kristautasuneko figura nagusia From Wikipedia, the free encyclopedia
Jesus Nazaretekoa[1] edo Jesu Kristo[1] (Betleem,[oh 1] K.a. 8 / K. o. 1 – Jerusalem, K. o. 29 / 33) erlijioaren erreformatzaile eta zabaltzailea izan zen, Judeako lurraldean bizi izan zena.[2][3] Kristautasunaren figura zentrala da, eta historiako pertsonarik esanguratsuena dela esaten dute iturri askok[4]. Kristau gehienek sinisten dute Jainko Semearen gizakundea dela eta Itun Zaharrak profetizatzen zuen mesiasa edo kristoa[5][6].
Jesus Nazaretekoa | |||
---|---|---|---|
(VI. mendea) | |||
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Betleem, Nazaret eta ezezaguna, K.a. 4. urtea inguru | ||
Herrialdea | Herodesen Erresuma | ||
Bizilekua | Nazaret Kfar Nahum Galilea | ||
Talde etnikoa | Juduak | ||
Lehen hizkuntza | Galilean dialect (en) Bibliako hebreera aramera | ||
Heriotza | Kalbario, 30eko apirilaren 7a (33/34 urte) | ||
Hobiratze lekua | ezezaguna Hilobi Santuaren eliza Talpioteko hilobia Lorategiko hilobia hilobia hutsik Jerusalem | ||
Heriotza modua | heriotza zigorra: Gurutziltzaketa | ||
Familia | |||
Aita | Josef Nazaretekoa, Jainko Aita, baliorik ez | ||
Ama | Maria | ||
Ezkontidea(k) | ezezaguna | ||
Bikotekidea(k) | ikusi
| ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Haurrideak | ikusi
| ||
Familia | ikusi
| ||
Leinua | Familia Santua Davidic line (en) | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | ezezaguna baliorik ez | ||
Hizkuntzak | Galilean dialect (en) Bibliako hebreera koinéa aramera | ||
Ikaslea(k) | |||
Jarduerak | |||
Jarduerak | predikaria, profeta, zurgina, errabinoa, taumaturgoa, erlijio burua, sendalaria, Mesiasa, predikaria, irakaslea, erlijio sortzailea, tektōn (en) eta pastor (en) | ||
Lantokia(k) | Galilea eta Jerusalem | ||
Enplegatzailea(k) | ezezaguna | ||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||
Influentziak | Joanes Bataiatzailea | ||
Kidetza | Hirutasun | ||
Mugimendua | apokaliptizismoa | ||
Genero artistikoa | parabola | ||
Santutegia | |||
Eguberria, Pazkoa eta Jesu Kristoren jaiegunak | |||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | judaismoa Eseniarra | ||
Antzinaroko historialari moderno ia guztiek uste dute Jesus historikoki existitu zela[oh 2] nahiz eta Jesus historikoaren bilaketak ez duen adostasun handirik lortu Ebanjelioen fidagarritasun historikoari dagokionez, zein Jesusek Biblian duen irudiak Jesus historikoa zein mailatan erretratatzen duenaren inguruan[13][14][15]. Jesus galilear judu bat izan zen[16], Joan Bataiatzaileak bataiatu ostean bere ministerioa hasi zuena. Ebanjelioen ahozko transmisioa egin zuen[17], eta askotan "errabino" deitu zuten[18]. Jesusek bere inguruko juduekin eztabaidatu zuen Jainkoa gurtzeko moduaz, sendaketak egin zituen, parabolen bidez irakatsi zuen eta jarraitzaileak bildu zituen[19][20]. Atxilotu zuten eta sanedrinaren aurrera eraman zuten[15], berriro itzuli zuten Erromako gobernuaren eskuetara eta gurutziltzatu zuten Pontzio Pilatosen aginduz[19]. Bere heriotzaren ostean, bere jarraitzaileek pentsatu zuten hildakoen artetik itzuli zela, eta sortu zuten komunitateak ebentualki Eliza goiztiarra osatu zuen[15].
