Abanto
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Abanto (edo —Aragoiko Abanto herritik bereizi behar denean— Abanto Bizkaia;[4] ofizialki Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbena) Bizkaiko Meatzaldea eskualdeko udalerri bat da, 9.570 biztanle zituena 2016. urtean. Burdin esplotazio ugari eduki zituen. Hirigunea Gallarta auzoan kokatuta dago. 1995. urtean Zierbenako portua Abantotik banandu zen. Zaragoza probintzian jadanik ofizialki Abanto izena zuen herria bazegoenez, eta Espainiako legeek Estatu horren barruan izen bereko bi herri izatea galarazten dutenez, herriaren izen ofiziala Abanto Zierbena da oraindik ere.
Abanto | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizkaia, Euskal Herria | |||||||||||
Abanto udalerriko Gallarta auzoa. | |||||||||||
| |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatua | Espainia | ||||||||||
Erkidegoa | Euskal Autonomia Erkidegoa | ||||||||||
Lurraldea | Bizkaia | ||||||||||
Eskualdea | Meatzaldea | ||||||||||
Izen ofiziala | Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbena | ||||||||||
Alkatea | Maite Etxebarria Azpiolea (EAJ) | ||||||||||
Posta kodea | 48... eta 48500, 48540 | ||||||||||
INE kodea | 48002 | ||||||||||
Herritarra | abantar | ||||||||||
Kokapena | |||||||||||
Koordenatuak | 43°18′53″N 3°04′19″W | ||||||||||
Azalera | 18,03 km² | ||||||||||
Garaiera | 93 metro | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 9.402 (2023) 33 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 522,33 bizt/km² | ||||||||||
Hazkundea (2003-2013)[1] | % 6,18 | ||||||||||
Zahartze tasa[1] | % 21,56 | ||||||||||
Ugalkortasun tasa[1] | ‰ 35,27 | ||||||||||
Ekonomia | |||||||||||
Jarduera tasa[1] | % 78,97 (2011) | ||||||||||
Genero desoreka[1] | % 12,62 (2011) | ||||||||||
Langabezia erregistratua[1] | % 14,49 (2013) | ||||||||||
Euskara | |||||||||||
Euskaldunak[1] | % 21,89 (2010) | ||||||||||
Kaleko erabilera [2] | % (2016) | ||||||||||
Etxeko erabilera [3] | % 7.38 (2016) | ||||||||||
Datu gehigarriak | |||||||||||
Webgunea | http://www.abanto-zierbena.eus |
Abantoren inguruko herriak honakoak dira: mendebaldean Muskiz; iparraldean Zierbena eta Santurtzi; eta ekialdean Ortuella. Abanto Serantes eta Triano mendien artean dago. Trianoko mendiek, udalerriaren hegoaldean kokaturik, Abantoren historian zehar garrantzi handia izan dute, bertan daude herria aberastu zuten meategiak. Euren artean, Bodovalle meategia da aipagarria, Euskal Herriko sakonena baita. Izan ere, meategiaren erdigunea 100 metrora dago itsasoaren mailaren azpitik.
Udalerriak herrigunetik kanpoko auzo asko dauzka. Erdigunea Gallarta da eta bertan udaletxea dago. Gallartan Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa dago, eskualdeko jarduera tradizionalaren historia biltzen duen museoa.
Hona hemen auzoen zerrenda eta biztanleria 2007ko erroldaren arabera:
1996an Zierbenak independentzia lortu zuen; beraz, hortik aurrerako datuek ez dute Zierbenako biztanleria kontuan hartzen
Abantoko biztanleria |
---|
2015eko maiatzaren 24ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz Maite Etxebarria Azpiolea (EAJ) hautatu zuten Abantoko alkatea, aurreko agintaldiko alkatetza berrituta; izan ere, 2013tik da udalerriko alkate. Etxebarriak alkatetza berritu zuen bere taldearen baiezko botoei esker, gehiengo osoz.
2019ko udal hauteskundeen ondoren ere, Etxebarriak alkatetzan jarraitu zuen.
Abantoko udalbatza | |||||
Alderdia |
2015 |
2019 | |||
Zinegotziak | Boto kopurua | Zinegotziak | Boto kopurua | ||
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ-PNV) | 7 / 13 |
6 / 13 |
|||
Euskal Herria Bildu (EH Bildu) | 2 / 13 |
2 / 13 |
|||
Abanto-Zierbenako Independienteak (INDAZ) | 2 / 13 |
2 / 13 |
|||
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE)) | 2 / 13 |
2 / 13 |
|||
Ahal Dugu | 1 / 13 |
||||
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.eus webgunean |
Bilboko Renfe Aldirien C-2 lineak bi geltoki ditu herrian:
Astelehenetik ostiralera 20 minutuko maiztasunaz ibiltzen da trena ordu gorietan, eta 30 minutukoaz egunaren gainontzeko orduetan. Larunbat eta igandeetan maiztasuna 30 minutukoa da. Horrez gain, ostiral eta larunbat gauetan gau jaia gaueko zerbitzuak eskaintzen dira.
Bizkaibus hiri-arteko zerbitzuko hurrengo lineak udalerria zeharkatzen dute:
Hona hemen udalerriaren monumentuak[5][6]:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.