Ezpata-arrain

From Wikipedia, the free encyclopedia

Ezpata-arrain

Ezpata-arraina (Xiphias gladius) ur gaziko arrain espezie bat da, mundu osoko ur tropikal, azpitropikal eta epeletan bizi dena.[2] Xiphiidae bere familian espezie bakarra da.

Datu azkarrak Iraute egoera, Sailkapen zientifikoa ...
Ezpata-arrain
Oligozeno Goiztiar-gaur egun[1]

Thumb
Iraute egoera
Invalid status (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaActinopteri
OrdenaIstiophoriformes
FamiliaXiphiidae
GeneroaXiphias
Espeziea Xiphias gladius
Linnaeus, 1758
Itxi

Izena

Xiphias gladius izen zientifikoa, antzinako grezierazko ξίφος (ezpata) eta latinezko gladius (ezpata) hitzen lotura da.

Mundakan akula bidegarde, Bermeon akule bidegarde edo akule bidegardie, Ondarroan akula biregarde, akula biregardi edo esparroi, Elantxoben akula bideberde, Lekeition akula melebarda, Hondarribian ezpalarta eta Ziburun ezpalarte esaten diote edo esan izan diote.[3][4][5] Arrain ezpata izena ere erabili izan da lapurteraz,[6] txitxi-ezpata gipuzkeraz, esparloi bizkaieraz, eta esparroi bizkaiera nahiz gipuzkeraz.[7]

Ezaugarriak

Ezpata antzeko mutur gogorra, luzea eta zorrotza du. 5 m inguru luze da. Kolorez antxoaren antzekoa izaten da, erditik gora urdina eta erditik behera zilarkara. Igerian oso azkarra da. Kontu handiarekin ibiltzen dira arrantzaleak ezpata-arrainaren harrapaketan, arriskutsua izan daiteke eta. Munduko itsaso bero eta epel guztiak ditu bizileku. Itsasertzetara, ordea, arrautzak jartzera bakarrik hurbiltzen da, udaberri aldera. Zefalopodoak eta arrainak jaten ditu. Oso aintzat hartua da sukaldaritzan.

Banaketa

Erreferentziak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.