![cover image](https://wikiwandv2-19431.kxcdn.com/_next/image?url=https://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/f/f9/Convallaria_majalis_inflorescence_-_Keila.jpg/640px-Convallaria_majalis_inflorescence_-_Keila.jpg&w=640&q=50)
Mugeta (botanika)
From Wikipedia, the free encyclopedia
Mugeta (Convallaria majalis[1]), usain goxodun eta oso pozoitsua den basoko landare loredun bat da, jatorriz lurralde epel eta freskoetan hazten da, hala nola, Ipar Hemisferioan, Asia eta Europa osoan zehar.
- Artikulu hau landare generoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Mugeta (argipena)».
Datu azkarrak Sailkapen zientifikoa ...
Mugeta (botanika) | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Asparagales |
Familia | Asparagaceae |
Generoa | Convallaria |
Espeziea | Convallaria majalis |
Itxi
Convallaria genero espezie bakarra da, seguru asko (baldin eta C. keiskei eta C. transcaucasica aparteko espezie gisa erregistratzen badira). APG III-sisteman, generoa Asparagaceae familian sartzen da, Nolinoideae azpifamilian (antzina Ruscaceae familia[2]). Antzina Convallariaceae familian sartua izan zen, eta hori baino lehen Liliaceae lili familian[3].