euskal idazlea From Wikipedia, the free encyclopedia
Jesus Mari Olaizola Lazkano, Txiliku bezala ezaguna, (Zarautz, Gipuzkoa, 1951ko apirilaren 15a) euskal idazlea da. Euskal idazle hau, batik bat, haur eta gazte literaturan egindako lanagatik da ezaguna nahiz eta helduentzako literaturan inkurtsioren bat egin duen. Ahozko literatura atsegin du: igarkizunak, kantu eta esaera zaharrak, jolaserako erretolikak, ahokorapiloak...[1]
Jesus Mari Olaizola | |
---|---|
(2017) | |
Ahotsa | |
Bizitza | |
Jaiotza | Zarautz, 1951ko apirilaren 15a (73 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta katedraduna |
Jasotako sariak | |
Izengoitia(k) | Txiliku |
Ingeniari teknikoaren eta irakaslearen ikasketak egin zituen. Ez du inoiz ingeniari lan egin, baina zenbait urtez hezkuntzan lana egina da. Dena dela, bereziki zientzia arloko ikasmateriala prestatzen egin zuen lana urte askoan.
Haur eta Gazte Literatura izan da Txilikuren esparru naturala. Haren lehen argitalpena 1982koa da: Zozoa eta biok.
Haur eta gazte literaturan egindako ibilbide literarioan, genero ezberdinak landu ditu. Bere lehen lanen barruan dago euskal haur eta gazte literaturan zientzia fikzioko lehenengo nobela 2061: antzinako kronikak (1990). Katixa eta Kroko (Elkar, 1992) liburuarekin errealismo kritikoaren alorra landu zuen. Handik urte batzuetara, jarraipen moduan, Katixa, Kroko eta Kokoroko (Elkar, 1997) idatzi zuen. Txilikuren bildumaren abenturak ere badu bere lekua, bereziki Indianoa (Elkar, 1993) liburuarekin, hau abenturazko nobela klasiko bat dugu. Osaba Bin Floren (Elkar, 2003) liburuarekin, Haur eta Gazte Literaturako Euskadi Saria irabazi zuen. Liburu honek, Osaba Bin Florenen ipuinak jasotzen ditu, hauek lehenengo Euskaldunon Egunkarian publikatu zituen eta hau itxi ondoren Berrian. Liburuan kontatzen diren istorioak lotuta daude kate moduan.[2] 2004koa da, bestalde, Jokin Galtxagorri liburua. Umorea, abentura eta mitologiaren misterioa uztartzen ditu egileak Maider eta Jokin Galtxagorriren istorioa kontatzeko. 2008an argitaratutako Zaldun beltzak liburuan abentura haiei jarraipena eman zien idazle zarauztarrak. Batetik, Jokin Galtxagorri eta Maiderren gertaera berrien kontakizunari, eta, bestetik, Jokin Galtxagorrik narratuko duen kondairari egiten die leku Olaizolak liburu honetan.[3]
Bere helburua haurra entretenitzea denez, ez ditu deskribapen luze eta astunak erabiltzen. Bere iritziz haurra ez da aldendu arazi behar literaturatik eta horregatik bere lanek estilo zuzen, sinple eta naturala dute.[2]
Katixa eta Kroko | |
---|---|
Fitxategi:.jpg Marrazkiak: Jon Zabaleta | |
Audioa | |
Jesus Mari Olaizola 'Txiliku', Katixa eta Kroko liburuaren pasarte bat irakurtzen. | |
Datuak | |
Argitaratze-data | 1992 |
Ilustratzailea | Jon Zabaleta |
Bilduma | Xaguxar |
Orrialdeak | 76 |
ISBN | 84-8331-314-6 |
Osaba Bin Floren | |
---|---|
Fitxategi:.jpg Marrazkiak: Elena Odriozola | |
Audioa | |
Jesus Mari Olaizola 'Txiliku', Osaba Bin Floren liburuaren pasarte bat irakurtzen. | |
Datuak | |
Argitaratze-data | 2003 |
Ilustratzailea | Elena Odriozola |
Bilduma | Xaguxar |
Orrialdeak | 147 |
ISBN | 84-9783-065-2 |
Sariak | Euskadi Literatura Saria 2004an, Haur eta Gazte Literatura sailean |
Malanjel pirata | |
---|---|
Fitxategi:.jpg Marrazkiak: Eider Eibar | |
Audioa | |
Jesus Mari Olaizola 'Txiliku', Malanjel pirata liburuaren pasarte bat irakurtzen. | |
Datuak | |
Argitaratze-data | 2009 |
Ilustratzailea | Eider Eibar |
Bilduma | Kuku saila |
Orrialdeak | 44 |
ISBN | 978-84-9783-679-1 |
Oso luzea da Jesus Mari Olaizola idazlearen liburuen zerrenda. Hainbat narrazio dituen arren, argitaratu duen gehiena Haur eta Gazte Literaturan izan da. Hauek dira Haur eta Gazte Literaturan azken urteetan argitaratutakoak:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.