From Wikipedia, the free encyclopedia
Eguzki Irratia 1982. urtean sortutako irrati librea da eta bere lehenengo emanaldia abenduaren 15ean izan zen arratsaldeko 20:00etan. Irratiaren egoitza Iruñeko (Nafarroa) Nabarreria plazan dago. Irratiaren programak Iruñeko 107FM emisoran, Iruñerriko 91FM emisoran edota beraien webgunean entzun ahal dira, bai euskaraz zein gazteleraz.
Kokalekua | Iruñea, Nafarroa |
---|---|
Frekuentzia | 107FM eta 91FM |
Lehen emisioa | 1982ko abenduaren 15ean |
Hizkuntza(k) | Euskara eta gaztelania |
Webgunea | https://eguzki.eus/ |
Irratia garaiko borroka eta mugimendu sozialetatik jaio zen, ekologismoaren mugimendutik batez ere. Baina bere ibilbidean zehar aldarrikapen sozial desberdinekin bat egin du eta adierazpen askatasuna irratiaren ardatza izan da.
Irratiaren lehenengo programa 1982ko abenduaren 15ean eman zen, arratsaldeko 20:00etan eta Gwendal taldearen abesti batekin ireki zuten lehenengo saioa. Geroztik, lau aldiz irratia itxi dute baina gaur egun irratia egunero entzuteko aukera dago.
Lehenengo bi itxialdiak 80ko hamarkadan eman ziren. Hirugarren itxialdia, oihartzun handiena izan zuena, 1988ko otsailaren 8an Juan Carlos I Espainiako erregeak Iruñea bisitatu zuenean izan zen. Aste horretan zehar Eguzki Irratiak, Iruñeko beste irrati libreek bezala, telefonoa ireki zuen entzuleen iritzi desberdinak programazioan entzuteko. Arrazoi horregatik, hurrengo egunean, otsailaren 9an, gaueko 21:30etan Polizia irratiaren egoitzan sartu zen hau ixteko asmoarekin. Horretan, Poliziak estudioaren materiala eraman zuen eta bi pertsona atxilotu zituen. Hurrengo egunean bi atxilotuak askatu zituzten baina irratiko Javier Fabo lokutorea atxilotu eta erregearen kontrako irainak esateagatik inputatu zuten.
Hurrengo egunetan Euskal Herriko irrati libre desberdinek, horien artean, Donostiako Zintzilik eta Txantxangorri Irratia, eta Gasteizko Hala Bedi, Eguzki Irratiaren itxierarekiko elkartasuna plazaratu zuten eta itxieraren kontrako kartelak banatu eta manifestazioak antolatu zituzten. Azkeneko manifestazioa martxoaren 5ean antolatu zen Iruñean eta milaka pertsona bertaratu ziren. 1989ko azaroaren 20an, Fabo lokutorea epaitu zuten eta, azkenean, Espainiako Auzitegi Nazionalak aske eta kargurik gabe utzi zuen[1].
Irratiaren bigarren itxiera Poliziaren eskutik eman zen 1992. urtean, Iruñean greba orokorra antolatu zenean[2].
Irratiak asteko egun guztietan programa desberdinak eskaintzen ditu. Normalean programazioa goizeko 08:00etan hasi eta gaueko 01:00etan amaitzen da asteartetan eta asteburuetan izan ezik. Asteartetan programazioak goizeko 08:00etatik gaueko 00:00ak arte irauten du. Asteburuetan, berriz, programazioa 08:00etatik 21:00ak arte izaten da. Programez aparte musika ere eskaintzen dute.
Programak bi taldeetan banatzen dira. Lehenengoa, Eguzki Irratiaren programa propioak eta, bigarrena, Arrosa Sarearekin batera emititzen dituzten programak[3]. Eguzki Irratiak Arrosa Sarearekin kolaboratzeaz aparte Hala Bedi, Eztanda eta Irati irrati libreekin ere kolaboratzen du[4].
Eguzki Irratiaren programa propioak:
Arrosa Sarearekin egiten dituzten programak:
Hedabidea batez ere ekologismoa eta mugimendu antinuklearratik sortu zen, hortik dator bere izena. Bere jaiotzatik gaur egun arte borroka eta mugimendu sozialen alde posizionatu den hedabidea izan da eta kolektibo eta talde desberdinei espazioa eskaini die bere programazioan. Irratia osatzen duten pertsonek esaten duten moduan, Eguzki Irratia ahotsik gabekoen ahotsa da.
Bere programetan argi geratzen da kultura, eta batez ere musika sustatzea garrantzitsua dela. Gainera, ikuspuntu kritikoa eta sentsibilazioa garatzeko programak ere emititzen dituzte.
Laburbilduz, hedabidearen ildo editoriala ezkertiarra, euskaltzalea, ekologista, antirrazista, feminista eta kolektibo zapalduen aldekoa da.
Eguzki Irratia irrati libre bat da. Horregatik irabazi-asmorik gabeko hedabidea da, autogestioan oinarritzen da, herritarren zerbitzura dago eta horien parte hartzea suspertzen du eta benetazko informazioa eskaintzen du adierazpen askatasunean oinarrituta.
Irabazi-asmorik gabeko irratia izanik, jendearen laguntza ekonomikoari esker ekoizten dituzte hedabidearen programak. Gainera, COVID-19 pandemiak 2020 eta 2021eko Sanferminak bertan behera uztea eragin zuen. Horrek irratiak bizi duen krisi ekonomikoa handitu zuen, Pasealekua magazina aurrera atera ahal izateko Sanferminak hedabidearen iturri ekonomiko nagusietako bat zelako.
Irratiaren webgunean https://eguzki.eus/ nahi duenak 5€, 20€ edo 50€ eman ahal ditu Eguzki Irratia ekonomikoki laguntzeko.
Bestalde, irratia laguntzeko beste modu bat dago ere. Irratiaren webgunean, “Eguzkide izan!” atalean, bazkide izateko aukera dago. Hor azaltzen den bezala, eguzkide izateko hiru hilabetero gutxienez 20€ eman behar dira[5].
Irratiaren webgunea: https://eguzki.eus/
Twitter kontua: https://twitter.com/Eguzki_Irratia?ref_src=twsrc%5Egoogle%7Ctwcamp%5Eserp%7Ctwgr%5Eauthor
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.