Obarenes mendiak (gaztelaniaz : Montes Obarenes ) Iberiar penintsulako iparraldean dagoen mendikatea da,[1] bataz besteko 800 eta 900 metro arteko altuera duena. 30 km inguruko luzera du, Sobrongo eta Haroko arroilen artekoa. Haroko arroilen eta Toloñoko mendilerroaren artean Ebro ibaia besterik ez dago.
Datu azkarrak Datu orokorrak, Mendirik altuena ...
Itxi
Ebro eta Pancorboko arroilen arteko sistema menditsua hainbat gune menditsuk osatzen dute, baina Pancorbotik Harora, hesi nahiko jarraitu eta uniforme bezala ikusten da, eta, beraz, modu berean deituak izan arren, sekzio ezberdin bezala tratatu ohi dira.
Obarenes mendiak, Toloño mendilerroa , Urbasa mendilerroa edo Eusko mendiak Pirinioetako eta Kantauriko mendilerro handiaren mendi-oinak dira.
Airetiko ikuspegia
Mendilerroaren Burgosko probintziako aldea Obarenes-San Zadornil mendiak bezala ezagutzen den parke natural bezala izendatua dago.
Erakunde ekologista batzuk bereziki inplikatuta daude haren defentsan; izan ere, uste dute parke naturala arriskuan dagoela AP-69 balizko autobidearen eraikuntza posiblearen aurrean, «Dos Mares» (euskaraz : «Bi Itsaso» ) ere deitua, zeinaren trazadura parke naturaletik igarotuko baita.
AP-68 eta AP-2 edo A-23 errepideen bidez Kantauri itsasoko ertza eta Sortaldea lotzeko «Dos Mares» autobidea proposatu zuten. Hirretarako A-67 errepidea, Reinosaren parean, Miranda Ebrorekin lotzea aurreikusi zuten. Baina proiektua baztertu egin zuten , naturaguneetan, hala nola Merindadeetako Obarenes-San Zadornil parke naturalean eta Campoo-Los Valles eskualdean Ebroko urtegian ingurumen-inpaktu negatiboa zuelako.
2010eko abuztuaren 14an, Estatuko Aldizkari Ofizialean Ingurumen, Landa eta Itsas Inguruneko Ministerioko Klima Aldaketaren Estatu Idazkaritzaren ebazpen bat argitaratu zuten. Ebazpen horren bidez, ingurumen-inpaktuaren adierazpena egin zuten, A-67-Miranda de Ebro tarterako aipatutako autobidearen informazio-azterketaren proiektua egitearen aurkakoa, proiektu horrek "ingurumenean ondorio negatibo nabarmenak izango dituela aurreikusten delako". Era berean, ingurumen-inpaktuaren adierazpenak sustatzaileak aurreikusitako neurriak ez direla "behar besteko bermea erabat zuzentzeko edo behar bezala konpentsatzeko" adierazi zuen.
Hauek dira mendilerroaren hiru tontor altuenak:
Humión gaina / Umión , 1.437 metro[2] [3] (Obarenes)
Talos Somos , 1.409 metro (Obarenes)
Cantoña , 1.353 metro (Obarenes/la Verdina)
Tontorren zerrenda osoa
Humión gaina / Umión , 1.437 metro (Obarenes) (Burgos)
Talos Somos , 1.409 metro (Obarenes) (Burgos)
Cantoña , 1.353 metro (Obarenes/la Verdina) (Burgos)
Buey , 1.352 metro (Obarenes/la Verdina) (Burgos)
Monte Cimero , 1.348 metro (Obarenes/la Verdina) (Burgos)
Yedrano , 1.347 metro (Obarenes) (Burgos)
Flor , 1.338 metro (Obarenes) (Burgos)
Revilla Cabrera , 1.336 metro (Obarenes/la Verdina) (Burgos)
Peña Horcada , 1.331 metro (Obarenes) (Burgos)
Peña la Maya/Pico Sines , 1.328 metro (Obarenes/la Verdina) (Burgos)
Peña el Buey , 1.230 metro (Obarenes/la Verdina) (Burgos)
Peña la Encina , 1.217 metro (Obarenes/la Verdina) (Burgos)
Galdampio , 1.210 metro (Obarenes) (Burgos)
Alto de los Enemigos , 1.205 metro (Obarenes/la Verdina) (Burgos)
Mancubo , 1.186 metro (Obarenes) (Burgos)
Alto de Cabezas , 1.177 metro (Obarenes) (Burgos)
Castro Cuño , 1.133 metro (Obarenes/la Verdina) (Burgos)
Torrequejo , 1.122 metro (Obarenes) (Burgos)
Cueto , 1.114 metro (Obarenes) (Burgos)
Peña Hiedra , 1.111 metro (Obarenes) (Burgos)
Poyos , 1.108 metro (Obarenes) (Burgos)
Peña la Liebre , 1.098 metro (Obarenes/la Verdina) (Burgos)
Oteruelo , 1.092 metro (Obarenes) (Burgos)
