Baia (ibaia)

From Wikipedia, the free encyclopedia

Baia (ibaia)map

Baia[1] Arabaren mendebaldeko herena iparraldetik hegoalderaino zeharkatzen duen 60 kilometroko ibaia da. Lurraldearen trantsizio-izaera, Atlantikoko eta Mediterraneoko eskualde biogeografikoen artekoa, zeharkatzen dituen paisaietan nabari da: hala, iparraldean sega-belardiak eta basoak dira nagusi; eta hegoaldean, berriz, zereal, erremolatxa eta patata soroak.

Datu azkarrak Datu orokorrak, Mota ...
Baia
Thumb
Datu orokorrak
Motaibai
Luzera35 km
Azalera344 km²
Geografia
Thumb
Koordenatuak42°40′31″N 2°55′45″W
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
Hidrografia
Arro hidrografikoaEbroren arro hidrografikoa
IturburuaGorbeia
Bokalea
()
Ebro
Itxi

Etimologia

Baia izena euskarazko «ibai(a)» hitzetik etorri bide da,[erreferentzia behar] gazteleraren eraginez itxuraldatua; azken finean, tautotoponimoa da.

Ibilbidea

Baia Gorbeiako mendigunean jaiotzen da eta Miranda Ebron (Burgos) egiten du bat Ebrorekin. Zuia, Urkabustaiz, Kuartango, Erriberagoiti eta Erriberabeitiko haranak zeharkatzen ditu, igarobide estuetan zehar —hala nola Andan eta Hereñan— bide eginez. Igarobide estu horietatik guztietatik aipagarriena Tetxako haitzartea da, Arkamu eta Badaia mendilerroen arteko ebaki ikusgarria.

Emariak infiltrazioak izaten ditu, material karstikoen eraginez; ondorioz, uda partean Baiak hondo arrokatsua agerian izaten du bere ibilguaren hainbat zatitan.

Ibilguak fisionomia eta egitura naturala gordetzen ditu, eta jatorri artifizialeko interbentzio edo zuzenketa gutxi daude. Erribera-basoak, batez ere haltzadiz —Atlantikoko haritz eta lizarrekin eta Mediterraneoko makal eta sahatsekin lagunduta— osatuak, ugari dira bere ibilguan zehar.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.