Hibla Herea edo Hibla Hera (grezieraz: Ὕβλα Ἡραία edo Ὕβλα Ἥρα) Siziliako antzineko hiri bat zen; toki hau gaurko Ibla herrian dago, Ragusa comunean. Hibla izeneko hiru edo bost hiri existitu ziren. Pausaniasen arabera, Hibla izeneko horrenbeste hiri daude, tokian izen horrekin dibinitate bat zegoelako[1], horregatik zaila da bata bestetik ezberdintzea. Horren harira, William Smith, XIX. mendeko britaniar klasizista nabarmenetariko batek, Hibla Gereatis eta Megara Hiblea nahasten zituen, beraz, kontuz ibili behar da antzinako iturri batean Hibla izena ikustean.
Historia
Estefano Bizantziokoak Behe Hibla deitu zion Hibla Hereari (Υβλα ἡ ἐλάττων) Hibla Handitik edo Hibla Txikitik ezberdintzeko. Hibla izenari Hera edo Herea gehitzen zuen (Ἥρα, Ἡραία). Hau zen Siziliako Hibla izena zutenen hirietatik ezezagunena. Pausaniasek ez du hiri hau aipatzen Hibla Handia eta Hibla Txikia ezberdintzean, ezta beste geografoek ere. Hala ere, Ibilbidean Hibla izeneko hiri bat aurkitzen da, Agrigento eta Sirakusaren arteko bidean. Dudarik gabe, ez zen Hibla Handia, Hibla Txikia, Megara Hiblea ezta Hibla Geriatis ere. Horregatik, Estefanok aipatutako hirugarren Hibla da. Ibilbideen arabera, Akrastik (gaurko Palazzolo) 18 milletara zegoen[2]. Zizeronek aipatutako Siziliako Hera hiria[3], ez dakigu hau zen.
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.