Hindustanera

From Wikipedia, the free encyclopedia

Hindustanera[1][2][3] India iparraldean eta Pakistango zati handi batean hedatutako lingua franca bat da.[4][5] Indo-ariar hizkuntza bat da, jatorriz Delhiko khariboli dialektotik eratorria, eta persieratik, arabieratik, sanskritotik eta txagataitik hartutako hiztegi ugari duena.[6][7] Hizkuntza plurizentriko bat da, bi forma ofizial dituena: hindiera (devanagari idazkeran) eta urduera (arabieratik eratorritako alfabeto batean idatzia, normalean nastaliq eran).[8] Ahozko hizkerak ia bereizezinak dira, eta estandar ofizialak ere ia-ia berdinak gramatikari dagokionez, nahiz eta literatura konbentzioetan eta hiztegi akademiko edo teknikoan desberdinak izan, non urduerak pertsieraren eta arabieraren elementu eta eragin gehiago gordetzen baititu, eta hindierak sanskritoan oinarritzen den gehiago.[9][10] Indiaren partizioaren aurretik, hindustanera, urdu[11] eta hindi[12] terminoak sinonimoak ziren; hirurak gaur egun «urdu» eta «hindi» deitzen denaz ari ziren.[13] Hindustanera terminoa erabiltzen da gaur egun Indiako eta Pakistango iparraldeko ahozko hizkera eta lingua franca izendatzeko, adibidez, Bollywoodeko filmetako hizkuntza, baita azpikontinentetik kanpo hitz egiten diren hindieraren aldaera ezberdinak izendatzeko ere, adibidez, Fijin, Kariben, edo Surinamen eta Trinidad uhartean hitz egiten diren aldaerak.

Datu azkarrak Datu orokorrak, Araugilea ...
Hindustanera
ہندوستانی  हिन्दुस्तानी
Datu orokorrak
AraugileaCentral Hindi Directorate (en)
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
indoeuropar hizkuntzak
Indo-irandar hizkuntzak
Indoariar hizkuntzak
Central Indo-Aryan (en)
Western Hindi (en)
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiaSOV hizkuntza, silabadun hizkuntza eta hizkuntza fusionatzailea
Genero gramatikalakgenero femeninoa eta genero maskulinoa
Kasu gramatikalakobliquus in Hindi (en)
AlfabetoaDevanagaria, Urdu orthography (en) , Kaithi (en) eta Informal Roman Urdu (en)
Hizkuntza kodeak
Glottologhind1270
Linguist Listhind
Itxi

Sailkapena

Hindustanera indoeuropar hizkuntza bat da, indo-irandar hizkuntzetako bat, indo-ariar adarrekoa eta azpitalde zentralekoa.[14]

Hindustaneraren bi ordezkari nagusiak dira hindi eta urdu dira. Bi hizkuntza horiek ofizialak eta estandarizatuak dira, hindiera Indian eta urduera Indian eta Pakistanen. Elkarrekin partekatzen duten herri hizkuntza khariboli dialektoa da, Delhi inguratzen duten landa eremuetan hitz egiten den ahozko aldaera. Beste termino bat da bazaar hindustani edo bazarreko hindustanera (alegia, merkatuko hindustanera), Sumit Kumar Chatterjee indiar hizkuntzalariak 1931n egungo Kalkutan eta hindiera nagusi ez zen beste lurralde batuetan hitz egiten zen lingua franca zenari emandako izena; ezaugarri nagusia zuen oso aldaera sinplifikatua zela.[15] Lingua franca izate horren poderioz, hindustanera hizkuntza neutrotzat hartzen da Bollywoodeko filmetan erabiltzeko, Indian zein Pakistanen oso ezagunak baitira.

Hindustanerak elkarrekin ulergarri diren dialektoen jarraitutasun bat eratzen du Pakistango eta India iparraldeko lurraldeetan zehar, baina, era berean, bi herrialdeetatik iritsitako immigrazioa ugari duten lurraldeetan ere presente dago, hala nola Nepalen, Ameriketako Estatu Batuetan, Myanmarren, Malaysian, Saudi Arabian, Arabiar Emirerri Batuetan, Sri Lankan, Erresuma Batuan, Hegoafrikan, Kanadan, Maurizion eta abar.

