orgaren edota gurdiaren aurre eta atzealdeetan jartzen den makiletako bakoitza From Wikipedia, the free encyclopedia
Ezpata bi ahoko arma zuri bat da, helduleku bat eta xafla ebakitzaile luze bat duena (normalean metro erditik gorakoa).[1] Kronologia eta jatorrizko lekuaren arabera ezpataren ezaugarriak aldatzen dira.
Ezpatak Brontze Aroan sortu ziren, dagatik garatuta. Lehenbiziko aleak K.a. 1600 ingurukoak dira. Burdin Aroko ezpatak labur samarrak eta esku-babesik gabeak ziren oraindik. Erromatar Inperio Berantiarreko armadan sortutako ezpata klasea, spatha izenekoa, Europako Erdi Aroko ezpataren aurrekaria izan zen. Horrek Erdi Aro Betean zaldunen ezpata ekarri zuen. Aro Modernoan, arinagoa den estoke mehea (espada ropera gaztelaniaz) sortu zen Espainian. Ezpatak, XVIII. mendean, garrantzia galtzen joan ziren, eta, XIX. mendean, berriz, arma zeremonial gisa edo eskrima modernoaren kirolean baino ez ziren erabiltzen.
Ezpata dagatik garatu zen, xafla luzeak egitea posible izan zenean. K.a. III. milurtekoan lortu zen, Ekialde Hurbilean, hasieran artsenikoa kobreari erantsiz eta zenbait urte geroago, eztainuaren bidez. Baina 60 cm-tik gorako xaflak ez ziren ohikoak edo praktikoak Goi Brontze Arora arte, brontzearen haustura-tentsioa txikia delako, eta, hortaz, xafla luzeak aise tolesten ziren.
Dudarik gabe ezpatatzat har daitezkeen lehenbizikoak zibilizazio minoikokoak dira (K.a. 1700 inguru), metro bateko luzera lortu baitzen. Europako Brontze Aroan, Naue II motako ezpatak nabarmentzen dira (Julius Naue-ren omenez deituak), oso iraupen luzea izan baitzuten. K.a. XIII. mendean sortu ziren, Italiako iparraldean, Kutxa Zelaien Kulturaren testuinguruan, eta Burdin Arora ere ailegatu ziren, zazpi mende geroago. Denbora horretan, brontzetik burdinara pasa zen, baina oinarrizko diseinua ez zen aldatu. Naue II motako ezpatak 85 cm-koak izan zitezkeen, baina gehienak 60 cm-tik 70 cm-ra bitartekoak ziren.
Burdina K.a. XII. mendetik aurrera hasi zen erabiltzen, baina K. a VIII. mendera arte ez zen zabaldu. La Tene kultura hedatu zenerako (K.a. V. mendea), burdinazko ezpatek brontzezkoak ordeztu zituzten Europa osoan.
Burdina gogortzeko, brontzearekin gertatzen zen bezala, ezpatak mailakatu egiten ziren, eta ez tenplatu. Hortaz, ez ziren brontzezko ezpatak baino askoz gogorragoak, baina, produkzioa errazagoa eta lehengaia dezente ugariagoa izanik, lehenbiziko aldiz armada osoak hornitu ziren metalezko armez (nahiz eta Brontze Aroko Egipton hala gertatu).
Denborak aurrera egin ahala, arotzek ikasi zuten karbonoa galdaketan erantsiz, aleazio hobea lortzen zela eta, burdina tenplatuz eta iraotuz, ezpatek ia-ia ez zutela kalterik jasotzen. Hala ere, denbora luzea pasa behar izan zen hori guztia zabaltzeko, eta, Erdi Aroan ere, gogortu gabeko ezpatak ohikoak ziren.
