Siziliako antzinako herriak
From Wikipedia, the free encyclopedia
Sizilian, zibilizazio helenikoa heldu baino lehen, beste herri batzuk bizi ziren, hala nola, sikanoak, elimoak eta sikuloak. Hauek izan ziren greziarrek aurkitu zituztenak Siziliara heltzean K.a. 756an. Ez dago jakiterik feniziarrak greziarrak baino lehenago edo aldi berean heldu ziren (K.a. VIII. mendean)[1]. Bestalde, eztabaidagarria da morgeteak irlan egon ziren
Herria | Eskualdea |
Sikano | Hegoaldeko eta mendebaldeko Sizilia |
Elimo | Siziliako mendebaldeko muturrean (Segesta, Erice, Entella) |
Sikulo | Ekialdeko Sizilia |
Feniziar | Kostaldea eta irlak (greziarrak heldu baino lehen), gero, mendebaldeko muturrean (Motia, Panormo, Solunte, Lilibeo) |
Morgete | Morgantion |