Mundu osoan 540 milioi hindustanera hiztun inguru daudela kalkulatzen da.[16][17] Zifrak aldatu edo eztabaidatuak dira, dena dela, ikerketaren arabera. Esate baterako, hindi hiztunen kopuruaz 120 milioitik[18] 420 milioira bitarteko haztapen bat egiten da Indian bakarrik.[19] Urdu hiztunen kopuruak murritzagoak dira: 10 milioi inguru Pakistanen (herritarren % 8), eta 104 milioi inguru bestela.

Historia

Thumb
Zaban-e Urdu-e Mualla esaldia nastaliq kaligrafian idatzia.

Hindustaneraren sorrera musulman persiarren migrazioei lotuta dago, Indiako iparraldean gertatutakoak X.-XIII. mende artean. Gaur egungo hindustaneraren forma goiztiarrak India iparraldeko indo-ariar hizkuntzen apabhramsha herri hizkuntzetatik sortu ziren, VII. eta XIII. mendeen artean.[20] Mende haietan, kulturen eta hizkeren nahasketa handi bat gertatu zen, nondik ahozko lingua franca bat sortu baitzen, merkataritza eta bizikidetza harremanak garatzeko beharrezkoa. XIII. mendearen amaieran, Delhiko sultanerriaren esparruan, Amir Khusrowk bere idatzietan hizkuntza forma haiek (garaiko lingua franca zirenak) bildu zituen, eta hindwi izena eman zien.[21] Delhiko sultanerria, turkiar eta persiar dinastia batzuk izan zituena, Mogol Inperioak ordeztu zuen 1526an.

Thumb
Lashkari Zabān («kanpamendu militarreko hizkuntza» edo «Hordish hizkuntza»).

Hindustaneraren sorrera musulman persiarren migrazioei lotuta dago, Indiako iparraldean gertatutakoak X.-XIII. mende artean. Gaur egungo hindustaneraren forma goiztiarrak India iparraldeko indo-ariar hizkuntzen apabhramsha herri hizkuntzetatik sortu ziren, VII. eta XIII. mendeen artean.[22] Mende haietan, kulturen eta hizkeren nahasketa handi bat gertatu zen, nondik ahozko lingua franca bat sortu baitzen, merkataritza eta bizikidetza harremanak garatzeko beharrezkoa. XIII. mendearen amaieran, Delhiko sultanerriaren esparruan, Amir Khusrowk bere idatzietan hizkuntza forma haiek (garaiko lingua franca zirenak) bildu zituen, eta hindwi izena eman zien.[23] Delhiko sultanerria, turkiar eta persiar dinastia batzuk izan zituena, Mogol Inperioak ordeztu zuen 1526an.

Mogolak timurtarren (Gurkānī) ondorengoak izan arren,[24] «persiartu» egin ziren, hau da, persiera Mogol Inperiroaren estatu hizkuntza bihurtu zen pixkanaka, Zahir-ud-din Mohammad Babur inperioaren sortzaileaz geroztik.[25][26][27]

Mogol garaiaren amaieran, inperioaren eta eliteen sistemaren zatiketarekin, khariboliaren aldaera bat, apabhramsha herri hizkuntzen ondorengoetako bat Delhin eta inguruko hirietan, ordezkatuz joan zen, pixkanaka, persieraren lekua lingua franca gisa, elite hezien eta goi klaseen artean, bereziki Indiako iparraldean, nahiz eta oraindik persiera nagusi izan. Hindustanera terminoa (hau da, «Hindustanen hitz egiten den era») izan zen khariboliaren aldaera honek hartu zuen izena.

Ez dago hindustaneraren erregistro esanguratsurik XIII. eta XVII. mendeen artean, eta horrek asko zailtzen du bilakaeraren azterketa egitea. Suniti Kumar Chatterji hizkuntzalariaren arabera, hindustanera terminoa ez zen XVII. mendera arte agertuko.[28]

