Asterix Korsikan
From Wikipedia, the free encyclopedia
Asterix Korsikan (frantsesez: Astérix en Corse), Asterix galiarraren abenturak kontatzen dituen 20. komikia da, 1973an egina, Uderzoren marrazki eta Goscinnyren gidoiarekin.
Asterix Korsikan | ||||
---|---|---|---|---|
![]() | ||||
Jatorria | ||||
Egilea(k) | René Goscinny | |||
Argitaratze-data | 1973 | |||
Jatorrizko herrialdea | Frantzia | |||
Ilustratzailea | Albert Uderzo | |||
Argitaletxea | Hachette Livre | |||
Ezaugarriak | ||||
Hizkuntza | frantsesa | |||
Telesaila | Asterix | |||
Fikzioa | ||||
Kontakizunaren tokia | Korsika | |||
Fikzio-unibertsoa | Asterix universe (en) | |||
kronologia | ||||
|
Istorioa
Galiar menderakaitzen herrixka, Gergoviako guduaren jaia dela eta bor-borka dago, eta, ospatzeko, aurretik egon ziren toki ezberdinetako matxinatuak gonbidatzen dituzte. Hauek iritsi aurretik, Asterix eta Obelix, euren gonbidatuei eskaintzeko moduko erromatar kanpamentu baten bila irteten dira. Dirudienez, ez da bakar bat ere geratzen, baina, euren kanpamentutik irten baino pixka bat lehentxeago, Gazpatxoandalus zenturioiaren gizonek, korsikar erbesteratu bat jasotzen dute, Okatarinetabelatxiktxix izenekoa, hauek zaindu behar dutena. Galiarrek aurkitu egiten dituzte, eta, borrokaldiaren ondoren, presoa eurekin eramatea erabakitzen dute, nor, bere lurrera laguntzea erabakitzen duten bere familiarekin bil dadin, eta, bide batez, Figatelixen korsikar tribuarekin bakeak egiteko, norekin aspaldidanik dauden muturtuta, Aleriako finkapenetik uhartea zuzentzen duten erromatarren aurka borrokatuz.
Pertsona ospetsuen karikaturak
- Bere jarrera eta hitz egiteko eran Napoleon Bonaparteren antzekoa den arren, Okatarinetabelatxiktxix, Paul Giannoliren karikatura bat da, Pilote aldizkariko kazetari bat. Izena, Tino Rossiren kantu baten lehen hitzetatik dator (Oh, Catarineta, bella, chit chi...).
- Goscinny eta Uderzoren lagun pertsonala eta frantziar artista den Pierre Tchernia, Okatarintetabelatxiktxix preso mantentzen duen erromatar zenturioia bezala irudikatua dago.
Aurrekoa Aztia |
Asterixen abenturak 1973 |
Ondorengoa Zesarren Oparia |
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.