From Wikipedia, the free encyclopedia
Tiberio (latinez Tiberius Caesar Dīvī Augustī Fīlius Augustus; Erroma, K.a. 42ko azaroaren 16a - Miseno, Bacoli, K. o. 37ko martxoaren 16a) erromatar enperadorea izan zen 14 eta 37 bitartean. Augustok, lehen enperadoreak, semeordetzat harturik, bere izenak eman zizkion. Hala ere, jaiotzez, Klaudia familiakoa zen Tiberio: Tiberio Klaudioren eta Liviaren semea zen. Hori dela-eta, julio-klaudiarra deitzen zaio leinu horri.
Tiberio | |||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
ezezaguna - 37
K.a. 13 - K.a. 13
K.a. 7 - K.a. 7
31 - 31
21 - 21
18 - 18
14ko irailaren 18a - 37ko martxoaren 16a ← Zesar Augusto - Kaligula → | |||||||||||||||
Bizitza | |||||||||||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Tiberius Claudius Nero | ||||||||||||||
Jaiotza | Erroma, K.a. 42ko azaroaren 16a | ||||||||||||||
Heriotza | Miseno (en) , 37ko martxoaren 16a (77 urte) | ||||||||||||||
Hobiratze lekua | Augustoren Mausoleoa | ||||||||||||||
Heriotza modua | berezko heriotza | ||||||||||||||
Familia | |||||||||||||||
Aita | Tiberius Claudius Nero, Marcus Gallius, Zesar Augusto | ||||||||||||||
Ama | Livia Drusila | ||||||||||||||
Ezkontidea(k) | Julia Maior (K.a. 11 - K.a. 2) Vipsania Agrippina (K.a. 19 - K.a. 11) | ||||||||||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||||||||||
Haurrideak | ikusi
| ||||||||||||||
Leinua | Julio-Klaudiar leinu Claudii Nerones (en) Julii Caesares (en) | ||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||
Hizkuntzak | latina antzinako greziera | ||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||
Jarduerak | militarra, politikaria eta soldadua | ||||||||||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||||||||
Erlijioa | Antzinako Erromako erlijioa | ||||||||||||||
Tiberio Klaudioren eta Liviaren semea zen. Livia Augustorekin ezkondu zen bigarrenez, eta enperadorearen familiako kide bihurtu zen horrela Tiberio. Giro militarrean hezi zen, eta Panonian eta Dalmazian lortutako garaipenei esker ospetsu egin zen Erroman. K.a. 12. urtean, Augusto enperadoreak bultzatuta, bere emaztearengandik banatu eta haren alaba Juliarekin ezkondu zen. Sei urte geroago tribuno egin zuten baina, emaztearekin izan zituen arazo batzuk zirela-eta, Rodas uhartera erbesteratu zen. Enperadorearen kargua betetzeko legezko oinordekoak hil eta Julia atzerriratu zutenean, Erromara itzuli zen Tiberio eta garaipen sonatuak lortu zituen Germanian. Augustok, ondorioz, semetzat hartu zuen eta hura hil zenean, K. o. 12an, enperadore izendatu zuen senatuak.
Agintaldiko lehen urteetan sendotu egin zituen inperioko ekonomia eta erakundeak eta, horretarako, mugak zehazteaz gainera, gastu publikoak murriztu zituen. 23. urtean, Druso semea hil zenean, kontseilarien esku utzi zuen aginpidea eta ustelkeria nagusitu zen gobernuan. 27. urtean Capri uhartera erretiratu eta, Luzio Sejano pretorearen bidez, Erroma gobernatzen jarraitu zuen; historialari batzuen iritziz, ustelkeria, bortizkeria eta etikarik eza asko hedatu ziren garai hartan. 31. urtean, ordea, Sejano hiltzeko agindua eman zuen Tiberiok, eta hil aurretik oso erresuma sendoa antolatu zuen. Hil baino lehen, bere iloba Kaligula hautatu zuen oinordeko, eta berau izan zen Erromako hurrengo enperadorea.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tiberio |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.