euskal arkeologoa From Wikipedia, the free encyclopedia
Juan Antonio Quirós Castillo Euskal Herriko Unibertsitateko Arkeologiako katedraduna da. University College Londoneko Institute of Archaeologyn ohorezko ikertzaile senior kidetua da. Eusko Jaurlaritzak onartutako Kultura Ondare eta Paisaiak Ikertzeko Taldeko IP, eta Euskal Herriko Unibertsitateak argitaratzen duen "Documentos de Arqueología Medieval" serieko zuzendaria. Gainera, kontratupeko irakaslea izan da Pisako Unibertsitatean, eta doktoratu aurreko bekaduna Oviedoko Unibertsitatean, Sassarin eta Erromako Historia eta Arkeologiako Espainiako Eskolan (CSIC). Sienako Unibertsitatean ere doktoretza ondoko bekadun izan da.
Juan Antonio Quirós | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | 1968 (55/56 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Oviedoko Unibertsitatea |
Doktorego ikaslea(k) | Carlos Tejerizo García (en) |
Hizkuntzak | gaztelania italiera ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | arkeologoa eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Pisako Unibertsitatea Londresko University College (2007ko irailaren 1a - 2021eko abuztuaren 31) Euskal Herriko Unibertsitatea (2010 - |
Kidetza | UCL Institute of Archaeology (en) |
Proiektu arkeologiko ugari zuzendu ditu Italian, Frantzian, Gaztela eta Leonen, Euskal Herrian eta Asturiasen. Hainbat aldizkariren eta bildumen argitaratze batzordeko kide da. Aldiakriak hauek dira: Archeologia Medievale, Arqueología de la Arquitectura, Munibe, Journal of Iberian Medieval Studies, Facta, Boletín del Museo Arqueológico Nacional, Territorio Sociedad y Poder. Eta bildumak, hauek: Storia dei paesaggi medievali, Altomedioevo, Museo della Città e del Territorio, Àgira. Conferences on Medieval Archaeology in Northern Iberia saila antolatzen du.
Bere ikerketa-ildo nagusiak hauek dira: Erdi Aroko Arkeologia, Mediterraneoko Arkeologia, tokiko gizarteen Arkeologia, Nekazaritza Arkeologia, Paisaien Arkeologia eta Arkitekturen Arkeologia[1].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.