Frantziar komikiaren saila From Wikipedia, the free encyclopedia
Asterix[1] edo Asterix Galiarra (frantsesez: Astérix le Gaulois) René Goscinnyk (istorioa) eta Albert Uderzok (marrazkiak) sortutako istorio sorta da. Probazko lehen atala (pilotua) 1959ko urrian kaleratu zen. Gehienetan komiki eran zabaldu dira, baina telebistarako sailak eta filmak (marrazki bizidunetan zein aktoreek antzeztuta) ere sortu dira. Hizkuntza askotara itzuli dira: euskarara (1976an Jesus Mari Arrietak lehen aldiz)[2], latinera, greziera zaharrera...
Asterix | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | René Goscinny eta Albert Uderzo |
Sorrera-urtea | 1959 |
Jatorrizko herrialdea | Frantzia |
Ekoizpen lekua | Bobigny |
Argitaletxea | Dargaud |
Honen izena darama | Asterix |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | alternate history comics (en) |
Emanaldia | |
Hasiera-data | 1959ko urriaren 29a |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Galia |
ikusi
| |
asterix.com |
Marrazki bizidunen formatua du eta, hasieratik, adin guztietako irakurleak erakarri ditu. Umeentzako borrokak eta istorio sinple eta barregarriengatik eta nagusientzako hitz-joko eta gaur egungo pertsonaiekin egiten diren konparaketengatik (adibidez: Asterix eta normandoak istorioan, frantziar hizkuntzako jatorrizko bertsioan hiriko gazte bat "The Monkix" (The Monkees taldearen erreferentzia, segur aski) oihukatu eta eta "ye-ye" doinuak kantatzen ditu, eta euskarazko bertsioan itzultzaileak Kortaturen Sarri, Sarri abestia jartzea erabaki zuen).
« | K.a. 50. urtean gaude. Erromatarrek Galia osoa armaz hartuta daukate... Osoa? Ez! Galiar menderaezin batzuek burua makurtu gabe eusten diete oraindik ere indarrez sartu nahi dutenei. Eta bizimodua ez da batere erosoa Babaorum, Aquarium, Laudanum eta Petibonum kanpamendu txikietan dauden soldadu-taldeetako legionario erromatarrentzat... | » |
Asterix istorio sorta sortu baino lehen, Goscinnyk eta Uderzok Oumpah-pah sortan lan egin zuten, Tintin aldizkarian argitaratu zutena.[3]
Astérix lehendabizikoz Pilote aldizkarian argitaratu zuten. Lehen alea 1959ko urriaren 29an agertu zen.[4] 1961ean lehen albuma atera zuten: Asterix galiarra. Ordutik aurrera ia urtero agertu da album berri bat. Arrakasta esponentziala izan zen: lehen albumak 6.000 ale saldu zituen urte batean; bigarrenak, 20.000; 1963an, hirugarrenak 40.000; 1964an, laugarrenak 150.000; urtebete geroago, bosgarrenak 300.000; 1966an Buruzagien burrukaren lehen edizioak 400.000 ale saldu zituen. 1967an, bederatzigarrenak bi egunetan 1,2 milioi ale saldu zituen.
Uderzok, lehendabiziko zirriborroetan, Asterix galiar gudari indartsu tradizional margotu zuen. Goscinnyk, berriz, beste ideia bat zuen. Haren aburuz, Asterixek gerlari txikia izan behar zuen, indarra bainoago, adimena nahiago zuena. Orduan, Uderzok Asterixek lagun indartsu bat behar zuela uste eta, Goscinny aldekoa zenez, Obelix jaio zen.[5] Sailaren onarpena gero eta handiagoa izan arren, Pilote aldizkariaren babesa galdu zuen eta Georges Dargaudek ordezkatu zuen.[5]
Goscinny 1977an hil zenean, Uderzok irakurleen eskaerari eutsi eta album berriak sortu zituen. Orduan, Uderzok Les Éditions Albert-René argitaletxea sortu zuen.[5] Dargaudek lehen 24 albumen eskubideak mantendu zituen. Hori zela eta, 1990ean, Uderzo eta Goscinny familiek Dargaud auzitara eraman zuten, beren eskubideak berreskuratzeko. 1998an, epaiketa luze baten ondorioz, Dargaudek eskubideak galdu zituen. Uderzok Albert-Renéri baino Hachette argitaletxeari zenbait eskubide saldu zizkion, baina argitaratzeko eskubideak horrela geratu ziren: Albert Uderzo (% 40), Sylvie Uderzo (% 20) eta Anne Goscinny (% 40).
