Usandizaga-Peñaflorida-Amara BHI
Bigarren Hezkuntza ikastetxea From Wikipedia, the free encyclopedia
Bigarren Hezkuntza ikastetxea From Wikipedia, the free encyclopedia
Usandizaga-Peñaflorida-Amara BHI Donostiako Amara auzoan kokatzen den Bigarren Hezkuntzako Institutu publikoa da. Bertan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergo eta Lanbide Heziketako zikloak eskaintzen dira. Bi eraikin bereizietan banatzen da, 1998 urtera arte Usandizaga Institutua, 1956 urtean eraikia eta hainbat urtetan institutu femeninoa izan zena, eta Peñaflorida Institutua, 1964 urtean eta gizonezkoen institutua izan zena, ikastetxe ezberdinak baitziren.
Usandizaga-Peñaflorida-Amara BHI | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Donostia |
Koordenatuak | 43°18′24″N 1°58′53″W |
Kontaktua | |
Helbidea | Aitzol parkea 1 |
Webgune ofiziala | |
Donostiako bigarren hezkuntzako institutu honen jatorria Bergaran dago. Hasieran Jesusen Lagundiaren zuzendaritzapean (1593-1797). Karlos III Espainiakoak jesuitak edo jesulagunak kanporatu zituenean, ikastetxea hutsik geratu zen.[1]
1764. urtean, Frantzisko Xabier Maria Munibe Idiakez jaunak, hots, Peñafloridako kondeak, Euskalerriaren Adiskideen Elkartea eratu zuen. Eta 1765eko Estatutuen arabera, besteren artean elkartearen helburuetako bat "ezjakintasuna baztertzea" zen. Haien esku egon zen 1769-1804 eta Gobernuaren esku XIX. mende ia osoan (1804-1880).
1868an Bigarren Irakaskuntza libre deklaratu zen eta, horren ondorioz, beste ikastetxe asko eraiki ziren Gipuzkoan. Izena ere asko aldatu zen hiru mende horietan zehar, garaian garaiko gorabeherak bezain beste.
XIX. mende bukaeran gerraren ondorioz, irakaslegoak Donostian hartu zuen babes eta behin-behinekoz bertara eraman zuten 1873 urtean. 1880ean, berriz, institutua Donostian behin betiko geratzea erabaki zen eta horretarako eraikin berri bat egin zen Urdaneta kalean, egun Koldo Mitxelena Kulturunearen egoitza dena.
1934. urtean, Euskalerriaren Adiskideen Elkartea sortu zuen konde jakintsuaren omenez, Institutuari “Peñaflorida” izena jarri zitzaion.
1956. urtean institutu berri bat eraiki zen Amaran eta hara joan zen institutua Urdanetako egoitza utzita. Baina, populazioaren hazkundea zela eta, 1965ean beste bat eraiki behar izan zen. Neskak lehen eraikinean geratu ziren (“Usandizaga” izena jarri zioten, musikari donostiar ospetsuaren omenez), eta mutilak, berriz, bigarrenera joan ziren. Eraikin horrek jarraitu zuen “Peñaflorida” izenarekin.
1998an, bi institutuak batu egin ziren LOGSEk (Espainiako Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorraren Lege Organikoa) eragindako aldaketak aurrera eramateko Usandizaga-Peñaflorida-Amara BHI institutua sortuz. Harrez gero, Usandizaga eraikinean batxilergoak eta zuzendaritza kokatzen dira eta Peñaflorida eraikinean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza.[2]
2011ko Azaroan 1965eko Peñaflorida eraikina eraitsi zuten[3] eta 2013ko Irailean hasi ziren[4] berriz eskolak eraikin berrian.
Usandizaga eraikina
Aitzol parkea, 1 A 20011-Donostia Tel. 943 454366 - Fax 943 450112
Peñaflorida eraikina
Jose Maria Salaberria, 8 20010-Donostia Tel. 943457000 - Fax 943 457054
Hezkuntza eskaintzari dagokionez, DBH eta batxilergo ibilbide eta oinarrizko aukera guztiak dituen institutu bakarra da Gipuzkoan, gaueko batxilergoa eta Publizitate grafikoaren goi zikloa barne.
Bertara, inguruko ikastetxeetako haurrak etorri ohi dira, hala nola: Amara Berri eskola publikoa, Ikasbide ikastola, Katalin Erauso ikastetxea, Aiete ikastetxea...
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.