Heldulekua eusteko beharrezko esku kopururaren arabera sailkatu daitezke ezpatak:
Kronologia | Afrikar ezpatak | Asiar ezpatak | Europar ezpatak | Amerikar ezpatak | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Ipar Afrikako ezpatak | Ekialdeko Afrikako ezpatak | Mendebaldeko Afrikako ezpatak | Afrika zentroko ezpatak | Ekialdeko Asiako ezpatak | Hego-ekialdeko Asiako ezpatak | Hego Asiako ezpatak | Mendebaldeko Asia edo Ekialde Hurbileko ezpatak | Ipar Amerikako ezpatak | ||
Historiaurrea | - Flyssa (XIX. mendea Algeria)
- Kaskara (XIX. mendea Sudan) - Khopesh (Egipto)[8] - Mameluke (XVIII - XIX. mendeak Egipto) - Nimcha (XVIII. mendea Maroko eta Algeria) |
- Billao (Somalia)
- Shotel (Eritrea eta Etiopia) |
- Akrafena (Ghana eta Togo)
- Ida (Nigeria eta Benin) - Takoba (Mali eta Niger) |
- Mambele | - Dao ( 🇨🇳)
- Tximeleta ezpata ( 🇨🇳) - Changdao ( 🇨🇳) - Dadao ( 🇨🇳) - Liuyedao ( 🇨🇳) - Miao dao ( 🇨🇳) - Nandao ( 🇨🇳) - Piandao ( 🇨🇳) - Wodao ( 🇨🇳) - Yanmaodao ( 🇨🇳) - Zhanmadao ( 🇨🇳) - Jian ( 🇨🇳) - Shuangshou jian ( 🇨🇳) - Hook ezpata ( 🇨🇳) - Nihonto ( 🇯🇵) - Bokken (木剣) ( 🇯🇵) - Chokutō ( 🇯🇵) - Hachiwara ( 🇯🇵) - Iaitō ( 🇯🇵) - Jintachi ( 🇯🇵) - Kenukigata tachi ( 🇯🇵) - Kodachi ( 🇯🇵) - Nagamaki ( 🇯🇵) - Ninjato ( 🇯🇵) -Ōdachi/Nodachi ( 🇯🇵) - Sasuga ( 🇯🇵) - Shinai ( 🇯🇵) - Shinken ( 🇯🇵) - Shikomizue ( 🇯🇵) - Tachi ( 🇯🇵) - Tantō ( 🇯🇵) - Tsurugi ( 🇯🇵) - Wakizashi ( 🇯🇵) - Dōtanuki ( 🇯🇵) |
- Balasiong ( 🇵🇭)
- Balisword ( 🇵🇭) - Bangkung ( 🇵🇭) - Banyal ( 🇵🇭) - Barong ( 🇵🇭) - Batangas ( 🇵🇭) - Bolo ( 🇵🇭)[8] - Dahong ( 🇵🇭) - Palay ( 🇵🇭) - Gayang ( 🇵🇭) - Gulok ( 🇵🇭) - Kalis ( 🇵🇭) - Kampilan ( 🇵🇭) - Panabas ( 🇵🇭) - Pinuti ( 🇵🇭) - Pirah ( 🇵🇭) - Sundang ( 🇵🇭) - Susuwat ( 🇵🇭) - Utak ( 🇵🇭) - Dha (🇲🇲) - Daab ( 🇹🇭) - Krabi ( 🇹🇭) |
- Patag (Butan)
- Bladed (Butan) - Kastana (Sri Lanka) - Talwar (India)[9] - Pata (India) |
- Saif (Arabia)
- Kiliç edo Turkiar ezpata (Turkia)[10] - Shamsir edo Pertsiar ezpata (Iran) - Pulouar (Afganistan) |
- Spatha
- Vikingoak - Gladius (Erromatar inperioa)[8] - Kopis (Grezia) |
|
Antzinaroa | Hwandudaedo (🇰🇷) | |||||||||
Erdi Aroa | - Jingeom (🇰🇷, Joseon garaia
) - Ingeom (🇰🇷, Joseon garaia) - Saingeom (🇰🇷, Joseon garaia) |
- Messer (Alemania) | ||||||||
Aro modernoa | - Yatagan (Turkia) | - Alfanje (Mediterraneoa)
- Dusack (Alemania eta Austria) - Albo ezpata (Italia) |
||||||||
Aro Garaikidea | - Bowie labana (AEB)[8] |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.