotik ateratzen.
- Vito Marcangelo: Mafiako buruetako bat; Tom Ripleyk hilko du, garrotez, tren batean, Jonathan Trevannyren laguntzarekin.
- Filippo (Lippo) Turoli: Vito Marcangeloren bizkartzaina; Trenetik kanpora botako Tomek eta Jonathanek baina ez da hilko. Geroago hilko du Tomek italiarrak bere etxeari erasotzean.
- Angelo (Angy) Lippari: Vito Marcangeloren bizkartzaina; Tomek hilko du italiarrak bere etxeari erasotzean.
- Alfiori: Mafiako kidea; Tomek hilko du italiarrak Jonathanen etxeari erasotzean.
- Ponti: Mafiako kidea; Tomek hilko du italiarrak Jonathanen etxeari erasotzean.
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.