Erriberabeitia

Arabako udalerria From Wikipedia, the free encyclopedia

Erriberabeitiamap

Erriberabeitia[5] (ofizialki Ribera Baja/Erriberabeitia) Arabako erdi-mendebaldeko udalerri bat da, Añanako kuadrillakoa. Herriburua, Ribabellosa, udalerriaren erdi-hego-mendebaldean dago, Gasteiztik 30 bat kilometro hego-mendebaldera.

Datu azkarrak Administrazioa, Estatua ...
Erriberabeitia
 Araba, Euskal Herria
Thumb

Thumb

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaAraba
EskualdeaAñana
Izen ofiziala Ribera Baja/Erriberabeitia
AlkateaAmado Martinez de Iturrate Kuartango
(Ribera Baja Bizirik)
Posta kodea01213
INE kodea01047
Herritarraerriberabeitiar
Kokapena
Koordenatuak42°44′23″N 2°53′29″W
Thumb
Azalera27,74 km²
Garaiera482 metro
Distantzia30 km Gasteiza
Demografia
Biztanleria1.439 (2024)
16 (2023)
 626 (%43,5) (%50,3) 724 
Dentsitatea48,02 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 55,84
Zahartze tasa[1]% 21,08
Ugalkortasun tasa[1] 47,17
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 75,98 (2011)
Genero desoreka[1]% 7,85 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 9,94 (2013)
Euskara
Euskaldunak[2]% 23.58 + % 14.04 hartzaile (2021)
Kaleko erabilera [3]%  (2021)
Etxeko erabilera[4]% 5.81 (2021)
Datu gehigarriak
Sorrera data1095
Webguneahttp://www.riberabaja.eus
Itxi

Izena

Erriberabeitia izenaren amaierako –a artikulua da eta deklinatzean honela egin behar da: Erriberabeitia, Erriberabeitiarekin, Erriberabeitian...; baina Erriberabeitiko, Erriberabeititik, Erriberabeitira... Era berean, izen honek bere azken –a galtzen du ondoan beste determinatzaile bat edo adjektiboa daramanean; adibidez: Erriberabeiti maitea, Erriberabeiti osoan, Gure Erriberabeiti hau...[5]

Geografia

Ingurune naturala

Mendi gutxiko erliebea du Erriberabeitiak. Baia ibaiak udalerriaren mendebaldeko muga zeharkatzen du; ekialdeko muga, aldiz, Zadorrak.

Udalerri mugakideak

Ekonomia

Nekazaritza izan da udalerriaren ardatz ekonomiko tradizionala, gaur egun indarra galtzen ari bada ere.

Ribabellosan Arasur parke logistiko handia ireki zuten 2006ko urtarrilean. Oraindik ez da guztiz bukatu, baina 2008ko hasieran 70.000 m2 industria-nabe zituen jada. Ribabellosan bertan fabrikatzen dira Talgo trenen bagoiak 1964tik.

Banaketa administratiboa

Sei herrik osatzen dute udalerria:

Demografia

XX. mendearen lehen erdian Erriberabeitiak biztanle gutxi batzuk irabazi zituen, baina nekazaritzari lotutako udalerria izanik, 1950eko hamarkadatik aurrera galera iritsi zen. 1990eko hamarkadan 1950ean zituen biztanleen herena edukitzera iritsi zen. XX. mendearen amaieran eta XXI. mendearen hasieran aldaketa demografiko garrantzitsua gertatu zen, eta biztanle kopurua laukoiztu egin zen, batez ere Miranda Ebro hiriaren hazkundearen ondorioz hango jende asko Erriberabeitira etorri zelako bizitzera.

Informazio gehiago Erriberabeitiko biztanleria ...
Erriberabeitiko biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es
Itxi

Politika

Sakontzeko, irakurri: «Hauteskundeak Erriberabeitian»

2023-2027 legegintzaldia

2023ko hauteskundeen ondorengo Erriberabeitiako udalbatza

Alderdia

2023ko maiatzak 28

Zinegotziak Boto kopurua
Ribera Baja Bizirik (RBB)
4 / 9
230 (% 37,77)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
3 / 9
202 (% 33,17)
Alderdi Popularra (PP)
2 / 9
141 (% 23,15)
Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra (PSE-EE)
0 / 9
36 (% 5,91)
Datuen iturria: Hauteskunde emaitzak. Eusko Jaurlaritza

Boletin Oficial del Territorio Historico de Alava (Gaztelaniaz)

Alkateak

Hauek izan dira Erriberabeitiko azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia[6]
Felix Camara Molina[6]/Carlos Julian Sainz[7] 1979 1983 Independenteak[6] / Zentro Demokratikoaren Batasuna[7]
Luis Maria Primitivo Angulo Lopez 1983 1987 Euzko Alderdi Jeltzalea
Luis Maria Primitivo Angulo Lopez 1987 1991 Euzko Alderdi Jeltzalea
Luis Maria Primitivo Angulo Lopez[7] 1991 1995 Euzko Alderdi Jeltzalea
Jose Maria Unamunzaga Guinea 1995 1999 Alderdi Popularra
Jose Maria Unamunzaga Guinea[8] 1999 2002a[9] Alderdi Popularra[10]
Pedro Montoya Ruiz[9] 2002 2003 Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerra
Pedro Montoya Ruiz[9] 2003 2007 Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerra
Pedro Montoya Ruiz[9][11] 2007 2011 Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerra
Pedro Montoya Ruiz[9] 2011 2014b Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerra
Pedro Montoya Ruiz[9][12] 2014 2015 Ez esleituak
Peio Ruiz Garcia[6][13] 2015 2018c Euzko Alderdi Jeltzalea
Miren Santamaria Martinez[6][13][14] 2018 2019 Euzko Alderdi Jeltzalea
Miren Santamaria Martinez[14][15] 2019 2023 Euzko Alderdi Jeltzalea
Amado Martinez de Iturrate Kuartango[16][17][18] 2023 Jardunean Ribera Baja Bizirik

a 2001. urtean Jose Maria Unamunzaga 8 urtez gaitasungabetu zuten, Euzko Alderdi Jeltzaleari informazioa ukatzeagatik. 2002an zentsura-mozio bat bere kargutik bota zuen.

b 2014. urtean Pedro Montoyak bere alderdia utzi zuen, ez ordea bere kargua.

c Alkateak bere kargua utzi zuen, udalerri bertan dagoen Arasur parke logistikoa gidatzeko.

Kultura

Jaiak

  • Maiatzaren 15a, landa-herri guztietan bezala, San Isidro eguna.
  • Abuztuaren azken astean, Rivabellosako festak.

Ondasun nabarmenak

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.