From Wikipedia, the free encyclopedia
Euskal Herriko hedabideak Euskal Herrian zabaltzen diren hedabideak dira, euskarazkoak, gaztelaniazkoak, frantsesezkoak edo beste hizkuntza batekoak. Artikulu honetan, euskal hizkuntzaz egindakoak hartuko ditugu kontuan batik bat.
Aldizkariei dagokienez, euskaraz egindako argitalpen hedatuena gaur egun Argia da, informazio orokorra ematen duena. Espezializatutakoen artean, ordea, Elhuyar zientzia eta teknika, Entzun! (musika), Gaztezulo (gazteentzat), Bertsolari eta Ostiela! (umorea) ditugu.
Bestela, tokian tokiko aldizkari ugari daude kalean, Topaguneak koordinatutakoak.
Euskal Herri osoko egunkari bi ditugu: Berria, euskaraz (Euskaldunon Egunkariaren ondorengoa), eta Gara, nagusiki gaztelaniaz (Eginen ondorengoa).
Probintzia eremuan, Ipar Euskal Herriko hiruretan Le Journal du Pays Basque argitaratzen zuten. Bizkaian, El Correo eta Deia ditugu; Gipuzkoan, El Diario Vasco eta Noticias de Gipuzkoa; Araban, lehen aipatutako El Correo eta Noticias de Alava; eta Nafarroa Garaian, Diario de Navarra eta Diario de Noticias.
Eskualde eremuko egunkariak ere badira, euskaraz. Hitza izenekoak dira: Tolosaldean, Lea-Artibain, Goierrin, Donostian, Oiartzualde,Bidaso Behere eta Lapurdiko kantonamenduan; Busturialdean eta Urola-Kostan.
Irakurleei dagokienez, Hego Euskal Herrian hauexek dira egunkarietako zenbakiak 2018an, CIES enpresak egindako neurketaren arabera:
Euskadi Irratia euskarazko katerik hedatuena da Hego Euskal Herrian, EiTB taldekoa dena. Ipar Euskal Herrian, bestela, Gure Irratia, Irulegi irratia eta Xiberoko Botza dugu eskualde osorako euskaraz emititzen duen bakarra.
Tokian tokiko kateen artean, nabarmentzekoak dira Euskalerria irratia Nafarroa Garaian, Bizkaia Irratia mendebaleko euskaraz, eta Bilbo Hiria Irratia.
Euskadi Gaztea musika arloan espezializatuta dago.
Kate elebidunen artean ditugu Info7 lurralde osoan, Herri Irratia Donostian, Hala Bedi Gasteizen eta Eguzki Irratia Iruñean.
Erdaraz, azkenik, EiTB taldeko Radio Euskadi Hego Euskal Herrian eta Radio Vitoria Arabako hiriburuan katerik entzunenak ditugu.
ETB 1 eta ETB 3 dira gaur egun euskaraz eta Euskal Herri osorako emititzen duten kate bakarrak, ETB 3 LTDaren bitartez. Tokian tokiko telebisten artean, bestela, Goiena Telebista (Debagoiena), Xaloa Telebista (Baztan), Ttipi-Ttapa Telebista (Bortziri), Goierri Telebista, Oizmendi Telebista, Zarauzko Telebista (Erlo Telebistaren bitartez) eta UK4 Telebista (Zarautz); iparraldean Kanaldude martxan da Aldudarrak Bideo kooperatibak eramanik. Arrosa herrian du egoitza nagusia
gaztelaniazko kateen artean, Telecinco pribatua da Hego Euskal Herrian gehien ikusitako telebista, ETB 2ren aurretik.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.