From Wikipedia, the free encyclopedia
Jakue Zuzena[1] —latinez: Iacobus, hebreeraz: יעקב, Ya'aqov eta antzinako grezieraz: Ἰάκωβος, Iákōbos izenetik ekarria— (?, I. mendearen hasieran – Jerusalem, 62[2] edo 69) Jesus Nazaretekoaren anaia, kristautasun goiztiarraren figura garrantzitsua eta Jerusalemgo komunitate judu-kristauaren (ekklēsia) liderra izan zen, «eliza guztien artean erdigunea izan zena». Itun Berrian Santiago, Jesusen anaia (Mk 6:3, Mt 13:55 y Eg 1:14) eta Santiago, Jaunaren anaia (Ga 1:19) izendatzen dute.
Jakue Zuzena | |||
---|---|---|---|
62 - Simeon of Jerusalem (en) → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Nazaret, I. mendea | ||
Heriotza | Jerusalem, 62 ( urte) | ||
Heriotza modua | heriotza zigorra: Harrikatzea | ||
Familia | |||
Aita | Josef Nazaretekoa, Alphaeus | ||
Ama | Maria, Maria Kleofasena | ||
Seme-alabak | |||
Haurrideak | ikusi
| ||
Irakaslea(k) | Jesus Nazaretekoa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | presbiteroa | ||
Santutegia | |||
Urriaren 23 | |||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | kristautasuna |
Gutxi ezagutzen da Jesusen Gurutziltzaketaren aurreko bere bizitzaz. Paulok bere epistoletan berpiztutako Jesusen agerpenetako baten lekuko bezala aipatu zuen eta ekklēsiaren hiru «zutabe»etako bat bezala hartu zuen, Zefas (Petri) eta Joanekin batera.[3] Komunitate judeokristauaren buru eta bozeramaile gisa, Apostoluen Eginen liburuak paper erabakigarria eman zion Jerusalemgo kontzilioaren ebazpenen egile nagusi gisa.[4] «Zuzena» epitetoa, bere izenari erantsia, judu-legea zorrotz betetzeren aldekoa zelako; Paulok Jerusalemera egindako azken bisitan, Jakuek konbentzitu zuen Jerusalemgo tenpluan garbiketa errituala egiteko, bere fedea frogatzeko eta Torahren aurkako matxinada irakasteko zurrumurruak ukatzeko.
Kristautasun goiztiarren eta Bigarren Tenpluko judaismoaren barruan Jakueren ospea eta eragina aipatzen dute zenbait iturri kristauk eta Flavio Josefo historialari judu-erromatarrak, Ananias ben Ananias apaiz goren izendatu berriaren aginduz exekutatu zutela diotenak. Exekuzioaren arrazoi zehatza eztabaidagai da.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.