Euskal idazlea eta irakaslea From Wikipedia, the free encyclopedia
Mikel Zarate Lejarraga (Lezama, Bizkaia, 1933ko martxoaren 6a - Lezama, Bizkaia, 1979ko apirilaren 10a) euskal idazlea eta apaiz katolikoa izan zen.
Mikel Zarate | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Lezama, 1933ko martxoaren 6a |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Lezama, 1979ko apirilaren 10a (46 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | apaiz katoliko latindarra, idazlea eta unibertsitateko irakaslea |
Oskorrik lau diskotan eta Mikel Laboak batean grabatu zuten Aita semeak abestiaren hitzak Mikel Zaratek egin zituen, Joan Antonio Mogelen testu bat egokituz.
Lezamako Larretzalde baserrian jaio bazen ere, umetan Garaioltza auzoko Lejarrene baserrira bizitzen joan zen, bere familiarekin.
Gaztaroan bere aitarekin lanean hasi eta aparejadore ikasketak egiten aritu zen, 1954an Derioko Seminariora joan eta apaiz ikasketak egitea erabaki zuen arte; besteak beste, Xabier Amuriza izan zuen ikaskide garai haietan.[1]
1964ko ekainaren 24an abadetu egin zen, eta Mallabiko Gerea auzora joan zen apaiz, Oiz mendiaren magalean.[2] Herriaren erdiguneko kale nagusiak bere omenezko izena darama.
Bizkaiko Elizbarrutiak Derioko Seminarioa ikastetxe arrunt bat bihurtzea erabaki zuenean, irakasle bezala aritzeko proposamena egin zion 1969an.
Filosofia eta Letretako ikasketak egin ondoren, Deustuko Unibertsitatean Filologia erromanikoak ikasten zituen artean, euskara irakasteko hainbat material eta idazki sortzen hasi zen, Derioko apaizgaitegian klaseak emateko; baita Derioko Udako Ikastaroetan ere (gerora Labayru Ikastegia izendatu zena). [3]
Oso ospetsua egin da Ander Manterolarekin batera sortutako esamoldea, ikasketaren progresioa definitzeko: "Dakigunetik, ez dakigunera, hizkuntza bizitik euskera idatzira, Bizkaieratik Batura" [4]
1975ean Bilboko Hizkuntza Eskola Ofizialean euskarazko klaseak emateaz gain irakurgaiak eta material sortzen aritu zen.
1978an Deustuko Unibertsitatean Euskal Filologiako karreran, Euskal Literatura ikasgaia ematen hasi zen, zendu arte.
Karmel eta Anaitasuna agerkarietan eman zituen argitara lan aipagarrienak. Euskaltzain urgazlea izan zen.
Hauek izan ziren haren obra nagusiak: Bizkaiko euskal idazleak (1970); Haurgintza minetan (1972), eleberria; Ipuin antzeko alegi mingotsak (1975); Influencias del vascuence en el habla castellana (1975); Higidura berdez (1975), olerki bilduma; Euskal deklinabidea (1976); Euskal Literatura (1977), bi liburuki; Euskal Ortografia (1978); eta Bizipenen bultzadaz (1978) eta Utopiaren fantasian (1982), olerkiak.
1979an bat-batean hil zen Lezamako Lejarrene baserrian, 46 urte besterik ez zituelarik. Baserri ondoan dago bere izena daraman plaza eta lezamar honen omenezko harrizko eskultura ere.
1973an Haurgintza minetan eleberria plazaratu zuen, geroztik berrargitaratu izan dena. Beste eleberri bat ere idazten hasita zegoen, baina argitaratu gabe gelditu zen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.