Jesusen jaiotza urtero abenduaren 25ean ospatzen da (edo urtarrileko hainbat datetan ekialdeko elizetan) Gabon egun gisa. Bere gurutziltzaketa Ostiral Santuan oroitzen da eta berpizkundea Pazkoan. Munduko leku gehienetan erabiltzen den "AD" egutegia, latinezko Anno Dominitik ("Jaunaren urtean") edo beste batzuetan erabiltzen den "K. o" (Kristo ondorengo) Jesusen jaiotzaren ustezko dataren arabera definitzen da[21].
Kristau doktrinak sinisten du Jesus Espiritu Santuak sortu zuela, Maria izeneko birjina batetik jaio zela, mirariak egin zituela, Eliza Kristaua sortu zuela, gurutziltzatuta hil zela bekatuak berrerosteko, hildakoen artetik berpiztu zela, Zerura igo zela eta egunen batean berriro itzuliko dela[22]. Kristau gehienek uste dute Jesusek gizakiari baimendu ziola Jainkoarekin berradiskidetzea. Nizeako Kredoak dio Jesusek azken auzian bizirik zein hilik daudenak epaituko dituela[23] bere gizakundea baino lehen edo ondoren[24][25][26], Kristau eskatologian bigarren itzulerarekin lotzen den gertaera[27]. Kristauen gehiengo oso zabalak Jesus Jainkoaren Semetzat du, Hirutasunaren hiru pertsonetatik bigarrena. Elkargo kristauen kopuru txiki bat bakoiztarra da, osorik edo zati batean, uste dutelako ez dela idazkunetan agertzen.
Jesus figura garrantzitsua da mugimendu eta erlijio ez-kristauetan. Islamean Jesus (Isa gisa transliteratzen dena) Jainkoaren profeta garrantzitsutzat eta Mesias gisa dute.[28][29][30] Musulmanek uste dute Jesusek idazkiak ekarri zituela eta birjina batetik jaio zela, baina ez dela Jainkoaren semea. Koranaren arabera, Jesusek ez zuen inoiz jainkotartasuna aldarrikatu.[31] Musulman gehienek ez dute uste Jesus gurutziltzatu zutenik, baizik eta Jainkoak fisikoki igo zuela Zerura. Judaismoak, kontrara, ez du uste Jesus itxoiten duten Mesiasa izan zenik, argudiatzen ez zituela profezia mesianikoak bete, eta ez zela ez jainkotiarra ez inoiz berpiztu[32].
Jesusen garaian judu batek izen bakarra izan ohi zuen, askotan "<aitaren izena>ren semea" formularekin edo jaiolekuaz jarraituta[33]. Euskaltzaindiaren arabera Jesus Nazaretekoa edo Jesu Kristo dira erabili behar diren izenak[1], hala ere Bibliaren itzulpenetan "Jesus Nazaretarra" ere agertzen da, Itun Berran ohikoena den izendapena[34]. Jesusen bizilagunek Nazareten bera izendatzeko "arotza, Mariaren semea eta Santiago, Jose, Judas eta Simonen anaia anaia" dela esaten dute[35], "arotzaren semea"[36] edo "Joseren semea"[37]. Joanen Ebanjelioan Filipek "Jesus Jose Nazaretekoaren semea" dela aipatzen du[38].
Jesus izenak, jatorrian, «Yahvehk salbatzen du» esan nahi zuen arameraz.[39][40] Hebreeraz Iehoshua (ישׁו, Yēšûaʿ) zen, eta hortik latinera pasa zen, Iesus forman.
Kristo hitza latinetik dator (christus) eta hori era berean grezieratik (Christós - 'Χριστoς' /khristos/). 'Χριστoς', halaber, hebreeratik dator eta bertan meshiah erabiltzen da. Haren esanahia, hizkuntza horietan guztietan, «olioztatua» da.
Izen horrekin juduek euren apaiz, errege eta profetak izendatzen zituzten, Jainkoaren izenean hitz egiteko olioz igurtzi behar baitziren. Jesus Nazaretekoaren jarraitzaileek ere titulu hau eman zioten, Jesu Kristo deituta.[41] Denborarekin Kristo izena Jesusen baliokide bilakatu zen.
II. mendetik aurrera, Jesus Nazaretekoaren jarraitzaileei kristau deitzen hasi ziren Antiokian, kristoa jarraitzen zutela esaten baitzuten.
