gipuzkoar irakasle eta etnografoa From Wikipedia, the free encyclopedia
Miren Egaña Goya (Donostia, Gipuzkoa, 1946ko apirilaren 16a) irakasle, hizkuntzalari eta etnografoa da. Kanadako euskal toponimian erreferentziazko ikerlaria da.[1]
Miren Egaña Goya | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1946ko apirilaren 16a (78 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Familia | |
Ama | Maria Dolores Goya Mendiola |
Ezkontidea(k) | Fermin Leizaola |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Elbira Zipitria Deustuko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | etnografoa eta katedraduna |
Enplegatzailea(k) | Usandizaga-Peñaflorida-Amara BHI Zubiri-Manteo BHI |
Kidetza | Aranzadi Zientzia Elkartea Eusko Ikaskuntza |
Donostian jaio zen 1946. urteko Apirilaren 16an, Alde Zaharreko Euskal Herria kalean. Maria Dolores Goya Mendiola eta Luis Egaña Mendioroz donostiarren alaba, etxean hiru senide ziren, zaharrena Xabier, gero Miren eta azkenik Peli Imanol.
Donostiako Ikastolen Historian ikus daitekeenez, haren amak Espainiako II. Errepubika garaian maistra titulua lortu eta gerra aurrean andereño gisa lana egin zuen Donostiako ikastola batean.[2] 1951n klaseak ematen hasi zen berriro ere, bizi ziren etxean bertan, Francoren diktadura garaian, klandestinitatean. Ahotsaken elkarrizketan dioenez, "bere logelan ikastola bat omen zegoen".[3] Ordu arte, Elbira Zipitria zen andereño bakarra Donostiako Alde Zaharrean klaseak euskaraz ematen zituena. Zipitria 1945an hasi zen andereño gisan lanean. 1960ean ikastaro berezi bat[4] antolatu zuen andereño eta andereñogaientzat eta bertan izan ziren ama-alabak, beste hainbat lagunekin: Maria Dolores Agirre, Karmele Esnal, eta Mari Karmen Mitxelena, besteak beste.
Magisterio ikasketak egin zituen Donostian, eta haurrei euskaraz irakasten aritu zen klandestinitatean. Geroago, Filologia ikasketak bikatutakoan, Batxilergoko Euskara Katedradun lanetan aritu zen Zubiri-Manteo Institutuan 2006an erretiroa hartu zuen arte, 42 urtez irakasle izan eta gero.[1]
Mirenek eskola frantsesetan, frantsesez ikasi zuen, amak ez zuelako etxeko ikastolan seme-alabek ikastea nahi. Beraz, eskolatzean etxeko euskara eta eskolako frantsesa zituen hizkuntzak. Geroago, batxilergoa egitera moja marianisten eskolara bidali zuten Miren, bere amak beraiekin ikasi baitzuen, eta bertan hobetu zuen bere gaztelania eskasa. Orduan batxiler txikia deitzen zena, 4 urtez mojekin egin ondoren errebalida institutuan egin zuen, beste eskola pribatu guztietako ikasleak bezala. Udara hartan Magisterioko ingreso egin zuen eta 1961ean magisterio ikasketak egiten hasi zen, Donostiako Nuestra Señora de Aranzazu magisterio eskolan
Hiru urte beranduago magisterio bukatu eta 1964an lanean hasi zan bere amaren ikastolan, “bere logelan” klaseak ematen. Hurrengo bi udetan, hau da 1965 eta 1966 Gipuzkoako zenbait ikastolek, Hernaniko Urumea tartean, antolatutako lehenbiziko euskarazko udalekuetan ibili zen, Arabako Barrian.
Artean, Mirenek Elbira Zipitriaren euskarako klaseak hartuak zituen,[5] baita Donostiako Udalak "Academia de Lengua y Declamacion Vasca" Maria Dolores Agirreren zuzendaritzapean antolatuak zituen euskarako klasetan ere Izena ematen saiatu zenean, funtzionaria nekez konbentzitu behar izan zuen, ez baitzuen betetzen eskatzen zen adina. Horrela garai ilun haietan Miren euskaraz alfabetatua zegoen magisterio amaitu zuenerako eta eskuratua zuen Cambridgeko Unibertsitateko ingeleseko "First Certificate" titulua. Frantsesa hobetzeko helburuarekin 1967an Parisko Sorbona Unibertsitatera joan zen "Cours de Langue et Civilisation Françaises" udako ikastaroa egitera, frantses kultura, literatura eta gramatika ikastera, alegia, eta goi mailako titulua eskuratu zuen.
1968an beste zerbait egin nahian, Deustuko Jesuitek Donostian zeukaten campusean, beste ikasketa batzuk egiten hasi zen: Filologia Erromanikoa, orduan bost urtetako karrera osoa. Horretarako egunez ikastolan lan egiten jarraitu zuen eta gauaz filologiako lizentziatura ikasten hasi zen. 5. mailan estatuko errebalida egitera Bilbora joan zen 1974an. Bertan ezagutu zuen Mikel Zarate, biak estatuko tribunal baten aurrean azterketa egiten ari zirela.
1975an Doostiako Karkizano kaleko ikastola itxi eta Hernaniko Urumea ikastolara joan zen 4. mailakoei eskolak euskaraz ematera eta 7. eta 8. mailakoei frantsesa ere.[6]
1978an Donostiako Usandizaga Batxilergoko Institutuan euskarazko PNN bezala kontratatua izan ondoren 1979. urtean Estatuak lehenengo aldiz Euskara Hizkuntz eta Kulturako Katedra eta Agregaduritzen azterketen deialdia egin zuen. 1980. urtean azterketa egin eta Eibarko Zuloaga Batxiler Institutuko katedra lortu zuen,[8] hurrengo urtean Donostiara joan zen Bidebieta B.I.ra eta azkenik bere etxe ondoko Zubiri–Manteo Institutuan eman zituen euskarako klaseak jubilatu arte 2006ean.
1968tik aurrera Aranzadiko etnografia saileko partaidea da.[9][10][11] 1978z gero Eusko Ikaskuntzako kidea da.
1978an eta 1983an Derioko uda ikastaroko irakasle izan zen Gipuzkerako Literatura eta Euskararen historia irakatsiz.
1985ean esku hartu zuen Labradorrera 1. euskal espedizioan. Bale-ehizaren aztarnen bila joan ziren hamar ikerlari, San Joan baleontzi agertu berria zen mila gutxira zegoen uharte batera, Belle Ile itsasestura. Lehendik hasia zuen jakin min hori betirako geratuko zitzaion, paraje haiek bisitatu eta gero.[12][13] Bere ikerlanak topa daitezke toponimian,[14][15] Euskal Herriko Atlas Etnolinguistikoan,[16] euskal arrantzaleek gaurko Kanadan utzitako aztarna linguistikoak,[9][11] eta Ternuako euskal hilarriez egindako argitalpenetan.[17][18]
Pasaiko badian dagoen Albaola Elkartea 2015ean hasita XVI. mendeko San Juan baleontziaren erreplika zientifikoa eraikitzen ari da jendaurrean, garaiko teknikak eta materialak erabiliz.[19][20][21] Hori dela eta 2015. urtean baleontziaren eraikuntza prozesuak UNESCOren babesa lortu zuen.[22][23]
Euskal Momunitate zientifoaren Inguma datu basean berak egindako 12 ekarpen bildu dituzte.[26]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.