From Wikipedia, the free encyclopedia
Zahir-ud-din Mohammad Babur (1483ko otsailaren 14a - 1530eko abenduaren 26a) Indiako Mogol Inperioaren sortzailea izan zen. Babur ezizenak "tigrea" esan nahi du.
Babur | |||
---|---|---|---|
1526ko apirilaren 21a - 1530eko abenduaren 26a ← baliorik ez - Humayun → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Andijan (en) , 1483ko otsailaren 14a | ||
Lehen hizkuntza | Txagatai hizkuntza | ||
Heriotza | Agra, 1530eko abenduaren 26a (47 urte) (47 urte) | ||
Hobiratze lekua | Baburreko lorategiak | ||
Familia | |||
Aita | Umar Shaikh Mirza II | ||
Ama | Qutlugh Nigar Khanum | ||
Ezkontidea(k) | Zainab Sultan Begum (en) Masuma Sultan Begum (en) Maham Begum (en) Mubarika Yusufzai (en) Aisha Sultan Begum (en) (1499ko abuztua - 1503) | ||
Bikotekidea(k) | |||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Haurrideak | |||
Leinua | Mughal dynasty (en) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | Txagatai hizkuntza persiera arabiera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | poeta, autobiografialaria, monarka eta idazlea | ||
Lantokia(k) | Mogol Inperioa | ||
Lan nabarmenak | |||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | islama | ||
Gaur egun Uzbekistanen dagoen Andijan hirian jaio zen. Tamerlan konkistatzaile mogolaren ondorengoa eta Ferganako haraneko Omar Sheikh erregearen semea zen eta hau hiltzerakoan 12 urte baino ez zituen arren bera bihurtu zen errege.
Hamabost urte zituela, 1495ean Samarkanda hiria erasotu eta konkistatu zuen baina bere sorterria zen Fergana galdu zuen. Berreskuratu bazuen ere 1501ean uzbekoak berriz jabetu ziren bailaraz. Hurrengo hiru urteetan galdutako lurrak berreskuratzeko helburuaz armada handi bat osatu zuen. Hindu Kush mendiak zeharkatu eta Kabul konkistatu zuen baina uzbekoek ez zioten utzi Fergana hartzen. Hurrengo urteetan istilu ugari izan ziren mogolen eta uzbekoen artean.
Bere sorterria eskuratzeaz etsita, hegoaldera jo zuen. Delhiko nobleak ez zeuden gustura Ibrahim Lodi sultanarekin eta Baburri laguntza eskatu zioten. Honek 1521ean Indian sartu eta 1526an Delhi konkistatu zuen. Ibrahim sultana Panipateko batailan hil zen eta Baburrek bere burua Padshah Ghazi (Indiako Enperadore) izendatu zuen. Sultanaren aldekoa zen Rana Sanga erregeak 200.000 soldadurekin aurre egin zion baina honek ere galdu egin zuen eta Babur bihurtu zen Indiako Enperadore absolutua.
1857 arte iraungo zuen Mogol Inperioaren sortzailea izan zen. Hiriburua Agran ezarri zuen eta bertatik gobernatu zuen India iparraldea. 48 urterekin hil zen eta bere seme Humayunek ordezkatu zuen.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Babur |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.