Jesusen historia ezagutzeko oinarri garrantzitsuena Itun Berria da, bereziki bere jarraitzaileek idatzitako lau Ebanjelioak. Hala ere, ez dira liburu historikoak, gaur egun ulertzen den bezala, Jesusengan sinesten zuten bere jarraitzaileek idatzitako lanak baizik, Jesus Jainkoaren Semea eta Gizadiaren salbatzailea dela adierazteko.
Jesusen jaiotza eta haurtzaroa ezagutzeko iturri bakarrak Mateo (Mt 1:18-2) eta Lukasen (Lk 1:5-2) ebanjelioak dira. Markosen eta Joanen ebanjelioetan ez dira gai horiek aipatzen.[42][43]
Joan Bataiatzaileak Jesusen berri eman zuen bere bizitzan zehar. Jesusek Joanen bataioa jaso zuen Jordan ibaian, eta une hartan Espiritu Santua jaitsi zen Zerutik uso itxuran, eta Jainkoaren ahotsa entzun zen Jesus bere seme maitea zela aitortuz.
Bataioaren ondoren, Jesus basamortura joan zen berrogei eguneko baraua egitera. Aldi hartan, Satanek tentatu zuen hiru aldiz. Horren ostean, bere jarraitzaileak (Apostoluak) aukeratu zituen, Galileara itzuli zen eta han hasi zuen bere bizitza publikoa.
Bere jarraitzaileekin batera (Apostoluak eta gainerako ikasleak), Jesus Galilea eta Judea lurraldeetan zehar ibili zen bere mezua zabaltzen eta mirariak egiten.[45] Aldi honen iraupenari buruz ez dugu datu zehatzik. Hala ere, Joanen ebanjelioan aipatzen den bezala, Jesus hiru aldiz igo zen Jerusalemera Pazko judua ospatzera bere ikasleekin. Hori dela eta, Jesusen bizitza publikoa hiru urte ingurukoa izan zela uste dute aditu gehienek. Beste ebanjelioek Jerusalemen ospatu zuen Pazko bakarra aipatzen dute. Pazko horretan gertatu zen Jesusen azken afaria, nekaldia, heriotza eta piztuera.
Jesusen bizitza publiko gehiena Galileako iparraldean gertatu zen, Tiberiades lakuaren inguruan, Kafarnaum herritik gertu. Hala ere, Kana, Nazaret, Nain, Betsaida eta beste herri galilear batzuetan ere ibili zen. Judean Jerusalen, Betania, Jeriko... bisitatu zituen.
Jesusek 12 Apostolu aukeratu zituen, bere jarraitzaile leialenak izateko. Petri eta Andres anaiak eta Jakue eta Joan anaiak ziren taldearen gunea, lehendabizi aukeratutakoak. Beraien bizimoduari buruz, badakigu lau horiek (eta seguru beste batzuk ere) arrantzaleak zirela, familia apalekoak, baina bazeuden bestelakoak ere, Mateo zerga-biltzailea, esaterako.
Jesusek sinagoga eta toki publikoetan hitz egiten zuen, eta ebanjelioen arabera, jendetza izugarriak biltzen ziren berari entzuteko. Parabolak erabiltzen zituen Jainkoaren Erreinuaren izaera azaltzeko, eguneroko gertakizun arruntetan oinarritutako ipuinak: ezagunak dira, besteak beste, seme galduarena, ardi galduarena, galburuarena, Epulon aberatsa eta Lazaro behartsuarena, ezkontzara gonbidatutako neskatilena, eta abar haren mezua maitasunean oinarritzen zen, baita etsaiei agertu beharreko maitasunean ere. Jainkoaren gertutasuna azpimarratzen zuen, Jainkoari Abba (Aita) deituz. Jainkoa gertu zegoela zioen, bereziki bekatari eta ahulenei bihotz berritzeko eta berarengana gerturatzeko dei eginez.
