Lantaron
From Wikipedia, the free encyclopedia
Lantaron[1][oh 1] Arabako mendebaldeko udalerri bat da, Añanako kuadrillakoa. Gaur egun duen lur eremua 1978an hartu zuen, Bergonda eta Salcedo udalerriek bat egin zutenean. Bi zati bereiziak ditu, Gaubeako lurrak tartean direla. Gasteiztik 34 bat kilometrora dago.
Lantaron | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Araba, Euskal Herria | |||||||||||
![]() Kondestablearen dorrea, Lantarongo Fontecha herrian | |||||||||||
| |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||||
Lurraldea | Araba | ||||||||||
Eskualdea | Añana | ||||||||||
Izen ofiziala | Lantarón | ||||||||||
Alkatea | Koldo Salbidea Martinez (Euzko Alderdi Jeltzalea) | ||||||||||
Posta kodea | 01213 / 01423 | ||||||||||
INE kodea | 01902 | ||||||||||
Herritarra | lantarondar[1] | ||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Koordenatuak | 42°44′49″N 2°59′41″W | ||||||||||
![]() | |||||||||||
Azalera | 67,85 km² | ||||||||||
Garaiera | 520 metro | ||||||||||
Distantzia | 34 km Gasteiza | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 926 (2024) −12 (2023) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 0,15 bizt/km² | ||||||||||
Hazkundea (2003-2013)[2] | % 0,86 | ||||||||||
Zahartze tasa[2] | % 14,96 | ||||||||||
Ugalkortasun tasa[2] | ‰ 22,22 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera tasa[2] | % 87,5 (2011) | ||||||||||
Genero desoreka[2] | % -7,33 (2011) | ||||||||||
Langabezia erregistratua[2] | % 8,83 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[3] | % 15.72 + % 12.94 hartzaile (2021) | ||||||||||
Kaleko erabilera [4] | % (2021) | ||||||||||
Etxeko erabilera[5] | % 3.42 (2021) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Sorrera data | 1978 | ||||||||||
Webgunea | http://www.lantaron.org/ |
Geografia
GR 1 edo Bide Historikoa ibilbide luzeak udalerria zeharkatzen du. Araba barruko zatian, etapa hauek pasatzen dira Lantarondik: 10.a (Armiñón-Salcedo), 11.a (Salcedo-Fontecha) eta 12.a (Fontecha-Gesaltza).[6]
Ingurune naturala
Ebro ibaiak markatzen du hegoaldeko muga, Euskal Herrikoa ere badena. Udalerria bi zatitan banatuta dago:
- Mendebaldekoan Sobrón herrixka eta bainuetxe zaharra daude. Gaubeako Bachicabo herriko lurrek banatzen dituzte beste herriengandik. Árcena mendilerroak zaildu egiten du iparraldearekiko komunikazioa; bertan dago udalerriko mendirik altuena: Mota (1315 m); tontorrean Tobalina, Gaubea eta Lantaron biltzen dira. Sobrongo lurrak Ebroren urek moztu duten arroila batean daude: aipatu Árcenaren eta hegoaldean, dagoeneko Gaztelako lurretan Obarenes mendien artean pasatzen da. Arroilan bertan Sobrongo urtegia dago.
- Beste herri guztiak ekialdeko zatian daude; altuerak xumeagoak dira. Hala ere muino ugari dago eta iparraldean, Erriberagoitiarekiko mugan Somo mendia (902 m) dago.Udalerriko Ebroren ertzeko lurrik baxuenak 450 bat metrotara daude.
Ebrora doazen ibai eta erreka batzuek zeharkatzen dute udalerria. Handiena Omecillo da. Xumeagoen artean Del Lago erreka,[oh 2] Arreoko aintziratik datorrena; Nuestra Señora del Lago baseliza, aintziratik hurbil Fontechatik Gesaltza Añanara zihoan "gatzaren bidean" dago,[7] eta ingurua kondaira batzuen kokalekua da.
Udalerri mugakideak
- Arabakoak:
- Iparraldean: mendebaldetik ekialdera Gaubea, Erriberagoitia (Villambrosako barrendegia), Gesaltza Añana eta Erriberagoitia (Arreo, Padul) ostera ere.
- Ekialdean: Erriberagoitia eta Erriberabeitia.
- Gaztelakoak:
- Hegoaldean: Ebroz bestalde Bozoo, Santa Gadea del Cid eta Miranda Ebro daude.
- Mendebaldean: Valle de Tobalina, Merindadeak eskualdean.
