Durruma eliza (Tobillas)
Tobillasko San Roman eliza From Wikipedia, the free encyclopedia
Tobillasko San Roman eliza From Wikipedia, the free encyclopedia
Durruma eliza (gaztelaniaz: Iglesia San Román de Tobillas) Tobillas herrian dagoen eliza aurre-erromanikoa da, Gaubea udalerrian. Arabako eliza zaharrena kontsideratzen da[1][2].
Durruma eliza (Tobillas) | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Araba |
Herria | Gaubea eta Tobillas |
Koordenatuak | 42°52′49″N 3°11′05″W |
Abito abadeak 822ko azaroaren 17an egindako testamentuan Tobillasko Durruma monasterioari egindako emanaldiak agertzen dira:
Wikitekan bada UEUren liburu batetik ateratako testu zatia: Abito abadearen testamentua | |
Liburu osoa: Euskal Herriko Erdi Aroaren Historiarako dokumentu idatzi eta grafikoen iruzkin-ereduak |
« |
Nik, Abito abadeak, Tobillas izeneko lekuan bizi naizenak, Romano eta Azisklo, Zipriano gotzaina eta Klemente Santuen monasterioari, zeina duela gutxi nire eskuekin altxa bainuen, nire ondasun guztiak eman eta eskaintzen dizkiot, orain ditudanak eta horrela datzanak, eta geroago ere ekar ditzakedanak. |
» |
—[3]. Testu osoa irakurtzeko Wikisourcen duzu eskuragarri |
Hasierako fase hartakoak dira elizaren oinarriak eta burua. X mendean Vigila presbiteroak elizan egindako lanak aipatzen ditu eta ordukoak dira tobazko kupula batez estalitako absidea eta leiho bat. Garai hartako dobelak sarrerako arkuan erabilita daude. Ex novo aulkiteria erabiltzen aurrekaria izan zen. Vigilak beraz 939an idatzitako eskuizkribu bat aurkitu zen 1980ko berriztatze lanetan.
Hirugarren fase batean eraikin erromanikoa altxatu zen. Oso aldatua dagoen arren sarrerako arkua, frisoak eta kanala mantentzen dira[4]. Mendeetan zehar berrizten eta aldatzen joan da eliza.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.