Jesusek hainbat mirari egin zituen bere bizitzan zehar.[46] Ebanjelioetan 27 mirari aipatzen dira: motaren arabera, honela sailka daitezke:
Jesusen etsaien arabera, mirariok egiteko ahalmena Deabruagandik zetorkion. Jesusek, hala ere, sendo defendatu zuen bere burua, egintza harrigarriak eginez. Mirariak egiteko ahalmena eman zien bere ikasleei. Gainera, Jesusen ikasle izan ez arren bere izenean mirariak egiten zituen gizon baten aipamena ere egiten da ebanjelioan.[47]
Ebanjelio sinoptikoetan agertzen denez, Jesus Jerusalema zihoala mendi batera (Tabor mendia) igo zen Petri, Joan eta Jakuerekin batera. Otoitzean zegoela aurpegia aldatu zitzaion eta bere jantzia zuri ikusgarri bihurtu zen. Moises eta Elias profetak agertu ziren bere ondoan, eta Zerutik ahots bat entzun zen: "Hau da nire Semea, nire maitea, entzun iezaiozue". Apostoluek ez zuten honetaz ezer esan, Jesus berpiztu zen arte.[48]
Ebanjelio guztietan aipatzen da Jesus Jerusalemen astakume baten gainean eserita sartu zela. Jendetzak "Daviden Seme" gisa goraipatu zuen, baita errege gisa ere.[49] Horrek agintari politiko eta erlijiosoen artean ezinegona sortu zuen.
Sinoptikoen arabera, Jesus Tenpluan sartu zen eta bertan merkatariak negozioetan ikusi zituen. Otoitz lekua lapur-zulo bihurtu zela esan zuen, eta merkatari guztiak kanporatu zituen eta animaliak (sakrifikatzeko zeudenak) askatu egin zituen.[50] Tenpluaren erorketa, nekaldia eta eliza berriaren sorrera aurreikusi zituen.
Ebanjelioen arabera, Pazko Afaria Jerusalemen egin zuen Apostoluekin. Apostoluetako batek, Juda Iskariotek, salduko zuela aurreikusi zuen bertan. Afaltzen ari zirela, ogia hartu, bedeinkatu eta hitz hauek esan zituen: "Har ezazue eta jan guztiok honetatik. Hau nire gorputza da, zuentzat emango dena". Afalondoan, ardoaren kaliza harturik, zera esan zuen: "Har ezazue eta edan, guztiok honetatik. Hau nire odolaren kaliza da, Itun Berri eta betikoaren odola, zuentzat eta guztientzat bekatuak barkatzeko isuriko dena. Egizue hau nire oroigarri".
Ekintza hau biziki garrantzitsua da Eliza Katolikoarentzat (baita beste eliza kristauentzat ere, jakina). Katolikoek Azken Afarian Eukaristia eta Abadetzako sakramentuen sorrera ikusten dute.
Afaldu ondoren, Jesus bere ikasleekin Getsemaniko baratzera joan zen otoitz egitera. Apostoluek ezin izan zuten otoitzean jarraitu, eta loak hartu zituen. Jesusek bazekien zer zetorkion (heriotza), eta momentu gogorra izan arren, Jainko Aitaren nahia betetzea erabaki zuen oso-osorik.
Bat-batean Juda agertu zen erromatar eta farisear talde batekin. Jesusi musu eman zion, eta horrela soldaduek harrapatu egin zuten. Apostolu batzuk erresistentzia jarri zuten arren (Petrik soldadu bati belarria moztu zion) azkenean guztiek alde egin zuten Jesus bakarrik utzita. Judak, zer egin zuen jakitean, bere buruaz beste egin zuen.
