From Wikipedia, the free encyclopedia
Jose, Kaifasen semea (hebreeraz: יוסף בַּר קַיָּפָא, Yosef Bar Kayafa), Kaifas (antzinako grezieraz: Καϊάφας) izenaz ezagunagoa, Itun Berriaren arabera, erromatarrek izendaturiko juduen apaiz nagusia izan zen, Jesus Nazaretekoa hiltzeko azpijokoak zuzendu zuena. Kaifas Jesusen etsai nagusia izan zen eta Bibliak honela azaltzen du bion arteko epaia:
« | Jesus atxilotu zutenek Kaifas apaiz nagusiaren etxera eraman zuten, han bilduak baitziren lege-maisu eta herriko zaharrak. Pedro, Jesusi urrutitik jarraituz, apaiz nagusiaren jauregiraino joan eta, barrura sarturik, morroiekin eseri zen, hura guztia zertan amaitzen zen ikusteko. Apaizburuak eta Biltzar Nagusi osoa Jesusen kontra gezurrezko lekukotasun bila zebiltzan, heriotzara kondenatzeko; baina ez zuten aurkitu, gezurrezko lekuko asko azaldu arren. Azkenean, bi azaldu ziren, esanez: «Honek esana du: Jainkoaren santutegia desegin dezaket eta hiru egunetan berreraiki». Orduan, apaiz nagusiak zutitu eta galdetu zion: –Ez al diezu deus erantzun behar zure kontra ateratzen dituztenei? |
» |
—Mateoren Ebanjelioa 26:57-68 |
Kaifas | |||
---|---|---|---|
18 - 36 ← Simon ben Camithus (en) - Jonathan ben Ananus (en) → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | I. mendea | ||
Heriotza | I. mendea ( urte) | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | kohen (en) eta politikaria |
Jerusalemen 1990ean bere izena zekarren hezurtegi bat topatu arren[1], adituek faltsua dela uste dute[2].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.