2008ko abenduan, Uderzok bere akzio guztiak saldu zizkion Hachetteri.[6] 2009an, Le Monden argitaraturiko eskutitz batean, Sylvie Uderzoren alabak aitaren jarrera kritikatu zuen.[7][8]
K. a. 50. urtean Erromak Galia konkistatu du jadanik; hala ere, ipar-mendebaldean, konkistatu gabeko herrixka bat dago, izen zehatzik gabea. Erromatar legioek askotan eraso egiten diote, baina galiar horiek indar izugarria ematen dien edari magikoa edaten dute borrokarako. Horregatik, beti garaile izaten dira, kasu gutxi batzuetan izan ezik. Maiz, eraso horiei buruzkoak dira istorioak baina beste batzuk, pertsonaien bidaiei buruzkoak.
Pertsonaia ugari ditu istorioak. Gehienak galiarrak dira; hala ere, erromatarrak, normandoak, britainiarrak etab. ere agertzen dira. Izenak orokorrean hitz-jokoak izaten dira eta pertsonaiaren izaera fisikoa, psikologikoa edota lanbidea deskribatzen dute (postaria, batzuetan,[9] Filatelix da eta Luteziako mafioso bat, Gangsterix). Euskarazko bertsioan, izen asko euskaratu gabe ageri dira eta hitz-jokoa frantsesez dago: barre puntua galtzen du frantsesez ez dakienak.
René Goscinnyk (istorioa) eta Albert Uderzok (marrazkiak) asmatutako unibertso literarioa oso zabala da. Fikziozko pertsonaia ugari asmatu zituzten.
Badira ere bi kategoria horietan sartzen ez diren beste pertsonaia batzuk[12]: Abolladic, Baba, Bizargorri, Kleopatra, Kleopatraren dastatzailea, Clorhidric, Electric, Eric, Espigademaíz, Ginfis, Histeric, Liric, Mamporric, Milapis, Numerobis, Patapalo, Periféric, Piramidix, Rompedientic, Satirik, Setentaisix, Sindineric, Teleferic, Teoric eta Tornavis.
Goscinny eta Uderzoren eskutik, 34 ale argitaratu ziren[13]
Istorioak ez dira hizkuntza guztietan ordena berean argitaratu. Euskaraz, adibidez, ez dira kronologikoki kaleratu. Elkar argitaletxeak ordena honetan argitaratu ditu:
Bildumaren sortzaileak hil ondoren bilduma mantendu da. Goscinny hil zen geroztik argitaratutako aleak hauek dira:
2009an 50. urteurrena ospatzeko nahian L’Anniversaire d’Astérix & Obélix argitaratu zen. Joseba Ossak eta Usua Lasak euskaratu zuten (Asterixen eta Obelixen urtebetetzea: urrezko liburua).
2013tik hona Jean-Yves Ferri idazleak eta Didier Conrad ilustratzaileak bost ale plazaratu dituzte:
2023an Fabcaro (Fabrice Caro) idazleak eta Didier Conrad ilustratzaileak beste ale bat plazaratu dute:
Elkarlanean eta Salvat argitaletxeek ere euskaraz argitaratu dituzte ale horietako batzuk eta beste batzuk. Elkarlaneanek argitaratua da Obelixen galera. Salvatek argitaratuak dira Asterix eta Latraviata, Asterix eta Obelix-en urtebetetzea. Urrezko liburua, Asterix eta Piktoak. Salvatek 2010. urtetik aurrera Asterixen abenturak berrargitaratu ditu bere garaian argitaratu ziren ordena kronologikoari jarraituz, Bilduma Handia izenarekin.
Album ilustratuei dagokionez, Salvatek honako hauek argitaratu ditu:
Hasieran marrazki-bizidunetan egin zituzten filmak:
Baina, 1999an, Claude Berri ekoizleari esker, zenbait film egin ziren:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.