Gaubea
Arabako udalerria From Wikipedia, the free encyclopedia
Arabako udalerria From Wikipedia, the free encyclopedia
Gaubea[1] (ofizialki Valdegovía / Gaubea) Arabako mendebaldeko udalerri bat da, Añanako kuadrillakoa. Gasteiztik 42 bat kilometro mendebaldera dago, eta 1,139 biztanle ditu.
Gaubea | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Araba, Euskal Herria | |||||||||||
Uribarri Gaubea, udalerriko herriburua | |||||||||||
| |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||||
Lurraldea | Araba | ||||||||||
Eskualdea | Añana | ||||||||||
Izen ofiziala | Valdegovía / Gaubea | ||||||||||
Alkatea | Gorka Salazar Senso (Euzko Alderdi Jeltzalea) | ||||||||||
Posta kodea | 01.426-01.427 | ||||||||||
INE kodea | 01055 | ||||||||||
Herritarra | gaubear[1] | ||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Koordenatuak | 42°51′17″N 3°03′39″W | ||||||||||
Azalera | 244,06 km² | ||||||||||
Garaiera | 552-1.184 metro | ||||||||||
Distantzia | 42 km Gasteiza | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 1.066 (2023) −31 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 4,37 bizt/km² | ||||||||||
Hazkundea (2003-2013)[2] | % 3,37 | ||||||||||
Zahartze tasa[2] | % 23,01 | ||||||||||
Ugalkortasun tasa[2] | ‰ 16,95 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera tasa[2] | % 81,54 (2011) | ||||||||||
Genero desoreka[2] | % 13,53 (2011) | ||||||||||
Langabezia erregistratua[2] | % 8,67 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[2] | % 18,69 (2010) | ||||||||||
Kaleko erabilera [3] | % (2016) | ||||||||||
Etxeko erabilera[4] | % 5.15 (2016) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Webgunea | http://www.valdegovia.com/ |
Udalerriaren euskal izentzat Euskaltzaindiak Gaubea izena arautua du 2006az geroztik,[1] eta Gaubeako Udalak ere izen horixe onartua du udalerriaren euskal izen ofizialtzat. Lehenago, Gobiaran erabili izan da, gaztelaniazko Valdegovíatik itzulpena eginda.
Erliebe menditsua du Gaubeak, 552 eta 1.184 metro arteko garaiekin. Bertako mendirik ezagunena Carrias da, 1.130 metro garai. Omecillo ibaiak zeharkatzen du udalerria, Ebro ibaiaren ibaiadarra dena. Puron errekak ere zeharkatzen du Gaubea, Ribera herritik gertu arroila eder bat sortuz.
Udalerriaren eremuak itxura berezia duen arren Uribarri Gaubea herriburua erdigune geografikoan kokaturik dago, 552 metrotako altueran.
Leize artifizial ugari dago Gaubean, bereziki Barrio, Corro, Tobillas, Pinedo, Boveda eta Riberan. Haien ingurumarietan historiaurreko aztarna interesgarri anitz topatu da, Brontze Arotik Goi Erdi Arora arte zabaltzen omen direnak, esate baterako Ribotako menhirra, Uxama Barca (Osman), Pico de San Pedro (Uribarrin), Lastra (Karankan) eta Berbeia (Barrion) kastroak. Erromatarren garaian, autrigoien mendebaldean izanda, haien eragin handia jaso zuen Gaubeak. Orduko asentamenduen aztarnak ere aurkitu dira, La Arena (Tobillasen) eta El Llano (Gurendesen) besteak beste[5].
Aldaietaren antzeko gerriko apaindu batek Erdi Aroko lehen okupazioa kokatzen du «VI. eta VII. mendeetan, Juan Antonio Quirós arkeologoaren aburuz[6].
804 urtean Valpuestako apezpikutzaren barnean aipatzen da. Bertako agiri batean dioenez Juan apezpikuak Govia populatu zuen eta Gaztelako fundazio nukleotako bat bihurtu zen. Alfontso II.a Asturietakoak sustatu zituen populazio hauek presura bidez eta XII. menderako 30 monastegi inguru eraiki ziren Gaubeako lurretan[5]. garai hortakoa da Tobillasko Durruma eliza, Arabako zaharrena kontsideratua dagoena.
XI. mendean Lope Enekoitz Bizkaiko jaunak eskuratu zuen lurraldea eta XIV. mendean Gaztelako koroaren menpe gelditu zen, Villarcayoko eskumenean. XV. mendean Araban sartu zen Valle Real tituluarekin eta 1463. urtean Henrike IV.a Gaztelakoak Arabako hermandadeei zegokiela baieztatu zuen, eta 1483an zergak ordaintzetik aske gelditu ziren. 1501 urtean ordea Burgosko zergabiltzaileek hartu zituzten Gaubeako diruak, baina haranak protesta egin eta Errege-erregina Katolikoek 1503an arrazoia eman zioten, Errege eskutitz bidez Arabari zegokiola konfirmatuz. Auziak 1510 arte iraun zuen arren ez zen aldaketarik izan.
