euskal idazlea From Wikipedia, the free encyclopedia
Arantza Ibarra Basañez (Gernika, Bizkaia, 1975eko irailaren 28a - ) Bizkaiko Ondarroan bizi den publizista, ipuin irakurle eta idazle, musikagile, zinema gidoigile eta zuzendaria da.
Arantza Ibarra | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Gernika-Lumo, 1975eko irailaren 28a (49 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, film-zuzendaria, iritzi-kazetaria eta gidoilaria |
Ondarroako ikastolan haur eta lehen hezkuntza ikasi zituen eta Donostian, batxilergoa.
Bestalde, musika hezkuntza izan zuen solfeo, piano eta armonia klaseak jasoz. Aurrerago bateria ere ikasi zuen.
Bilboko Deustun "Informatika ingeniaritza" ikasi zuen. Bertan informatika musikala eta telebistaren mundura begiratu edizioa ere ikasi zuen. Baina ez zen berak espero zuena, hortaz, "Arte bisualak eta komunikazioa" diplomaturan sartu zen. Horrek diseinu grafikoa, multimedia, bideoa, gidoiak eta publizitatearen munduan murgilarazi zuen eta sortzaile munduaren bidea erakutsi.
Marrazki bizidunek ere bere lekua izan zuten ondarrutarraren heziketan eta ikastaro bat egin zuen haien inguruan. Honi 3D teknologia gehitu zion "Psilicon Graphics" ikastean.
Lanen artean, "Basotxo" atera zen, Erein argitaletxearekin. Geroxeago, "Saiku detektibea", Desclée argitaletxearekin.
"BSB publicidad" agentzian zegoelarik, bere lehen filmeko gidoia idazten hasi zen eta musikal bat prestatzen ere.
Zinema eta musika munduan aproba egin nahi zuen, baina ez zen abagunerik ikusten. Arantzaren proiektu asko bertan behera geratu ziren: ekoizlerik gabeko musikal bat, animaziozko lan bat, nagusientzako filme baten gidoia, jazz eta soul estiloko a bestiak ... Baina azkenean, zinemaren munduak, aukera bat eman zion:[1] "Alokatu" ekoizleari Arantzak idatzitako gidoia gustatu zitzaion eta bere filmea zuzentzeko parada eman zion. Alfonso Arandiak bere laguntza eskaini zion eta 2009an "Zigortzaileak" atera zen.
2010eko "Donostiako Nazioarteko Zinemaldian" emanaldi bat izan zuten[2] eta "Gijongo Nazioarteko Zinemaldian"[3] eta Cuencako "Emakumeen zinema"[4] jaialdietan beste hainbeste.
Filma 2011ko urtarrilaren 5ean estreinatu zen zinemetan.
2011ko urtarrilean Bangladeshko 4. Umeentzako Zinemaldian izan da Arantzaren "Zigortzaileak" filma.[5] Gainera, otsailaren 19an, Pragako Zinemaldian agertu da ere.[6] Azkenik, irailean, Buenos Airesko zinemaldi batean izango dela esan behar, bertako lehiaketan parte hartuz eta hilabete berean, Espainia osoan estreinatu zen gaztelerazko bertsioan.
Bitxikeria moduan esan dezagun Arantzak gidoiaz gain filmeko abestiak ere konposatu dituela.
Zigortzaileak - Alokatu, 2011[17]
Zuzendari, gidoilari, abestien letrak eta musikaren konposagile eta "Festa" abestiaren ahotsa.
"La ama" - Thrillerra - Filmaketa lanetan - 2014
Zuzendaria eta gidoilaria.
2015eko urtarriletik aurrera kolaboratzaile lanak egiten ditu ETB1eko "Azpimarra" saioan zine kritiko gisa.[18]
2013an filme labur bat grabatu zuen Maria Luisa Merlo aktorearekin. Filmaren izena "Betiko" da, Zugarramurdiko haitzuloetan kokatu da eta bere soinubandaren egilea Arantza bera izan da, non ahotsa ere jarri duen.[19]
Urte berean 15 minutuko dokumental bat grabatzen du emakumezko artista batzuen elkarte bati buruz, non gertakari bat antolatzen duten Bizkaiko ginekologia zerbitzuen murrizketagatik protestatuz. Laburmetrai hau Argentinako 2014ko "Libercine" zinemaldirako aukeratu zuten programaren barruan sartzeko.[20]
2014ko udan "La ama" izeneko luzemetraia filma tu zuen Jaenen. Luisje Moyano eta ondarrutarra dira thriller hoerretako bai zuzendari Bai gidoilariak.[21] Suspensezko filma honetan boxealari ohi bati buruzko artikulu bat idazten ari den emakumezko kazetari baten istorioa kontatzen da, non kirolari ohia landa erdian dagoen etxetzar batean aurkitzen den. Etxetzarreko bizilagunek emakumea aurkitu dute eta preso hartu dute bere borondatearen aurka. Denborak aurrera egin ahala etxetzarreko emakumezko jabeak egiten dituen azpikeriez ohartzen da kazetaria eta baita nola tratatzen dituen bere bizilagunak ere.
2014an halaber "Sarearen Oihua" dokumentala aurkeztu zuen Argentinan eta ondoren Euskal Herrian. "Lea Artibai eskualdeko hainbat eragile eta herritarrek Ginekologi zerbitzu integral baten alde burututako ekintzatik abiatuz, eskaera horien borrokaren isla da."
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.