Historia
Egungo udalerria, Bergonda eta Salcedo udalerriak batu zirenean sortu zen, 1978. urtean. Izena, Erdi Aroan existitu zen Lantarongo herri eta konderritik datorkio; gerora desagertu zen (1800 ingururako jada herri hustua zen), eta Sobrón eta Bergonda artean kokaturik zegoen. 911. urtean Lantarongo Tellez delako baten aipamena ageri zen; eta 929. urtean, Alvaro Herrameliz zen Lantarongo kondea.
Ekonomia
Nekazaritza izan da historikoki arlo ekonomiko nagusia baina XX. mendearen azken hamarkadetan gauzak aldatu ziren. Lantaronen hamar bat kimika-enpresa daude. Halaber, 2006tik, udalerriko Zubillaga herritik gertu, ziklo konbinatuko zentral termiko bat eraiki nahi du Gas Natural konpainiak, Euskal Autonomia Erkidegoaren elektrizitate-beharraren %25a asetuko omen duena.[8] Proiektuaren aurrean herri-kontsulta bat burutu zen 2008an eta biztanle gehienek kontrako iritzia plazaratu zuten.[9] Kontuan izan kimika-enpresen ugaritasunak eta Santa Maria de Garoñako zentral nuklearraren hurbiltasunak ingurumena udalerriko arazo larrienetakoa bihurtzen dutela.
Merkataritza-harreman gehienak Mirandarekin garatzen dira.
Banaketa administratiboa
Lantaron 12 herrik osatzen dute. Kontzeju bana dute; beraz, herri horietako bakoitzean administrazio batzarrerako hauteskundeak egiten dira.
Demografia
Lantarongo biztanleria |
---|
![]() |
Datu-iturria: INE |
Politika
Sakontzeko, irakurri: «Hauteskundeak Lantaronen»
2023-2027 legegintzaldia
2023ko hauteskundeen ondorengo Lantarongo udalbatza | |||||
Alderdia |
2023ko maiatzak 28 | ||||
Zinegotziak | Boto kopurua | ||||
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) | 4 / 7 |
217 (% 48,76) | |||
Alderdi Popularra (PP) | 2 / 7 |
110 (% 24,72) | |||
Euskal Herria Bildu (EH Bildu) | 1 / 7 |
87 (% 19,55) | |||
Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra (PSE-EE) | 0 / 7 |
31 (% 6,97) | |||
Datuen iturria: Hauteskunde emaitzak. Eusko Jaurlaritza |
Alkateak
Hauek izan dira Lantarongo azken alkateak:
Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia[10] | |
Jose Maria Cabezon Perez[10][11] | 1979 | 1983 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Jose Maria Cabezon Perez[10][11] | 1983 | 1987 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Jose Maria Cabezon Perez[10] | 1987 | 1991 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Jose Maria Cabezon Perez[10] | 1991 | 1995 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Jose Maria Cabezon Perez[10] | 1995 | 1997 a | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Jesus Barredo Arana[10] | 1997 | 1999 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Jesus Barredo Arana[10][12][13] | 1999 | 2003 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Jesus Barredo Arana[10][14] | 2003 | 2007 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Jesus Barredo Arana[10][15][16][17][18] | 2007 | 2011 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Francisco Javier Uriarte Jairo[10][19][20] | 2011 | 2015 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Francisco Javier Uriarte Jairo[10][19][20] | 2015 | 2019 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Francisco Javier Uriarte Jairo[10][19][20] | 2019 | 2023 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Koldo Salbidea Martinez[19][21][22][20] | 2023 | Jardunean | Euzko Alderdi Jeltzalea |
a Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu.
Ondasun nabarmenak

- Sobrongo Uraren Museoa. Bertan uraren munduarekin erlazionatutako hainbat gai jorratzen dira, besteak beste, ingurumena, biologia edota terapeutika, ikus-entzunezko ugariren bitartez.
- Fontechako Kondestablearen dorrea, XIV. mende bukaeran eraikia.
- Orgaz dorrea, baita ere Fontechan.
Lantarondar ezagunak
Kartografia
- Eusko Jaurlaritzako 1:25.000 eskalako mapen serieko 4 (Valderejoko Natur Parkea) eta 8 (Arkamo eta Badaia mendikateak) zenbakiak.
Argazki galeria
- Orgaz dorrea, Fontechan.
- Bergondako Erdi Aroko zubia.
- Bergondako udaletxe ohia.
- Alcedoko San Martin eliza erromanikoa.
- Salcedoko erlojuaren dorrea.
- Turisoko eliza
Oharrak
- Izen hori erabiltzen da euskaraz Eusko Jaurlaritzako 1:25.000 eskalako mapen serieko 8 (Arkamo eta Badaia mendikateak) zenbakian
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.