Etnologo eta espeleologo gipuzkoarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Fermin Leizaola Calvo (Donostia, 1943ko azaroaren 13a) gipuzkoar etnologo eta espeleologoa da. Aranzadi Zientzien Elkarteko kidea, Eusko Ikaskuntzakoa, Euskalerriaren Adiskideak elkartekoa, Etniker Taldeko idazkaria eta Donostiako San Telmo Udal Museoko Patronatuko batzordeko eleduna da.
Fermin Leizaola | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Fermín Leizaola Calvo |
Jaiotza | Donostia, 1943ko azaroaren 13a (80 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Miren Egaña Goya |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | etnologoa eta espeleologoa |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Aranzadi Zientzia Elkartea Eusko Ikaskuntza Euskalerriaren Adiskideen Elkartea |
Donostian egin zituen oinarrizko ikasketak eta ikasketa teknikoak (analisi kimikoa). Ogibidez obra zibiletako analisi-laborategi bat eraman zuen.[1]
Familian mineralogia zaleturik, 16 urterekin Aranzadi Zientzia Elkartera jo zuen Espeleologia Sailean sartzeko; halere, sail horrek aktibitatea ez zuenez, Arkeologia Sailean sartzea proposatu zioten. Han Jose Miguel Barandiaran, Jesus Elosegi, Tomas Atauri, Perico Espada, Louvelli, Angel Laburu, Francisco Fernandez Garcia de Diego edo Jose Juan Iraola bezalako kideekin aritu zen hiru urtez, piezak sailkatzen eta kobazuloetan eginiko indusketetan parte hartzen.[1]
Haiekin 3 urtez ibili eta gero, Leizaolak Espeleologia Saila berpizteko deialdia egin zuen Gipuzkoako mendi taldeen artean. San Telmoko lokalean 43 bat pertsona bildu ziren; haietako 13ren artean osatuko zuten Espeleologia Sail berria; haien artean Pedro Sistiaga, Juan Cruz Vicuña, José Carlos Iribarren, Miguel Angel Laburu. José Mari Clavero, Jose Antonio Martinez, Juan Antonio Barea eta Leizaola bera. Denbora gutxira, Gipuzkoako Foru Aldundiko Azpiegitura Saileko kide baten proposamenez (Jose Mari Elosegi), Gipuzkoako lurpeko uren prospekzio sistematikoa abiatu zuten, ur edangarri hornikuntzara begira; lan horren truke, Aldundiaren babesa, azpiegiturak eta diru laguntzak eskuratu zituzten. Leizaolak Espeleologia Saila koordinatzeko ardura hartu zuen (Felix Ruiz de Arkauteren lekukoa hartuz), eta aurrerantzean hidrogeologiaz gain karstaren zientzietako beste hainbat arlo lantzen aritu zen, hala nola entomologia, kiropteroak, etnologia, karaitz motak, uraren gogortasuna, hidrotrimetria, kaltzimetria, tenperatura edo psikrometria. Arkauteren eskutik, Larra-Belaguako mendi multzoan eginiko nazioarteko zenbait espeleologia kanpainatan ere parte hartu zuen, besteak beste 1964an San Marti Harriko Leizean munduko sakonera errekorra hautsi zuena.[2] Urte berean, bere taldeak Altxerriko labar-artea aurkitu eta ikertu zuen.[3]
Espeleologia ikerketan artzain eta baserritarrekin izandako etengabeko harremanak etnografiarekiko interesa areagotu zion; 70eko hamarkadatik aurrera, progresiboki horixe bihurtu zen bere ikergai nagusia.[4]
Etnografiari buruzko hitzaldi asko eman ditu Euskal Herrian eta Euskal Herritik kanpo egindako kongresu eta bilkuretan. Lan ugari eman ditu argitara Munibe, CEEN, Pyrenaica, Oarso, Dantzariak eta Zainak aldizkarietan. Euskal Herriko Atlas Etnografikoa egin zuen Jose Migel Barandiaranen zuzendaritzapean. Jose Migel Barandiaran Saria jaso zuen 1975ean Etor argitaletxeak Euskalerriko artzaiak izenburupean plazaratu zuen lanari esker. 2009. urtean Gipuzkoako Foru Aldundiak I. Ondare Saria eman zion, kultura-ondarearen ikerketan eta zabalkundean egindako lanarengatik.
Ikerkuntzan eta euskal ondarearen zabalpen-lanetan jarraitu du azken urteotan. Besteak beste, Gipuzkoako eskulangintza-Artesanía en Gipuzkoa liburua argitaratu zuen 1997an, eta 1999an, berriz, Gipuzkoako artzantza-El pastoreo en Gipuzkoa, Gema Arrugaeta argazkilariarekin lankidetzan, 35 urteren buruan egindako lana bildu zuen azken horretan. Lan horiez gain, Zaharkinak izeneko herri-ondarea berreskuratzeko egitasmoa zuzendu du azken urteotan. Aranzadi Zientzia Elkarteko Etnografia Sailaren baitan bideratutako egitasmo hori herriz herri landu da, lekuan lekuko tresna eta altzari zaharrak bilduz, aztertuz eta sailkatuz.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.