Hindustanera sei mendez baino gehiagoz ahoz garatu ondoren, literaturan loratu zen, jada XVII. mendean. Persiar kultura islamiarraren eragin nabarmena zuen hizkuntza bat zen (alfabeto perso-arabiarrez idazten zen; persiar mailegu asko zituen eta abar), hindi dakhini edo urdu izena jasotzen zuena. Baina tokiko hizkuntzen (telugu, panjabi, kannada eta abar) izaera indigena eta eragina gordetzen zituen. Persiera hizkuntza ofizial bihurtu zen Dekkanen. Gainera, Indiako iparraldean braj bhasha indo-irandar hizkuntza literatur hizkuntza gisa loratu zen, eta hala aitortu zuen Akbar mogol enperadoreak. Horrela, hindustanera ez zen benetan literatur hizkuntza gisa landua izan, Delhi eta Agrako nobleek eta mogol enperadoreak berak hitz egin arren.[20]

Wali Mohammed Wali[29] poeta iritsi arte, XVII. mendearen amaieran, hindustanera edo rekhta ez zen modu literarioan garatzen hasi India iparraldean. Haren poemak hindustanera-urduaren lehen formatzat hartzen dira. Urdu hitza ez da 1776ra arte agertu, Ghulam Hamdani Mas'hafi poetaren konposizio batean.[30] Zaban-e-urdu, zaban-e-urdu-e-shashi eta zaban-e-urdu-e-mualla terminoak bazeuden ere 1560tik, landa eremuan, gortean eta hirian hitz egiten zen urduari erreferentzia egiteko, hurrenez hurren.[20]

XVIII. mendean, Britainiar Rajarekin batera, hindustaneraren lehen gramatikak sortu ziren, John Gilchrist hizkuntzalariak idatzitakoa, adibidez.[31] Era beran, khariboli dialektoa hindustanera literariora integratzen hasi zen. Garai hartan, areagotu egin zen hindustanera-urduaren eta musulmanen arteko lotura, eta hindi-hindwiaren eta hinduen artekoa, XX. mendera arte iraun zuena, une horretan hasi baitziren modu ofizialean bi estandarrak sortzen, gaur egunera arte.[32]

Hindi eta urdu

Thumb
Rigveda liburuaren eskuizkribua devanagari idazkeran (IX. mendearen hasiera).

Nahiz eta ahoz urdua eta hindiera hizkuntza bereko bi hizkera erregistrotzat hartzen diren, gramatikari dagokionez ia berdinak diren eta oinarrizko hiztegi zabal bat partekatzen duten ―are eta gehiago, nahiz eta arau ofizialak gramatikaz ia berdinak diren― literatura konbentzioetan eta hiztegi akademiko edo teknikoan desberdinak dira. Urduerak persieraren, arabieraren eta Asia Erdialdearen eragin handia du en bitartean, hindi sanskritotik dator gehiago.[33][34]

Ahozko mailan, urdua eta hindia hizkuntza edo diasistema bereko dialektotzat hartzen diren bitartean, idatzizko hiztegi formala ezberdina da. Urduerak persieraren eta arabieraren maileguak ditu, eta hindiera literarioak sanskritotik eta prakritotik hartutako mailegu ugari. Urduaren eta hindiaren gramatika eta oinarrizko hiztegia (izenordain, aditz eta abarretako gehienak) berdinak dira, eta prakritoaren oinarritik eratorriak dira.[35]

Urduaren eta hindiaren erregistro estandarrak «hindi-urdu» izenez ezagutzen dira. Hindustanera da, agian, indiar azpikontinentearen mendebaldeko eta iparraldeko lingua franca, nahiz eta beste eskualde batzuetan ere nahiko ondo ulertzen den, hiriguneetan bereziki. Urduarekin, hindi sanskritoratuarekin eta hindi erregionalarekin antza handia duen heinean, hindustanera herri hizkuntza gisa erabiltzen da maiz, urdua ―persieraren eta arabieran oso mendeko― edo hindi ―sanskritoaren eraginpekoa― baino gehiago.[36]

Fenomeno hori ongi aski ikus daiteke Bollywoodeko herri kulturan, eta, oro har, urdu eta hindi hiztunen lexiko elkartua erabili ohi duten pakistandar eta indiarren herri hizkuntzan.[37] Eskualde bakoitzeko sotiltasun txiki batzuek hindustaneraren estiloa ñabartu dezakete agian, orain urduerara eta orain hindierara gehiago hurbilduz. Alde horretatik begiratuta, esan daiteke Lucknown, Uttar Pradeshen (urdua oso ondo erabiltzen den eskualdea) eta Varanasin (hinduen hiri sakratua eta hindi oso sanskritoratua erabiltzen dena) mintzatzen diren hizkuntzak nolabait ezberdinak direla.

