From Wikipedia, the free encyclopedia
Urdua[1] (urduz: اُردُو; lashkari zaban[2] edo lashkari zuban[3] —«Armadaren hizkuntza»—[2][3] izenez ere ezaguna) Indian eta Pakistanen mintzatzen den indoeuropar hizkuntza bat da. Zenbaitetan, euskaraz urduera ere esaten zaio.
Urdua | |
---|---|
اردو | |
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | India eta Pakistan |
Hiztunak | 104.000.000 (ama-hizkuntza: 60.000.000) |
Ofizialtasuna | Pakistan, Kaxmir (India), |
Eskualdea | Hegoaldeko Asia |
UNESCO sailkapena | 1: ziurra |
Araugilea | Ez du |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza indoeuropar hizkuntzak Indo-irandar hizkuntzak Indoariar hizkuntzak Central Indo-Aryan (en) Western Hindi (en) Hindustanera Kauravi (en) Khariboli (en) | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | SOV hizkuntza, silabadun hizkuntza eta hizkuntza fusionatzailea |
Alfabetoa | Urdu orthography (en) , Kaithi (en) eta Devanagaria |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-1 | ur |
ISO 639-2 | urd |
ISO 639-3 | urd |
Ethnologue | urd |
Glottolog | urdu1245 |
Wikipedia | ur |
Linguasphere | 59-AAF-q |
ASCL | 5212 |
IETF | ur |
Pakistanen, estatuko hizkuntzatzat dute. Indian, berriz, herrialdeko 24 hizkuntza ofizialetako bat da; ofiziala da Delhi hirian eta Bihar, Jammu eta Kaxmir, Uttar Pradesh eta Telangana[4] estatuetan.
Pakistango herritar gehienek bigarren edo hirugarren hizkuntza gisa erabiltzen dute. Urdua eta hindia (Indiako hizkuntza nagusia) gertuko hizkuntzak dira, forma mintzatuan bereziki, eta lingua franca orokor bat osatzen dute Indiako eta Pakistango lurralde askotan: hindustanera izena erabili ohi da hizkuntza hedatu handi hori izendatzeko.
Berezitasun nagusia idazkera da: urdua persiar alfabetoren bitartez idazten da; eta hindia, devanagari alfabetoaz.
Indiako parterik gehienak dinastia musulmanek konkistatu zutelarik, zenbait mendez persiera izan zen administrazioaren eta agintarien hizkuntza; baina lingua franca gisa hindia garatu zen. Honen aldaera bat, hego-erdialdeko Dekkan eskualdean, dekkani izenaz zen ezaguna, eta garatu zen batez ere Hyderabad hiriaren eskualdean, Nizamen gortean. Bertan ghazal izeneko poesia forma bat garatu zen 1700 urtearen geroztik, hasieran persieraz idazten zena, baina pixkanaka hindiera islatzera pasatu zena: mailegu persiarrekin, eta idazkera arabiar-persiarra erabiltzen zuena. Forma berri honek 1780. urtearen inguruan urdu izena jaso zuen[5]. Turkiar hizkuntzetako mailegu gutxi batzuk ere baditu urduerak, eta arabierazkoak nagusiki erlijioarekin lotuak[6].
Britainiar Rajaren garaian, hindia eta urdua hizkuntza bat beratzat hartu zituzten konkistatzaileek, eta indiarrek ere halakotzat zituzten. 19. mendetik eta India zatitu zen arte, Indiako Iparraldeko familia hindu elitekoen artean, ohikoa zen mutilak eskolaratzea pertsiera eta urdua idazten (alfabeto berean), eta neskak aldiz devanagariz hindiera idazten trebatzea. Sikh aberatsenen artean ere, berdintsu, semeak urduz eta persieraz eskolaratu, eta alabak aldiz punjabera hizkuntzan, gurmukhi alfabetoan, sikhen liburu santua idatzia zegoen eran[5].
1925. urtean Indiako Kongresu Nazionalak hindustani hizkuntza Indiako independenteko lingua franca izango zela erabaki zuen, hindi eta urdu hizkuntzen artean aukeratu beharrik gabe. Gero, Kongresua zatitu zen erlijio-lerroen arabera, eta azkenean Independentziarekin, baita lurraldea ere Pakistan eta Indiaren artean. Bi estatuetan hindustanera hizkuntza mintzatuena dela esan daiteke 21. mendean, baina urdua da ofiziala Pakistanen, eta Indian hindiera administrazioaren hizkuntza ofiziala, ezen ez nazionala[7].
Pakistan sortu zenean, bi herrialde banatu ziren, egungo Pakistan mendebaldean, eta bengaleraz mintzo zen Ekialdeko Pakistan. Ekialdeko lurralde horietan urduak bazuen presentzia bat ere, 19. mendetik edo 20. mende hasieran idazle nabarmenak ere bazituena; baina Pakistanen independentziarekin, mendebaldeko Pakistanekin eta Islamabadeko agintearekin antagonismoa sortu zen, eta urduera zapalkuntza horren seinaletzat hartu zen, independentzia gerra gertatu zenean eta Bangladesh sortu zenean[8].
21. mendean Pakistanen ohikoa da urduaren eta ingelesaren arteko code-switching egitea, hizkuntza nahasketa handi bat, urdish terminoa garatu delarik (urdu + english), hala nola euskañola hedatu den Euskal Herrian. Izatez, Pakistango gobernuak Urdish delakoari babesa ere adierazi dio, hezkuntzan erabiltzeko urratsak iragarri direlarik[9].
Pakistanen hedabideetako eta zineko hizkuntza nagusia da urduera, baina ez bakarra. Lahore da Pakistango zinearen zentroa, eta punjeberaren aurretik, urduerazko filmak ekoizten dira han batez ere[10].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.