Euskal Herriko ibaia From Wikipedia, the free encyclopedia
Ultzama[1][lower-alpha 1] (ultzamalderaz: Ultzama ugeldia) Euskal Herriko ibai bat da, Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta. 38,3 kilometro luzerarekin, Baztanen Saioa mendiko magalean jaiotzen da, 1296 metroko altueran, eta Arga ibaian isurtzatzen da, Ezkabarte ibarreko Atarrabia udalerrian, 417 metroko altueran.
Ultzama Ultzama ugeldia (ultzamalderaz) | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 38,3 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°02′54″N 1°35′41″W |
Kokapena | Euskal Herria |
Herrialdea | Euskal Herria |
Foru erkidego | Nafarroa Garaia |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi
|
Arroaren azalera | 270 km² |
Arro hidrografikoa | Ebroren arro hidrografikoa |
Ur-emaria | 6,77 m³/s (Olabe) |
Iturburua | Saioa (Baztan) (1.296 m) |
Bokalea (Arga; eskuinaldea) | Atarrabia (Ezkabarte) (417 m) |
Ibilbidean zehar, 270 kilometro koadroko arroko urak jasotzen ditu, eta Olabetik igarotzean 6,770 metro kubiko segundoko batez besteko emaria hartzen du segundoko. Kopuru hori, oro har, 0,781raino jaisten da abuztuan, euri gutxien egiten duenean, eta abenduaren 12,338era igotzen da, hilabete horretan euria eta elurteak ugariagoak baitira.[2]
Bere ibilbidean, Ultzama, Odieta, Olaibar eta Ezkabarte ibarrak zeharkatzen ditu.
Ibaiak Ultzama ibarretik hartzen du izena, bertan jaiotzen baita.
Arraizko bentak arte, Belateko erreka bezala ezagutzen da.
Belate mendatearen inguruan jaiotzen da, eta Arañoz mendia inguratzeko hartzen duen bihurguneaz beste, ibilguak hegoaldeko noranzkoa du.
Arraizko bentetatik iragan ondoren, Ultzamaldea igarotzen duenean, Arraizko bentak, Orkin, Alkotz, Lozen, Iraizotz, Zenotz eta Gerendiain herriak zeharkatzen ditu.
Handik gutxira Arkil ibaiaren emaria jasotzen du. Ondoren Odieta ibarrean sartu eta Latasa (bertan Gaskueralde ibaiaren emaria jasotzen du), Erripa, Ziaurritz eta Ostitz kontzejuak igarotzen ditu, azken kontzeju horretara iritsi aurretik Anue ibarretik datorren Eltzarrain ibaiaren emaria jasotzen du.
Olaibar udalerriko lursailetan sartu eta Beraitz, Enderitz, Otsabide eta Olabe herriak igarotzen ditu. Ezkabarte udalerriko lursailetan sartu eta Sorauren, Orikain eta Arre kontzejuak igarotzen ditu.
Azkenean, Iruñerrian sartu, Atarrabia udalerrira iritsi eta urak Arga ibaian isurtzen ditu.
Ultzama ibaia bezala:
Ondorengo eraikin hauek Ultzama ibaiaren ibilbidean daude:
Iruñerritik pasatzen den Arga ibaiaren ibilbidean Iruñerriko Mankomunitateak 12 kilometro inguruko natur pasealekua antolatu zuen Argaren Ibai Parkean.[3] Atarrabiako San Andres Errotan gora bi adarretan banatzen da bidea, Arga ibaiarekin Uharte eta Zabaldikara doa eta Ultzama ibaiarekin Arre eta Soraureneraino. Guztira milioi bat metro koadro hartzen ditu parkeak. Ibaiko landarediaz gain beste elementu asko ikus daitezke ibilbidean: zubi historikoak, presak, errotak, zaldainak, lorategiak, parkeak, ontziralekuak, askaldegiak, arrantza lekuak, haztegiak, baratzeak, zaldiak eta behiak belar-soroetan, iturriak, pilotaleku bat, bai eta Ingurumen Heziketarako Museo bat ere. Atarrabian aipagarriak dira zubia eta San Andres errota, Arga eta Ultzama ibaiek bat egiten duten tokian dagoena.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.