Peña San Pedro , 1.088 metro (Obarenes) (Burgos)
Bujarrillo , 1.081 metro (Obarenes) (Burgos)
Laire , 1.079 metro (Obarenes) (Burgos)
Zurito , 1.073 metro (Obarenes) (Burgos)
Recuenco , 1.067 metro (Obarenes) (Burgos)
Canalejas , 1.065 metro (Obarenes) (Burgos)
Peña Camino , 1.064 metro (Obarenes) (Burgos)
Peña Picaza , 1.059 metro (Obarenes) (Burgos)
San Torcaz , 1.058 metro (Obarenes) (Burgos)
Peña del Cuervo , 1.048 metro (Obarenes) (Burgos)
Castillete , 1.038 metro (Obarenes) (Burgos)
Pico de Vallehermoso , 1.029 metro (Obarenes) (Burgos)
El Mazo , 1.027 metro (Obarenes) (Burgos)
Los Campanarios , 1.019 metro (Obarenes) (Burgos)
Cuevas de Pancorbo/San Roque , 1.009 metro (Obarenes) (Burgos)
Meriendillas , 1.003 metro (Obarenes) (Burgos)
Peña las Yeguas , 1.002 metro (Obarenes) (Burgos)
Alto de Baragón , 993 metro (Obarenes) (Errioxa)
Cuestacer , 986 metro (Obarenes) (Burgos)
Foncea , 980 metro (Obarenes) (Errioxa)
Cotillo , 974 metro (Obarenes) (Errioxa eta Burgos arteko mugan)
Valcavado , 961 metro (Obarenes) (Burgos)
Peñalrayo , 956 metro (Obarenes) (Errioxa)
La Llana , 947 metro (Obarenes) (Burgos)
Peña del Morete , 941 metro (Obarenes) (Burgos)
Avellano , 935 metro (Obarenes) (Errioxa)
Pico Zarata/La Muela , 931 metro (Obarenes) (Errioxa)
Monte Fuerte , 927 metro (Obarenes) (Errioxa)
Tolacha , 919 metro (Obarenes) (Errioxa)
Peña Águila , 918 metro (Obarenes) (Errioxa)
Santa Olalla , 916 metro (Obarenes) (Errioxa)
La Paúl , 913 metro (Obarenes) (Errioxa)
Peñalengua/Cellorigo , 912 metro (Obarenes) (Errioxa)
Peñalengua Occidental , 911 metro (Obarenes) (Errioxa)
Peña Mayor , 894 metro (Obarenes) (Errioxa)
Peña el Águila , 879 metro (Obarenes) (Errioxa)
Parada Vieja , 867 metro (Obarenes) (Errioxa)
Rave , 864 metro (Obarenes) (Errioxa eta Burgos arteko mugan)
Gembres Este , 856 metro (Obarenes) (Errioxa)
Gembres Oeste , 854 metro (Obarenes) (Errioxa)
Salces Gordos , 854 metro (Obarenes) (Burgos)
Cruz de Motrico , 852 metro (Obarenes) (Burgos)
Espesal , 851 metro (Obarenes) (Errioxa)
La Alpargata , 849 metro (Obarenes) (Burgos)
Hontana , 845 metro (Obarenes) (Errioxa)
Peña Lupache , 841 metro (Obarenes) (Errioxa)
Peña Escalera , 812 metro (Obarenes) (Burgos)
Peña del Mazo , 804 metro (Obarenes) (Burgos)
San Andrés , 809 metro (Obarenes) (Errioxa)
Otero Mayor , 789 metro (Obarenes) (Burgos)
Peña de La Conchita , 781 metro (Obarenes) (Burgos)
Otero Menor , 768 metro (Obarenes) (Burgos)
Gobera , 748 metro (Obarenes) (Burgos)
Monte de San Juan , 747 metro (Obarenes) (Burgos)
Las Campas , 706 metro (Obarenes) (Errioxa)
Peña Adrián , 703 metro (Obarenes) (Burgos)
Carrasalineros , 697 metro (Obarenes) (Burgos)
San Formerio, 692 metro (Obarenes) (Errioxa)
Cerro de La Villa , 667 metro (Obarenes) (Errioxa)
Peña Colorada , 649 metro (Obarenes) (Errioxa)
Bilibio/San Felices , 642 metro (Obarenes) (Errioxa)
Mendilerroaren alde hau Pancorboko haizpitartetik Conchas de Haroraino doa, iparraldeko aldeak Pancorbo , Ameyugo , Bugedo eta Miranda Ebro eta hegoaldekoak Foncea , Cellorigo , Galbárruli , Sajazarra , Villalba de Rioja eta Haro zeharkatuz.
Iberiar goi-lautada eta Arabako lautada arteko hiru pasabide historikoak Pancorboko haizpitartea, Cellorigo parean dagoen Hoz de Morcuera eta Conchas de Haro dira. Bertatik zenbait komunikabide pasa dira:
Pancorboko haizpitartea:
LO-732, Santo Domingo de la Calzada eta Miranda Ebro arteko antzinako errepidea. Egun Errioxan, Foncea-Bugedo, LR-304, eta Burgosen BU-732 du izena.
LO-792, Tirgo eta Miranda arteko antzinako errepidea. Egun Errioxan, LR-301 eta Burgosen BU-734 du izena.
Conchas de Haro:
Castejón-Bilbo trenbidea
C-122 Logroño-Miranda Ebro
N-124