Pessah edo Pesakh (hebreeraz: פֶּסַח Pesah, Pesakh, asirieraz; ܦܸܨܚܵܐ Piskha), Pazko judua ere deitua, judu jaialdi biblikoa da, nisan hilabetearen 15ean ospatzen dutena.[1] Juduek Antzinako Egipton pairatzen zuten esklabotzatik ihes egitea ospatzen dute. Jerusalemgo tenplua zutik zegoen garaietan, Shalosh regalim (hebreeraz: שלושה רגלים‎, shlosha regalim) edo hiru erromes-jaialdietako bat izan zen, israeldarrak tenplura erromes joan behar izan zirenetako bat.

Datu azkarrak Izen ofiziala, Hasiera ...
Pessah
Thumb
Pessah ospatzeko prestatutako mahaia
Izen ofizialaפֶּסַח
HasieraNisanen 15a
AmaieraNisanen 21a
Data
Data15 Nisan (en) Itzuli
HarremanakShavuot
Itxi

Egun horretan juduek legami gabeko ogia, bildots errea eta barazki gordinak jaten dituzte eta sinagogetan otoitzaldi bereziak egiten dira. Urteetan zehar judaismoaren batasuna bermatzeko ezinbesteko jaia izan da.

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.