Ambrosio de los Heros 14 eraikina
eraikitako euskal ondare nabaria Abanto Zierbanan From Wikipedia, the free encyclopedia
eraikitako euskal ondare nabaria Abanto Zierbanan From Wikipedia, the free encyclopedia
"Ambrosio de los Heros, 14" eraikina eta bere lorategia Abanto-Zierbenako Las Carreras auzoko etxea da.
Ambrosio de los Heros 14 eraikina | |
---|---|
Eraikitako euskal ondasun nabarmena | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Abanto |
Koordenatuak | 43°19′05″N 3°05′35″W |
Altitudea | 80 m, itsas mailaren gainetik |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | XVIII. mendea |
Ondarea | |
EJren ondarea | 51 |
2008ko urtarrilaren 16an, Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna.
Oinplano angeluzuzeneko eraikin exentua da, 21,50 x 9,25 metrokoa; behe solairua, beste bi solairu eta teilatupeko solairua ditu eta errepidearen ertzean dago; errepideak muga egiten du alde luzeetako batetik —hegoaldeko fatxada—, eta lurraren beraren eustorma du ondoan, eta, haren ondoan, atxikita egon gabe, dago eraikina. Enkarterriko baserrien motakoa da eraikina.
Hegoaldeko fatxadan, baoak ditu, sei ardatz bertikal; horietatik lehena eta azkena begiratokien bidez ixten dira lehen eta bigarren solairuetan, eta, gainerakoak leihoak dira, dekorazio-formez inguratuak, eta, zenbaitetan, molduratuak, morterozkoak.
Fatxada nagusian, ekialdera eta N-634 errepideari begira, hiru bao-ardatz irekitzen dira, eta alboetako luzetarako bi itxitura-harresiak fatxadaz haratago luzatzen dira eta babestu egiten dute. Fatxada horren gainean, eraikinak balkoi jarraitu bat du teilatupeko solairuaren parean eta eraikinaren bi harresi nagusien artean; balkoiak burdin hesi bertikaleko baranda xume bat du. Balkoi horren azpian, solairu guztietan, balkoiak daude fatxadaren erdiko hutsunearen parean; balkoiek burdin forjatuzko burdin sarea dute, forma biribil landu eta guzti.
Arkitekturari dagokionez, honela egina dago: perimetroan ondo trabatutako harlangaitzezko bi karga-horma ditu hareharrizko harlanduzko piezez errematatuta; horien barrualdean, egurrezko egitura sendo bat, bi horma-arte antolatzen dituela, erdialdean kokatutako egurrezko zutabeez osatutako lerrokadura baten bidez. Teila lauz egindako hiru isurkiko estalkia du eraikinak, eta balkoi nagusiaren gainean aurrealdeko laugarren alaka edo moriskoa du.
Funtzionaltasunari begira, eraikinak sarbide nagusi bakarra du behe solairuan, ekialdeko fatxadan; bertatik, eskailera bat abiatzen da bizitegi-erabilerako solairuetara sartzeko. Behe solairua biltegirako erabiltzen dute eta dolarea du.
Lehen eta bigarren solairuan dauden gela nagusiak hegoaldeko alboko fatxadara eta ekialdeko aurreko fatxadari begira daude; sukaldeak —solairu nagusi bakoitzeko bat—iparraldeko alboko fatxadari begira daude, lorategiaren gainean.
Harrizko fabrika guztia morterozko zarpiatuz inguratuta dago eta dekorazio-lan dotorea du: solairuak bereizteko inpostak eta leihoen inguruak eta gainaldeak. Hegoaldera begira dauden leihoen zur-lanari dagokionez, egurrezko mallorkinak dituzte.
Baoen banaketa oso erregularra da eta modu klasikoan antolatuta daude, eta, ondorioz, fatxadak simetrikoak dira eta apaindura gutxikoak; bao txikienak iparraldera eta mendebaldera begira dauden fatxadetan irekitzen dira, eta kalera jotzen duten hegoaldeko eta ekialdeko fatxaden aurrealdeak askoz ere landuagoak eta txukunagoak dira. Teilatupeko solairuko baoak forma etzanekoak dira, bizitegi-erabilerako eraikinetan oso ohikoak, teilatupeko espazioetara argia sartzeko eta aireztatzeko.
Baoak inguratzeko materiala, berriz, fatxadan orokorrean erabilitakoa baino lodiagoa da, XIX. mende bukaerako bizitegi-motako bereizgarri hori ere.
Errepide nazionalera ematen duen partzelaren mugatzat itxitura ederra du eraikinak, errepidearen maldara egokitua; oso dotore landutako hareharrizko harlanduz egindako mugarri bertikalez osatua dago, bata bestearen segidan daude, eta horiek elkarri lotzeko, altuera txikiko harlangaitz-horma ondo ilaratutako itxitura eta burdinurtuzko hesia du, gainaldean landare-motiboz dekoratutako erpinak dituela.
Horren guztiaren emaitza eraikin noble bat da, eta nahiz eta zenbait joera uztartzen dituen eraikin eklektikoa ere izan, joera horiek trazadura klasikokoak dira, Enkarterriko landa-etxeen motara propio egokituta.
Eraikinaren estalkiaren zati bat behera etorri da, eta barne-egituraren zati bat ere bai. Horren ondorioz, utzia egon denez, aurri-antzeko egoeran dago.
Esan bezala, eraikinaren ondoan, beste bi eraikin-gorputz daude. Horietako bata, mendebaldeko fatxadaren parean, errepidetik banatzen duen hormari atxikita. Eraikuntza baten aztarnak dira eta sarrerako kareharrizko eta hareharrizko ateburu dobelatua geratzen da. Bestea, ekialdera jotzen duen sarbide nagusiaren ondoan, eraikin nagusiarekin batera sarrera-plazatxoa osatzen duela; biltegi eta/edo kotxetegirako erabiltzen da.
Ambrosio de los Heros 14 eraikinaren lorategia zuhaitzek eta zuhaitzen arteko hutsuneek antolatuta dago, eraikuntzaren ingurune guztia osatzen baitute. Eraikinari lotutako lorategi-eremu itxia da, etxetik beretik eta errepidearen ondoan dagoen mendebaldeko ate handitik barrena irits daiteke bertara.
Galdu egin dira lorategiaren elementu bereziak; esaterako, altzariak, iturriak, eraikuntza-elementu edo antzeko dekorazio-elementuak, baita lorategiaren trazadura-antolatzailea ere, urteetan egon baita utzia.
Horrela, bada, egungo lorategia jarraian zerrendatuko ditugun zuhaitzek osatzen dute. Zuhaitzok tamainagatik, edertasunagatik, urte-kopuruagatik eta lorategian duten kokapenagatik nabarmentzen dira:
Halaber, tamaina ertaineko zuhaitz hauek eta zuhaixka hauek nabarmentzen dira:
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.