Hizkuntzaren izenak

Hindustaneraren izatea, eta, beraz, izenak, India eta Pakistango jendearen nahiekin lotuta egon izan dira maiz. «Hindustanera» izenak berak, jende askoren baitan, britainiar administrazio kolonialaren garaia ekartzen du gogora, eta, horregatik, ez da izendapen gogokoena hizkuntzarentzat.

Amir Khusro (ca. 1300) musikari eta jakintsuak Dahlavi («Delhikoa») eta Hindavi (हिन्दवी, ہندوی, «Hindustanekoa») izenekin aipatzen zuen hizkuntza beren idazkietan. Garai hartan, sufiek hizkuntza erabiltzen zuten mezua Indiako azpikontinente osoan zabaltzeko.[38] Indian mogolak sortu ondoren, hindustanerak persiar hiztegiko mailegu gehiago eskuratu zituen. Rekhta («nahasketa») eta hindi («hindustan»)[39] hizkuntza beraren izen herrikoiak izan ziren XVIII. mendera arte.[40] Urdu izena 1780 inguruan agertu zen. Britainiar rajaren garaian, agintari britainiarrek hindustanera erabili zuten, Hindustan herrialdearen antzinako izenetik abiatuta.[40] 1796an, John Borthwick Gilchrist idazleak hindustaneraren gramatika bat argitaratu zuen.[31] Indiaren partizioaz geroztik, India eta Pakistanek zeinek bere estandar nazionala ezarri zuen, hindi eta urdu izena emanik, hurrenez hurren, eta desberdinak egiten saiatu ziren. Horren ondorioz, hindustanera hindiaren eta urduaren arteko nahasketa gisa ikusten da maiz. Berrikiago, nazionalista hinduek hindvi terminoa erabili izan dute, antzinako Hindavi terminotik eratorria, hizkuntza batuaren izen gisa.

Erabiltzen diren alfabetoak

Gaur egun, hindustanera batez ere devanagari alfabetoa edo alfabeto erabiliz idazten da. Historikoki, baina, kaithi alfabetoa erabiltzen zen.

Alfabeto persiar-arabiarra

Hau da hindustanera (urdu) idazteko erabiltzen den alfabeto persiar-arabiarra:

Informazio gehiago جھ, ڄ ...
جھ ڄ ج پ ث ٺ ٽ ٿ ت ڀ ٻ ب ا
ɟʱ ʄ ɟ p s ʈʰ ʈ t ɓ b *
ڙ ر ذ ڍ ڊ ڏ ڌ د خ ح ڇ چ ڃ
ɽ r z ɖʱ ɖ ɗ d x h c ɲ
ڪ ق ڦ ف غ ع ظ ط ض ص ش س ز
k x f ɣ z t z s ? s z
ي ه و ڻ ن م ل ڱ گھ ڳ گ ک
* h * ɳ n m l ŋ ɡʱ ɠ ɡ
Itxi

Devaganari alfabetoa

Hau da hindustanera (hindi) idazteko erabiltzen den devanagari alfabetoa:

Informazio gehiago Kontsonanteak, herskari gorra ...
Kontsonanteak herskari gorra herskari gor hasperendua herskari ozena herskari ozen hasperendua sudurkaria erdibokala igurzkaria hasperendua
belarra deva.
trans. k kh g gh h
NAF /k/ /kʰ/ /g/ /gʱ/ /ŋ/ /h/, /ɦ/
sabaikaria deva.
trans. c ch j jh ñ y ś
NAF /tʃ/ /tʃʰ/ /dʒ/ /dʒʱ/ /ɲ/ /j/ /ç/, /ʃ/
erretroflexoa deva.
trans. ṭh ḍh r
NAF /ʈ/ /ʈʰ/ /ɖ/ /ɖʱ/ /ɳ/ /r/ /ʂ/, /ʃ/
horzkaria deva.
trans. t th d dh n l s
NAF /t̪/ /t̪ʰ/ /d̪/ /d̪ʱ/ /n/ /l/ /s/
ezpainkaria deva.
trans. p ph b bh m v
NAF /p/ /pʰ/ /b/ /bʱ/ /m/ /ʋ/
Itxi
Informazio gehiago Bokalak, eztarrikoa ...
Bokalak eztarrikoa sabaikaria ezpainkaria horzkaria sabaikari-eztarrikoa ezpainkari-eztarrikoa
laburra bakandua
diakritikoa berezkoa ि
trans. a i u ŕ e o
NAF /ə/ /ɪ/ /ʊ/ /r/ /e/ /o/
luzea bakandua
diakritikoa
trans. ā ī ū ai au
NAF /a/ /i/ /u/ /ɛ/ o /æ/ /əʊ/
Itxi

