Anno Domini
Mendebaldeko egutegiaren aroa From Wikipedia, the free encyclopedia
Anno Domini (latinezko esaldia; euskaraz «Jaunaren urtean») —labur, A. D.— edo Kristo ondoren(go) —labur, K.o.[1][2][3]— Jesus Nazaretekoa jaio zenetik zenbatutako data dela erakusten duen egutegi-adierazgarria da, horixe baita kristau aroaren hasiera.[4]

Juliotar eta gregoriotar egutegiek adierazgarri hau erabiltzen dute. Jatorrizko latindar esaera Anno Domini Nostri Iesu Christi gero Anno Domini izatera erraztu zuten.
Historia
Joanes I.a Aita Santuak 525ean Dionisio Eskasa fraide eta matematikariari eskatu zion Jesukristoren jaiotza urtea zehaztea kristau era finkatzeko. Tamalez, Dionisiok Herodes Handiaren erreinaldiaren data jartzean lau eta zapi urteen arteko hutsa egin zuen,[5] Jesus 748 a.u.c.-en ordez 753 a.u.c. (ab urbe condita edo Erroma eratu zenetik) urtean jaio zela esanez.
Mendebaldeko Europan VIII. mendean zehar onartu zuen sistema eta Ekialdean XVI. mendean eta handik mundu osora zabaldu zen.
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.