Remove ads
From Wikipedia, the free encyclopedia
Egin Irratia, Euskadin emititzen zen irrati bat izan zen. 1987an Orain S. A.k lortu zuen Donostian frekuentzia baten (103.0 MHz) baimena[1] eta 1989 maiatzaren 8an emititzen hasi zen. 1998ko uztailaren 15ean Garzón epaileak itxi zuen ETAren zati bat zelakoaren salaketapean.
Orain taldeak, Egin egunkaria editatzen zuenak, irrati bat sortzea erabaki zuen. Hasiera batean Hernanitik emititzen hasi zen eta Donostialdean bakarrik entzuten zen baina denborarekin Euskadira zabaldu zen bere emisioa. Egin Irratiak arlo ezberdinei buruz hitz egiten zuen: albisteak, magazinak, musikako programa anitzak ...
Hasiera batetik, Orain S.A. ez zen ados egon Eusko Jaurlaritzak eman zituen irrati baimenekin. Izan ere El Correo eta Deiak ere Euskadiko hiru hiriburuetan emititzeko eskubidea lortu zuten eta Eginek bakarrik Donostian eta hori izan zen beraien kexarik handiena.[2]
Besteak beste honen ondorioz Bilbon, Gasteizen, Arrasaten eta Goierrin emisio propioa sortzea erabaki zuten. 1992an Eusko Jaurlaritzak emisio baimena kendu zien baimenik gabeko lekuek lizentzia ordaintzen ez zutelako. Hala eta guztiz baimenik gabe emititzen jarraitu zuten eta honen ondorioz, irrati pirata bat bihurtu zen.
Joseba Macías irrati honen zuzendaria izan zen.[2] Beranduago Marian Beitialarrangoitia Egin Irratiko esatari eta zuzendari izan zen urte luzeetan, Garzonek itxiera agindu arte.[3]
Egin Irratiaren inguruan beste mugimendu bat sortu zen, Hitz Egin izenekoa. Sare horretan emisora aske batzuek parte hartu zuten, eta helburu bikoitza zuten: alde batetik Orain S.A. enpresako komunikabideek jasaten zuten boikotaren aurka jotzea, eta, bestetik, emisora batzuen artean informazioa eta grabazioak trukatzea, baita egitasmo bateratu batzuk antolatzea ere.
Inolako oztoporik gabe emititzen jarraitu zuen 1998ko uztailaren 15rarte. Egun horretan, Egin egunkariarekin batera eta Baltasar Garzón epailearen aginduz irratia itxiarazi zuten. Orain S.A.ko hainbeste jende gartzeleratu egin zuten eta Egin Irratia ez zen inoiz gehiago emititu.[4]
Eginen itxiera eta 11 urte beranduago, 2009an, Egin Irratiaren itxiera bidezkoa ez zela iritzi zion Espainiako Epaitegi Gorenak. Hala eta guztiz, jadanik Egineko langile zein zuzendaritza taldekoek gartzela zigor zein beste zigor mota gogorrak jasota zituzten eta ez zioten dirurik edo besterik itzuli.[5]
AVT edo Terrorismoaren Aurkako Erakundeak gogor kritikatu zuen erabaki hau. Erakunde honen iritzian Egin egunkariako langile zein enpresak ordainetan dirua edo zer edo zer eskatu ahalko zuten epaia ikusi eta berehala. AVTren beldurrak ezerezean geratu ziren. Izatez Eginek edo bere langileek ordainetan ez zuten ezer jazo.
Garzónek Egin egunkaria eta Egin Irratia itxi zituen "Pertsiana operazioa" deitu zitzaion ekintzan. Operazio hura beranduago helduko zen 18/98 auziaren lehen urratsa izan zen. Kartzela prebentiboan hainbeste lagun egon eta gero, azkenean, lau urte eta 24 urte arteko kartzela zigorra ezarri zizkieten Egin eta Orain-eko hamabi laguni. Dena da ETA indarrean jarri zuteneko garaiaren hasiera izan zen. Hasiera batean ETAren zati bat zela esan zuen epaileak. Gero, ETAren menpe zegoen komunikabide bat.[6] Urte batzuk beranduago beste epaile espainiar batzuk Ardi Beltza aldizkariaren eta Euskaldunon Egunkaria itxiarazi zuten antzeko arrazoiak argudiatuz.[7]
Sentzu ideologikoan Gara Eginen oinordekoa den moduan, Info7 Irratia eta 2019tik aurrera Naiz Irratia Egin Irratiaren oinordekoa da. Ondorioz antzeko komunikabide bat bada Euskadiko irratien artean. Hala eta guztiz, beraien materiala hondatu, puzkatu eta alferrik galdu egin zen. Itxiera eta gero, beraien estudioetara sartzeko baimenik gabe egon ziren urteetan eta Espainiako gobernuaren menpe egon diren material guztiak desagertu, apurtu edo galdu egin dira.[8]
2019an, Eginen itxiera eta 21 urte beranduago, Gara egunkariak 3 milioi eurotik gora ordaindu behar izan zituen Gizarte Segurantzari 'Egin'en zorragatik. Arrazoiaː "enpresen arteko ondorengotza ideologikoa" izatea Auzitegi Gorenakoa zen Baltasar Garzon epailearen iritzian.[9]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.