Ingelesaren eraginez eta latindar alfabetoaren nazioarteko erabilera direla eta, hindustanera ere alfabeto horrekn bitartez ere idazten da. Moldaketa horri «urdu erromanizatu» deitzen zaio. Nahiz eta devanagari eta alfabeto persiar-arabiarraren aldekoak aurka egin, urdu erromanizatuak ospea irabazten du, bereziki gazteen artean, Interneten aiseago erabili daitekeenez.[41]

Adibidea

Hona hemen Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren 1. artikulua:

« Gizon-emakume guztiak aske jaiotzen dira, duintasun eta eskubide berberak dituztela; eta ezaguera eta kontzientzia dutenez gero, elkarren artean senide legez jokatu beharra dute.  »

Hindiz

1: सभी मनुष्यों को गौरव और अधिकारों के विषय में जन्मजात स्वतन्त्रता प्राप्त है। उन्हें बुद्धि और अन्तरात्मा की देन प्राप्त है और परस्पर उन्हें भाईचारे के भाव से बर्ताव करना चाहिये।
Nastaliq transkripzioa
انُچھید ١ : سبھی منُشیوں کو گورو اور ادھِکاروں کے معاملے میں جنمجات سؤتنترتا پراپت ہے. انھے بدّھی اور انتراتما کی دین پراپت ہے اور پرسپر انھے بھایچارے کے بھاؤ سے برتاؤ کرنا چاہیے.
NAF transkripzioa
ənʊtʃʰːed̪ ek səbʱi mənʊʃjõ ko ɡɔɾəʋ ɔr əd̪ʱɪkaɾõ ke vishaj mẽ dʒənmdʒat̪ sʋət̪ənt̪ɾət̪a pɾapt̪ hɛ ʊnʱẽ bʊd̪ʱːɪ ɔɾ ənt̪əɾat̪ma kiː d̪en pɾapt̪ hɛ ɔɾ pəɾəspəɾ ʊnʱẽ bʱaitʃaɾe keː bʱaʋ se bəɾt̪aʋ kəɾna tʃahɪe

Urduz

دفعہ 1: تمام انسان آزاد اور حقوق و عزت کے اعتبار سے برابر پیدا ہوۓ ہیں۔ انہیں ضمیر اور عقل ودیعت ہوئی ہیں۔ اسلۓ انہیں ایک دوسرے کے ساتھ بھائی چارے کا سلوک کرنا چاہیۓ۔
Devanagari transkripzioa
1: तमाम इनसान आज़ाद और हुक़ूक़ ओ इज़्ज़त के ऐतबार से बराबर पैदा हुए हैं। इन्हें ज़मीर और अक़्ल वदीयत हुई हैं। इसलिए इन्हें एक दूसरे के साथ भाई चारे का सुलूक करना चाहीए।
Transliterazioa (ALA-LC)
Dafʻah 1: Tamām insān āzād aur ḥuqūq o ʻizzat ke iʻtibār se barābar paidā hu’e haiṇ. Unheṇ zamīr aur ʻaql wadīʻat hu’ī he. Isli’e unheṇ ek dūsre ke sāth bhā’ī chāre kā sulūk karnā chāhi’e.
NAF transkripzioa
d̪əfa ek t̪əmam ɪnsan azad̪ ɔɾ hʊquq o izːət̪ ke ɛt̪əbaɾ se bəɾabəɾ pɛd̪a hʊe hɛ̃ ʊnʱẽ zəmiɾ ɔɾ əql ʋədiət̪ hʊi hɛ̃ ɪslɪe ʊnʱẽ ek d̪usɾe ke sat̪ʰ bʱai tʃaɾe ka sʊluk kəɾna tʃahɪe

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.