From Wikipedia, the free encyclopedia
Info7 2006ko urtarrilean sorturiko eta 2018ko abenduaren 15ean[1] desagertutako irratia izan zen. Egin irratiaren hutsunea betetzeko jaio zen eta gaur egun, Naiz Irratiak hartu du bere lekua.[2]
Info7 | |
---|---|
Datuak | |
Mota | irrati-estazioa |
Herrialdea | Gipuzkoa |
Erabilitako hizkuntza | euskara |
webgune ofiziala |
Internet bidez entzun ziitekeen irratia zen, baina FM bidez Euskal Herriko txoko guztietara ailegatzeko urratsak egin zituen. Dena den, Euskal Herriko hiriburuetan eta herri batzuetan FM bidez entzun zitekeen, zenbait herritarren iniziatiba zela eta (Donostialdean 99.2; Tolosaldean 97.7; Bergaran 107.0; Arrasaten 106.1; Urolan 107.7; Durangoaldea 100.7; Otxandion 90.4; Iruñean 106.7; Gasteizen 103.8; Bilbon 102.3 eta Goierrin 106.0). Proiektuaren ezaugarrien artean irekia, Euskal Herria aintzat hartzen zuena eta Euskal Herri osorako izatea zen. Munduan zehar gertatzen dena ere Euskal Herriaren ikuspuntutik lantzen zituen.
Eider Olazar Elduaien irratiko esataria eta Aztibegia elkarteko lehendakaria da. Itxieraren balantzea egiteko unean gogoratu zuenez, irrati libre eta lokaletako oso proiektu interesgarriz jositako sarean «beste ahots bat» eskaintzeko beharra ikusten zuen Aztibegia elkarteak, hots, Info7ri bultzada eman zion elkarteak. Urteak ziren Egin egunkaria eta Egin Irratia isilarazi zituztela. «Gure herriaren beste begirada bat ematea eta euskal irratigintzari aniztasuna eskaintzea» ziren helburuak, bere esanetan, nazio proiektu eta ikuspegiko irrati bat lortze aldera.
Hasierako urratsak egin eta lantalde txikia aktualitateari begira jarri zen. “Kalegorrian” goizeko magazinarekin, albistegiekin eta bestelako saioekin programazioa garatzen joan zen. Kalera ateratzea jauzi garrantzitsua izan zen irratiaren ibilbidean. Hasieran oso langile gutxirekin ezinezkoa zena posible bihurtu zen. «Jendea Info7 Irratia aurrez aurre irratia egiten ikustea eta jendearekin harreman hori izatea oso garrantzitsua izan da», nabarmendu du Olazarrek. Horrela etorriko ziren Bilboko urtarrileko presoen aldeko manifestazioaren inguruko zuzeneko emanaldiak, Durangoko Azokakoak edota Bertsolari Txapelketa Nagusiaren emankizuna. «Gu izan ginen txapelketa zuzenean eskaintzen lehenak», gogoratu du kazetariak. Helduko ziren, ondoren, Ondarroako, Donostiako Bulebarreko eta Gasteizko herri harresien zuzeneko kronikak, besteak beste.
Euskal Herriko esparru komunikatibo horretan, Info7k gehiago ere eman zien entzuleei, musika espezializatuaren atalean, boluntario gisa aritutako eta musikan jantzitako laguntzaile askori esker; “Talaiatik” iritzi atalean arlo ezberdinetako eragileei ahotsa emanez; zientzia dibulgazioari lotutako saioak...
Irratiaren ibilbide osoan zehar lizentzien esparrua izan zen zabalpenerako zailtasun nagusia. Denbora aurrera joan ahala, hori ere argitu zen, eta bide horretan jarriko zuen irrati proiektu berriak Info7ko taldeak pilatutako esperientzia[3].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.