Jesus Kaifas apaiz nagusiaren aurrera eraman zuten, eta bertan Sanedrinak (juduen epaitegia garai hartan) epaitu egin zuen gezurrezko testigu batzuei entzunda. Baina deklarazioak bat ez zetozela eta, Kaifasek zuzenean galdetu zion Jesusi ea bera zen etortzeko zegoen Mesias. Jesusek erantzun zion: "Zeuk esan duzu". Horregatik, Abade nagusiak biraoa esan zuela aldarrikatu zuen eta heriotza merezi zuela pentsatu zuten.[51]
Hurrengo goizean Pontzio Pilatoren aurrera eraman zuten Jesus, herria nahasten zebilelako salaketapean.[52] Pilatok galdeketa egin zion, baina ez zion errurik aurkitu. Hala ere, abade nagusiak eta bere jarraitzaileak bere aurka hain gogor jotzen zutela ikustean amore eman zuen eta Barrabas izeneko gaizkilea askatu zuen Jesusen ordez. Jesus gurutzean hiltzeko agindu zuen, baina erabakiarekin ados ez zegoela adierazteko eskuak garbitu zituen guztien aurrean.[53]
Jesus torturatu egin zuten soldaduek, eta arantzazko koroi bat jarri zioten, "Agur, Juduen errege" iseka egiten zioten bitartean. Bere gurutzea hartu eta Golgota mendira igoarazi zuten, Zireneko Simon izeneko baten laguntzaz. Han bere jantziak zozkatu eta lapur biren erdian gurutziltzatu zuten.
Eguerdian Jesusek garrasi latz bat bota zuen: E′li, E′li, la′ma sa‧bach‧tha′ni? ("Ene Jainko, ene Jainko, zergatik utzi nauzu bertan behera?"). Une hartan Jesusekin ziren bere ikasleetako batzuk: Mateo eta Markosen arabera, emakume batzuk zeuden negarrez. Joanek Jesusen ama Maria eta Jesusen ikasle maiteena (Joan bera, kristau tradizioaren arabera) aipatzen ditu. Azken momentuan beste garrasi bat egin zuen : "Aita, zure eskuetan uzten dut nire espiritua". Eta une hartantxe azken arnasa eman zuen.[54]
Jesusen adiskide zen Arimateako Jose fariseoak Pilatori Jesus hilobi berri batean hilobiratzeko baimena eskatu zion.[55] Hilobia harri handi batez estali zuen, eta, Mateoren arabera, erromatar soldadu batzuk jarri zituzten hilobi aurrean, Jesusen ikasleek gorpua lapur ez zezaten.
Lau ebanjelioetan azaltzen denez, Jesus hirugarren egunean piztu egin zen hilen artetik. Maria Magdalena (Jesusen jarraitzailea) izan zen Jesus berpiztua ikusi zuen lehen pertsona, baina beste ikasle guztiek ere ikusi zuten. Piztuera lau ebanjelioetan kontatzen da, baina historia ez da berbera, eta detaile asko aldatu egiten dira batetik bestera.
Jesusen jarraitzaileen dokumentuez beste (Itun Berriko ebanjelioak), Jesus Nazaretekoa aipatzen duten historialari fedegabeen dokumentuak oso gutxi dira. Nabarmenenak hauek dira:
Flavio Josefo (K.o. 38-100), historialari judua, erromatarren zerbitzura. Antzinate judua liburuan, Jesusen izena aipatzen du. "Garai horretan, Jesus bizi izan zen, gizon jakintsua, baldin eta gizon deitzerik badago (...). Gure nazioko pertsona nagusiek eginiko salaketa tarteko, Pilatosek gurutzean hiltzera kondenatu zuen. Baina maite zutenek ez zuten utzi." (Flavio Josefo, Antzinate judua, XVIII.liburua, 63).
Tazito (K.o. 55-120), historialari latindarra eta politikari erromatarra. "Bazebiltzan zurrumurru batzuk, Neroni Erroma erretzea egozten ziotenak. Esamesak isiltzeko, errudun batzuk aukeratu zituen, kristauak. Herriak gorroto zien. (...) Izen horren sortzailea, Kristo, Pontzio Pilatos gobernadoreak kondenatu zuen hiltzera, Tiberio enperadorearen agintaldian" (Tazito, Annales III, XV, 44).
Plinio Gaztea (K.o. 61-114) Gobernadore erromatarra Bitinian (egungo Turkia). 112. urtean, gutun bat idatzi zion Trajano enperadoreari, kristauekin izan behar zuen jokabideari buruz aholkua eskatzeko. Gutunean Jesus aipatzen du. "Kristauen erru bakarra hauxe zen: ohitura zutela egun jakin batean egunsentiaren aurretik elkartzea, eta, bata bestearen atzetik, Kristori kanta bat errezitatzea, Jainkoa balitz bezala" (Plinio Gaztea, Trajanori gutuna, 10,96).
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.