Araban bazegoen ere, gaubeako 19 parrokiak Burgosko artzapezpikuari zegozkion 1800. urtean. Karankako parrokia berezia zen, urte bakoitietan Burgosi zegokion eta bikoitietan Kalahorrari.
1835ean eta 1855ean kolera izurriteak jasa zituen Iberiar Penintsula osoak. Gaubeara 1855. urtekoa iritsi zen eta orduko herrigune handienetan izan zuen eragina, Berguenda, Gurendes eta Uribarrin hain zuzen ere. Bigarren karlistaldian (1872-1876) Araba komandantziatan banatu zen eta Gaubeak komandantzia bat osatu zuen, garai hartan 3.000 biztanleko herria baitzen[5].
2011. urtean, Bachicabo eta Barrio herrien artean Lantarongo konderriaren gaztelu zaharraren arrastoak aurkitu zituen Antxoka Martinez Velasco arkeologoak Los Castros izeneko haitzean. Erdi aroko zeramika puskak agertu ziren, aztarnenen jatorriko garaia kokatzen lagundu zutenak.[7]
Herri txiki eta kontzeju ugariz osatua dago, haren hiriburua Uribarri Gaubea da. Herrien zerrenda honakoa da:
Karkamu, Fresneda eta Ginea 1927 arte Lacozmonte desagertutako udalerrian zeuden. Aldiz, 1947an Alcedo herria Gaubeatik Bergonda udalerrira pasatu zen. Villanañek bere udalerria izan zuen, Bellojín ere hartzen zuena, 1841 eta 1923 artean.
1800 urtean 557 biztanle izatetik 1877an 3.509 izatera pasa zen Gaubea.
XX. mendearen lehen erdian Gaubeak biztanle kopurua mantendu zuen, baina nekazaritzari lotutako udalerria izanik, 1950eko hamarkadatik aurrera galera iritsi zen. 1990eko hamarkadan XX. mende hasierako biztanleen laurdena edukitzera iritsi zen. XX. mendearen amaieran eta XXI. mendearen hasieran berriro igotzen hasi zen biztanleria, eskualdeak hiriarekin zituen komunikazio bideak hobetzearen ondorioz batez ere.
Gaubeako biztanleria |
---|
Datu-iturria: www.ine.es |
2023ko hauteskundeen ondorengo Gaubeako udalbatza | |||||
Alderdia |
2023ko maiatzak 28 | ||||
Zinegotziak | Boto kopurua | ||||
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ) | 5 / 9 |
||||
Euskal Herria Bildu (EH Bildu) | 3 / 9 |
||||
Alderdi Popularra (PP) | 1 / 9 |
||||
Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra (PSE-EE) | 0 / 9 |
||||
Datuen iturria: Hauteskunde emaitzak. Eusko Jaurlaritza |
Hauek izan dira Gaubeako azken alkateak:
Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia[8] | |
Jose Maria Beltran de Salazar Varona[8][9][10] | 1979 | 1983 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Jose Maria Beltran de Salazar Varona[9] | 1983 | 1987 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Ignacio Barredo Perez | 1987 | 1991 | Independenteak | |
Jesus Maria Beltran de Salazar Varona[9] | 1991 | 1995 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Juan Antonio Pinedo Cerrillo[9] | 1995 | 1998a | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Francisco Javier Unanua Pascual[11][12] | 1998 | 1999 | Unidad Alavesa | |
Francisco Javier Unanua Pascual[12][13] | 1999 | 2003 | Agrupacion Valdegovia | |
Francisco Javier Unanua Pascual[12][13] | 2003 | 2007 | Agrupacion Valdegovia | |
Juan Carlos Ramirez-Escudero Isusi[12][13] | 2007 | 2011 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Juan Carlos Ramirez-Escudero Isusi[12] | 2011 | 2015 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Juan Carlos Ramirez-Escudero Isusi[8][12] | 2015 | 2019 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Juan Carlos Ramirez-Escudero Isusi[12] | 2019 | 2021b | Euzko Alderdi Jeltzalea[14] | |
Gorka Salazar Senso[12] | 2021 | 2023 | Euzko Alderdi Jeltzalea | |
Gorka Salazar Senso[15] | 2023 | Jardunean | Euzko Alderdi Jeltzalea |
a Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu.
b 2021ean Juan Carlos Ramirez-Escudero Isusi alkateak erretiroa hartu zuen 65 urte bete ostean.
Araba Bus sareko lineak zerbitzua ematen dio udalerri honi:
|
Gaubeako lurretan euskaraz mintzo zirela argi uzten dute bertako toponimoek, besteak beste, Astulez, Basabe, Anderexo edo Karanka izenek.[erreferentzia behar]
2016an Gaubeako populazioaren artean %27,7 euskalduna zen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.